Hondarribia, Andoain, Deba... Hauek dira itxitako azken akordioak, alkateak izendatzeko 3 egun falta direnean
Alderdi politikoek akordioak ixten jarraitzen dute, larunbatean alkate berriak izendatzeko.
Hori horrela, hauek dira azken orduetan sinatutako azken itunak:
- Andoain: Andoni Alvarez (EH Bildu) izango da alkate, koalizio abertzaleak eta Elkarrekin Podemosek asteazkenean lortutako akordioaren ondorioz.
- Hondarribia: Igor Enparan (Abotsanitz) izendatuko dute alkate, EH Bilduk iragarri baitu haren alde bozkatuko duela larunbatean.
-
- Arrigorriaga: Maite Ibarra (EH Bildu) izango da berriz alkate, Arrigorriaga Gara eta NOA herri plataformekin sinatutako ituna dela eta.
- Deba: Alazne Txurruka (EAJ) izango da udal gobernuko burua, alderdi jeltzaleak eta Orain Deba herri plataformak hala adostuta.
- Erroibar: Haizea Morea herri plataformak hartuko du Alkatetza, EH Bilduren babesarekin.
Alkateak izendatzeko 72 ordu falta direnean, zalantza nagusiak herri hauetan daude une honetan: Iruñea, Gernika, Laudio, Durango, Guardia, Bastida eta Oion, besteak beste.