Delituak % 3,4 igo dira EAEn, indarkeria matxista ia % 7 eta sexu-askatasunaren aurkako erasoak % 24
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 138.180 delitu izan ziren 2023an, 2022an baino % 3,48 gehiago; horietatik % 80 aurrez aurre egindakoak izan ziren, eta % 20 teknologia berrien bidez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Euskadiko delinkuentzia-memoria argitaratu du gaur, Ertzaintzaren eta 15.000 biztanletik gorako udalerrietako udaltzaingoen datuekin.
Euskadin egin ziren delitu gehienak, bai aurrez aurre (% 57), bai teknologia berrien bidez (% 93 baino gehiago), ondarearen aurkakoak izan ziren, hau da, lapurretak, indarkeriaz zein larderiaz egindakoak, kalteak eta iruzurrak, besteak beste.
Aldiz, larritasun handieneko arau-hauste penalak, pertsonen aurkakoak (lesioak, indarkeria fisiko eta sexual mota guztiak, hertsapen eta mehatxuak), aurreko urtean delitu presentzialen % 11 eta ziberdelituen % 3,5 izan ziren.
Lapurretak, ohikoenak
Delituen portzentaje handiena lapurretak dira (% 32); ondoren, indarkeriaz egindako lapurretak (% 9,5), kalteak (% 8,7), ondarearen aurkako beste delitu batzuk (% 2,8), indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak (% 2,5) eta aurrez aurreko iruzurrak (% 1,9).
Bestalde, txostenaren arabera, 6.572 emakumek pairatu zuten indarkeria matxista, aurreko urtean baino ia % 7 gehiagok. Bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeriarekin lotutako 4.818 delitu eman ziren (+% 6,9); 1.110, senide edo bizikide batek eraginda (-% 0,4); eta 644, sexu-askatasunaren aurkakoak (+%23,8).
Sexu-askatasunaren aurkako delituak % 24 areagotu dira
Sexu-askatasunaren aurkako delituen kasu zehatzean, igoera hain handia izan da, 'bai bakarrik da bai' izeneko legearen arau-aldaketak eta gizarte-kontzientzia handitzeak salaketak areagotzea ekarri dutelako, txostenak azaldu duenez.
Emakumeen aurkako indarkeriak egile ezaguna du gehienetan, eta horregatik, txostenak dioenez, argitze-tasa oso handia da, % 83koa 2023an.
Iaz 45.825 pertsona erruztatu, atxilotu edo ikertu ziren, % 4,56 gehiago. Horietatik 80 homizidioagatik eta haien formengatik izan ziren, 21.009 ondarearen aurkako delituengatik eta 729 sexu-askatasunaren kontrakoengatik.
Guztira, zazpi hilketa izan ziren, aurreko urteko kopuru berbera.
Gero eta ziberiruzur gehiago
Memoriaren ziberdelituen kopurua ezin da 2022koekin hertsiki alderatu, urte horretan Ertzaintzak salatutakoak bakarrik bildu baitziren. 2023an, 27.707 zenbatu ziren, eta horien % 90 ziberiruzurrak izan ziren; ondoren, ziberfaltsifikazioak eta zibermehatxuak, % 6 baino ez.
Gorrotoari dagokienez, txostenak bildutako aurreneko datuak baino ez ditu jasotzen, beherakada adierazten dutenak. Gehienak, % 67,8, arrazakeriagatik edo xenofobiagatik eman dira; ondoren, sexu-nortasunarekin (% 14,1) eta orientazio politikoarekin (% 7,6) lotutakoak datoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borrokaldi baten testuinguruan jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.