Arnaldo Otegik "heriotza-mehatxuak" jaso zituela salatu du Gasteizko epaitegi batean
Mehatxuak abenduan gertatu ziren, mezu elektroniko baten bidez, baina ez zen salaketaren berri eman. EH Bilduren koordinatzaile orokorrak epaitegietan deklaratu ondoren filtratu da auzia.
Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile orokorra. Argazkia: EITB Media
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile orokorrak Gasteizko epaitegi batean deklaratu du astelehen honetan, abenduan jasotako “heriotza-mehatxuak” salatzeko. Koalizio abertzaleak abenduan jarri zuen gai honi buruzko salaketa, baina gaia ez da orain arte zabaldu.
Berez, EH Bilduk erabaki zuen mehatxuak publiko ez egitea. Atzo, ordea, Otegik epaitegian deklaratu zuen, eta informazioa filtratu egin da. El Correo egunkariak gaiaren berri eman du gaur goizean.
EH Bilduko iturriek adierazi dutenez, mehatxuak iazko abenduaren 18aren bueltan jaso ziren, “Euskadiko PPren presidente Javier de Andresek Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpen batzuen ondoren”. Egun hartan, De Andresek EH Bildu “suntsitu egin behar” zutela iragarri zuen. Koalizio abertzaleak adierazi du heriotza-mehatxuak handik eta ordu gutxira etorri zirela, email baten bidez.
Gaia zabaldu da
Behin mehatxuak jasota, koalizio abertzalearen ordezkariek horien berri eman zioten Eusko Legebiltzarreko Mahaiari eta salaketa jarri zuten epaitegian.
EH Bilduko iturriek azaldu dute gaiaren inguruan “diskrezioz” jokatzea erabaki zutela, ez baitute ohiturarik “halako egoerak publikoki azaltzeko”. Otegiren deklarazioaren ostean, berriz, gaia zabaldu da.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Bingen Zupiriak, “irmo eta erabat” gaitzetsi ditu mehatxuak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. “Pertsona bati heriotza-mehatxuak egitea delitua da. Hala denez, espero dut Ertzaintzak eta Justiziak mehatxuak egin dituenaren identitatea zehaztea eta egin duen delituagatik ordaintzea”, adierazi du. Sailburuaren arabera, “gure elkarbizitza auzitan jartzen duen jokabide bat da”.
Zupiriak azaldu du mehatxuen berri abenduan izan zutela eta urtarriletik auzitegien esku dagoela auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.