Homofobia
2024/05/18 - 13:11
Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek Milei presidentearen bisitan
Hiru emakume lesbianen feminizidioak agerian utzi du Mileik sustatzen dituen gorroto hitzaldien eragina. Argentinako presidentea Espainian da egunotan, eta Santiago Abascal Voxeko buruarekin batzartuko da gaur.
2024/05/17 - 10:02
Albiste izango dira: LGTBIfobiaren aurkako eguna, 'Borkum' itsasontzia, eta epaiketa AP-8ko kamikazeari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/17 - 07:00
''Kuadrilletan, lantokietan eta whatsapp taldeetan dagoen gorroto diskurtsoa eten egin behar dugu''
Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren aurkako Eguna da, eta Ikusgune behatokiak urteroko txostena kaleratu du aste honetan. Araban bakarrik, 28 eraso izan ziren iaz. Kopuruak ez du behera egin aurreko urtearekin alderatuta.
2024/05/16 - 10:44
Getxoko jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza
Bi emakumek salaketa aurkeztu dute Andra Mari jaietan igandean jasandako eraso homofoboagatik.
2024/05/15 - 14:08
Iruñeko eraso homofoboaren biktima ''pozik'' dago erasotzaileari ezarritako zigorrarekin
2023ko ekainaren 26an, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko ospakizunetan, Iruñean labankadaz zauritutako gizonak beldurra izaten jarraitzen duela dio. "Jazarria sentitzen naiz", adierazi du biktimak.
2024/05/15 - 12:45
5 urteko espetxea adostu dute sexu-orientazioagatik Iruñean gizon bat hiltzen saiatu zen auzipetuarentzat
Iazko ekainean izan zen erasoa, Iruñean, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko ospakizunen testuinguruan. Alkoholaren eta drogen eraginpean egotearen aringarria aintzat hartu zaio akusatuari.
2024/05/06 - 18:21
Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean gizon baten aurkako eraso homofoboagatik
Gertakaria joan den ostiralean izan zen, 23:30 inguruan, Iruñeko hilerritik gertu. 28 eta 29 urteko bi gizonek hirugarren bat eraso eta iraindu zuten homosexuala izateagatik.
2024/04/30 - 21:18
Delituak % 3,4 igo dira EAEn, indarkeria matxista ia % 7 eta sexu-askatasunaren aurkako erasoak % 24
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak delinkuentzia-memoria argitaratu du, Ertzaintzaren eta 15.000 biztanletik gorako udalerritako udaltzaingoen datuekin.
2024/04/15 - 12:32
Gizon bat inputatu dute Iruñean, gorroto-delitua egotzita, irain homofoboengatik eta umiliazioagatik
Gertakariak igande goizaldean izan dira, Juan de Labrit kalean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
2024/03/15 - 11:48
Gizon batek eraso homofobo bat salatu du Zarautzen, eta ikerketa abiatu dute
Biktimaren arabera, martxoaren 10ean, 05:00ak aldera, herriko taberna batean, eraso egin zioten, eta erasoak homosexualenganako gorroto zantzuak omen ditu.
2024/02/28 - 18:06
Mileik hizkuntza inklusiboa eta genero ikuspegia debekatu ditu Argentinako administrazio publikoan
"Sektore guztiak hartzen dituen hizkuntza gaztelania da", justifikatu du Argentinako Gobernuak, ez baitu beharrezko ikusten "egitura" berriak sartzea beste sentsibilitate batzuei lekua egiteko.
2024/01/11 - 21:31
Epaileak artxibatuta zegoen kasuetako bat berriro zabaldu du Bilboko ustezko serie-hiltzailearen auzian
Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren azken ebazpenaren arabera, epaileek uste dute homizidio zantzuak badaudela, eta auzia berriro ireki dute. Gehitu elkarteko abokatuak jarri zuen helegitea eta “begi onez” hartu du berria.
2023/12/18 - 20:44
Bikote homosexualak bedeinkatzea onartu du Vatikanoak, baina ezkontzarekin parekatu gabe
Erabaki horrek Frantzisko aita santuaren borondateari jarraitzen dio, eta Kongregazioak 2021eko martxoan argitaratu zuenarekiko jarrera aldaketa dakar. Orduan esan zuen Eliza katolikoak ezin ziela bedeinkaziorik eman sexu bereko pertsonen batasunei.
2023/12/16 - 11:51
Guardia Zibilak Nafarroan eta Bizkaian kideak zituen talde paramilitar nazi bat desegin du
Etorkinen, emakumeen, LGTBI kolektiboaren eta bestelakoen aurkako gorroto mezuak zabaltzen zituen gizon baten arrastoari jarraituta egin dute operazioa. Munizioa eta lehergailuak egiteko materiala atzeman dute.
2023/11/22 - 11:43
Jose Eizmendi, Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendaria: ''Ikerketarako oso garrantzitsua da mezuak gordetzea''
Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendariak jakitera eman duenez, atzeman duten whatsapp taldean irudi pornografikoak, irain homofoboak eta sexistak irakurri zitezkeen. "Taldea oso zabalduta dago", adierazi du Jose Eizmendik.
2023/10/25 - 19:06
Forentseek eredu psikopatikoa identifikatu dute gizon homosexualen homizidioen akusatuan
Epaiketaren azken saioan, pertsona homosexualentzako ziten aplikazio baten bidez berarekin gelditu zen gizona hiltzen saiatzea egotzi diote akusatuari, baina horrek ukatu egin du hori, eta berretsi du bera errugabea dela eta bere burua entregatu zuela “bere izena garbitzeko”.
2023/10/23 - 15:34
Akusatuak esan du gizonarekin geratu eta zorabiatzen saiatu zela, lapurreta egiteko, baina ez zuela hil nahi
Akusatuak adierazi duenez, "bulkada batean" eraso zion biktimari, baina "zer egiten ari zen" konturatu zenean, "gelditu" eta "ihes" egin zuen.
2023/10/23 - 12:17
Bilboko gizon homosexualen hilketen inguruko ''utzikeria instituzionala'' salatu du Ehgamek
Ehgameko kideek elkarretaratzea egin dute Bilbon, epaitegiaren atarian. App batean hitzordua egin ostean ustez gizon bat hiltzen saiatu zen gizonaren aurkako epaiketa gaur hasiko da bertan.
2023/10/22 - 16:23
''Epaiketa honek LGTBIfobiak eragindako delitua planteatzea nahi dugu''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon aplikazio baten bitartez ezagutu ostean gizon bat hiltzen saiatzea egotzita atxilotu zuten gizonaren aurkako epaiketa. Gehitu Euskadiko LGTBI elkartea akusazio popular gisa aurkeztuko da. Saul Castro Gehituko abokatuarekin egon gara (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/10/22 - 13:42
''Frogatuko balitz, XX-XXI. mendeko serieko hiltzailerik handiena litzateke''
Astelehen honetan abiatuko da Bilbon Nelson Daviden aurkako epaiketa. Aplikazio baten bitartez ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatzea egozten diote, eta beste lau gizonen heriotzarekin zerikusirik izan zuen ikertzen ari dira.