Homofobia
2021/07/06 - 22:30
Polizia Nazionalak hiru gazte atxilotu ditu Samuel Luizen hilketa homofoboa egotzita
Ustezko egileak 20 eta 25 urte bitarteko hiru gazte dira, eta ikerketak zabalik jarraitzen du "gertatutakoa erabat argitu arte".
2021/07/06 - 11:14
Tbilisiko LGTBI desfilea bertan behera, ekintzaile eta kazetarien aurkako erasoengatik
LGTBI martxaren aurkako manifestariek eraso egin zieten ekitaldia jarraitzera joandako zenbait kazetariri, eta gutxienez lau informatzaile ospitaleratu behar izan zituzten.
2021/07/05 - 22:51
Milaka lagunek Samuelen hilketa gaitzetsi dute A Coruñan
Milaka pertsona bildu dira Maria Pita plazan Samuel gaztearen hilketa gaitzesteko eta justizia eskatzeko. Poliziak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.
2021/07/05 - 16:39
Samuel Muñiz gaztearen hilketagatik ez dute inor atxilotu oraindik
Larunbat goizaldean Coruñan Samuel Muñiz gazteari hil arte eman zioten jipoia ikertzen ari da Polizia. Hilketa arrazoi homofoboengatik izan zela ezin dela ziurtatu esan du Marlaskak.
2021/07/04 - 20:34
Gazte bat jipoitu eta hil dute Coruñan; krimen homofoboa izan daiteke
Nahiz eta Poliziak mugikor batekin lotutako gatazka bezala ikertu, biktimaren hurbilekoek eta mugimendu sozialek hilketa homofoboa izan dela uste dute.
2021/06/27 - 14:00
LGTBI+ Harrotasuna: politikoa da, kolore asko ditu eta ez dago salgai
Intifada Marika eta Ozen! plataformek E28aren irakurketa kapitalista eta LGTBI+ kolektiboaren aldarrien merkantilizazioa salatu dute.
2021/06/26 - 18:07
LGTBI kolektiboko migranteentzat are latzagoa da Mexikotik AEBetara iristea
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza programaren bidez, igarobidean doazen zenbait emakume transexualekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediako lantaldeak.
2021/06/24 - 22:37
EBren gehiengoak indarrak batu ditu Hungariako lege homofoboaren aurka
Mark Rutte herbehereetako lehen ministroak esan du Hungariak ez duela tokirik EBn, baina Viktor Orban hango buruzagiak erantzun du ez dutela legea irakurri ere egin.
2021/06/23 - 12:08
Politika
Futbola eta homosexualitatea nekez elkartu, eta gutxiago uztartu diren munduak dira. Gizonezkoen futbolean oraindik gutxi dira euren sexu joera aitortzen ausartu direnak.
2021/06/21 - 15:50
Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko ikastetxe batean
Umandi ikastolatik salatu dutenez, pintada homofobo eta transfoboak agertu dira LGTBIQ+ bandera duen hormaren gainean.
2021/06/15 - 21:54
Hungarian legez debekatu dute ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea
Hungarian debekatu egin dute ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea, baita adin txikikoei sexu aldaketaz hitz egitea ere. Parlamentuak Orban ultrakontserbadorearen lege homofoboa babestu du.
2021/06/10 - 22:26
Basauriarrek kaleak hartu dituzte Ekainek jasandako eraso homofoboa salatzeko
Manifestazio jendetsua egin dute arratsalde honetan Basaurin, Ekain Perrinok joan den igandean jasan zuen eraso homofoboa salatzeko eta 23 urteko gazteari babesa eta elkartasuna adierazteko.
2021/06/10 - 22:11
Basaurik homofobiari aurre egin dio
2.000 pertsona inguru ibili dira Basauriko kaleetan Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboa salatzeko.
2021/06/10 - 22:03
Manifestazio jendetsua egin dute Basaurin, Ekainen aurkako eraso homofoboa salatzeko
Ekain Perrinok basauriarren babesa eta elkartasuna jaso ditu. Homosexuala izateagatik jipoitu zuen gazte talde batek joan den igandean.
2021/06/10 - 14:49
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP-Csek Basauriko erasoa gaitzetsi dute
Alderdi hauetako kideek adierazpen bat irakurri dute Legebiltzarrean. Biktimari elkartasuna erakutsi diote eta gaurko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
2021/06/09 - 22:37
Sexu orientazio eta identitatearen kontrako delituak % 284 igo dira EAEn
EAEan izaten diren gorroto delituen artean, ia %21 dira dagoeneko sexu orientazio edo identitatearen kontrakoak. 13 kasu gertatu ziren 2019an, eta hurrengo urtean 50.
2021/06/09 - 16:44
Basauriko eraso homofoboaren biktima: ''Hil nintzaketen''
Ekain Perrino 23 urteko gazteak Ertzaintzan deklaratu du gaur goizean. Igande goizaldean, hainbat pertsonak jipoia eman zioten, homosexuala izateagatik.
2021/06/09 - 15:04
LGTBI taldeek Basauriko eraso homofoboan ofizioz jardutea eskatu diote Fiskaltzari
Gainera, manifestazioa antolatu dute bihar arratsalderako. 19:00etan hasiko da Basauriko udaletxetik eta Bizkotxalde parkean, hau da, erasoa gertatu zen toki berean amaituko da.
2021/06/08 - 21:00
Hainbat pertsonak eraso homofoboa egin diote gazte bati Basaurin
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten. 18 eta 27 urte arteko bederatzi pertsona identifikatu dituzte erasoaren egileak direlakoan.
2021/01/30 - 22:05
'Imperdonable', El Salvadorreko bi preso homosexualen istorioa
Herrialde horretako pandillero taldeen alderdi ezezagun bat erakutsiko du. Indarkeria, heriotza-mehatxuen eta talde horien homofobiaren artean borrokatzen dira.