Hondarribia
2023/04/05 - 12:25
Bi atxilotu Gipuzkoan, Errusiara bideratutako defentsa-materialaren kontrabandoa egotzita
Errusiar eta ukrainar nazionalitateko bi pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Hondarribian, ustez Errusiari zuzendutako defentsa-materialaren kontrabandoan parte hartzeagatik.

2023/03/17 - 11:23
Berdelaren kanpainari ekin diote Euskadiko baxurako arrantzaleek
EAEko arrantzaleak hasi dira portuetan berdela deskargatzen. Lehen kolpean 2 milatik gora tona deskargatu dituzte. Irudian, arrantzaleak berdela porturatzen, gaur, Hondarribian.

2023/03/17 - 10:56
Berdelaren kanpaina hasi da, eta gaurtik Eusko Labela izango du
Eusko Labelarekin bereiztuko da arrantza-tresna tradizionalak erabiltzen dituzten itsasontziek harrapatutako kalitate oso oneko berdela. Horrela, kontsumitzaileei Euskadiko berdela, kalitatezkoa, identifikatzeko aukera eman nahi zaie.
2023/01/30 - 15:56
Gizon batek eraso homofoboa salatu du Hondarribian
Hondarribiko Udalak gaitzespen adierazpena onartu du, eta astearterako Martxoak 8 plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2023/01/22 - 17:14
Gaur estreinatuko da Hendaian 'Bidaia' ikuskizuna
Euskal Herri osoko 200 kantari eta musikari elkartuko dira Euskal Herriko historia azaltzeko helburua duen proiektu honetan. René Zugarramurdirena da obra eta gaurkoaz gain Hondarribian eta Baionan ere eskainiko dute.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
2022/12/07 - 21:51
Donostian lur hartu behar zuten bi hegazkin Bilbora bideratu dituzte
Andaluziatik zetozen Volotea konpainiako bi hegaldi Loiun lurreratu behar izan dira, lainoagatik.
2022/11/19 - 11:55
Irulegiko Eskua haurrei nola azaldu dieten ezagutu dugu bi ikastetxetan
Gernikako eta Hondarribiko bi ikastetxetan izan gara, ikasgeletan Irulegiko Eskuari buruz egiten ari diren lanak gertutik ikusteko.
2022/11/11 - 18:57
Hondarribiko kiroldegiko igerilekua itxi dute bakterio bat zegoelako
Udalak azaldu duenez, uren azken analisian 'Cryptosporidium' bakterioaren arrastoak agertu ondoren, igerileku handia itxi dute 24 orduz.
2022/10/22 - 13:16
Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): "Erakunde-plana faltan bota dugu egoerak kronifikatu ez zitezen"
Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak 25. urteurrena ospatu du. "Loratzen" lemapean jai-eguna dute gaur, alarde parekidea lortzeko bi hamarkada eta erdi horietan egindako borroka aldarrikatzeko helburuz. Oihana Etxeberrieta kapitaina Radio Euskadin izan da.
2022/10/12 - 18:36
Arrantzale bat hilda topatu dute Jaizkibel inguruan, Hondarribian
Atzo iluntzean atera zen itsasora, eta goizean, etxera itzultzen ez zela ikusita, bilaketa lanak hasi dituzte. 15:30 inguruan, hilda aurkitu dute, eta Pasaiako portura eraman dute gorpua.
2022/09/23 - 15:14
Hernanik eta Hondarribiak oihu arrazistak salatu dituzte gizonezkoen gorengoen mailako partida batean
Bi klubek publikoki salatu dute gertatutakoa, eta argi utzi dute euren instalazioetan ez dutela "horrelako jarrerarik" onartuko.

2022/09/08 - 16:42
Bi urteko etenaldiaren ondoren, gogotsu irten da Alarde tradizionala
Alarde tradizionalak txalo artean egin du Kale Nagusian gora Arma plazaraino. 20 kantinera eta 5.000 gizonek osatutako Alardea da.
2022/09/08 - 16:35
25 urteren ondoren, Jaizkibel konpainiak giro ederrean egin du ibilbide osoa
Goizeko 08:15ean, txalo zaparrada artean, sartu da Alarde parekidea Hondarribiko Kale Nagusian. Ibilbide guztia jai giroan egin dute, ez da plastiko beltzik izan eta berdintasunaren aldeko ihuak izan dira nagusi.
2022/09/08 - 12:30
Plastiko beltzik gabe eta berdintasunaren aldeko oihuen artean desfilatu du alarde parekideak
Aurtengo alardea berezia izan da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte bete baititu. Gainerako konpainiek ordubete geroago egin dute euren desfilea, bi urteko etenaldiak ez baitu zatiketa hautsi.
2022/09/08 - 11:53
Milaka lagunek Jaizkibel Konpainia babestu dute desfilean zehar
Hondarribiak bere egun handia bizi du gaur. Eguna Jaizkiben Konpainiaren desfilearekin hasi da Hondarribiko kaleetan zehar. Milaka lagunen babesa jaso dute.
2022/09/08 - 11:17
Bi urteko etenaldiak ez du egoera aldatu eta Hondarribiak bi desfile hartuko ditu berriro
Aurtengoa urteurren berezia da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte betetzen direlako lehenengoz emakumeak desfilatzen irten zirenetik. 1997an atera ziren aurrenekoz.
2022/09/08 - 10:26
Oihana Etxebarrieta (Jaizkibel): "Herria aldaketa gosez dago, horri erantzun behar zaio"
Aurten dira 25 urte Hondarribiko Alardean emakumeei eskopetari gisa desfilatzeko aukera ematen dien konpainia sortu zutela. Kapitainarekin izan gara festa handiaren bezperan azken 25 urteetako borrokaren balantzea egiteko, eta herrian sumatutako aldaketen berri jasotzeko.
2022/09/07 - 17:04
Aurten 25 urte betetzen dira lehenengoz emakumeak Hondarribiako Alardean desfilatzen irten zirenetik
Urte hauetan guztietan bizi izandako une oso gogorrek merezi izan dutela diote. Hogei bat izan ziren orduan, eta egun mila gizon eta emakume inguru dira. Alarde parekide eta bakarra aldarrikatzen jarraitzen dute. Horretarako argi daukate erakundeen inplikazioa eta elkarrizketa direla beharrezkoa.