Hondamendi naturalen biktimak

2022/10/10 - 11:12
Gutxienez 22 hildako eta 50 baino gehiago desagertu dira Venezuelako erdialdean izandako euriteen ondorioz
Urak etxebizitzak eta hiri-altzariak eraman ditu eta Tejeriaseko kaleak urez bete ditu. Urak parean aurkitu duen guztia suntsitu du.
2022/10/09 - 15:40
Bikote bat hil da Cuencan, bere autoa uholdeetan harrapatuta geratu ostean
Larunbat honetako ekaitz bortitzek uholdeak eragin dituzte eta, horren ondorioz, hainbat ibilgailu geratu dira bertan harrapatuta, tartean, hildako senar-emazte horiena.
2022/10/09 - 11:36
'Julia' jasotzeko prestatzen ari da Erdialdeko Amerika
Kolonbian gogor jotzen ari da hurakana, eta jada hildako bat utzi du Panaman.

2022/10/01 - 12:27
45 pertsona hil dira Ian urakanaren ondorioz Floridan, CNN katearen arabera
Floridako agintariek, berriz, 23 hildako zenbatu dituzte ofizialki, 22 eta 92 urte bitartekoak. Joe Biden presidenteak adierazi du Ian izan daitekeela Floridako estatuko urakanik hilgarriena.
2022/09/30 - 10:28
Ian urakanak hondamendi handia eragin du Floridan
Gutxienez 17 pertsona hil dira Ian urakanaren ondorioz Florida estatuan. Haize gogorren, euriteen eta itsasketa ziklonikoen konbinazioak etxeak urez bete ditu, bideak moztu ditu eta bi milioi pertsona baino gehiago argirik gabe utzi ditu.
2022/09/29 - 10:41
4 kategoriako Ian urakan indartsuak Floridako mendebaldeko kostaldea jo du
Ian urakan indartsua Floridako mendebaldeko kostaldera iritsi da, 240 km/h-ko haize-bolada handienekin. Oraindik uholdeak eta itsasbehera "katastrofikoak" espero dira Mexikoko Golkora begira dagoen kostaldean. Orain arte ez da eman biktimen inguruko informaziorik.