Hondarribiko alardea 2024
2019/09/08 - 16:15
Txaloak izan dira nagusi Jaizkibel Konpainiak kale nagusia igo duenean
Harrera beroa jaso du Jaizkibel Konpainiak Hondarribiko kale nagusitik desfilea egin duenean. Alarde jarraitzaileak gehiago izan dira eta lehen aldiz txaloak irainen gainetik entzun dira.
2019/09/08 - 14:41
5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte alarde tradizionalean
20 konpainiatan banatuta, txalo artean egin dute bidea, Iñaki Sagarzazuren zuzendaritzapean.
2019/09/08 - 13:41
Etxebarrieta: 'Gaurkoa izan dadila urratsa, aurrera egiteko'
Oihana Etxebarrieta Jaizkibel Konpainiako kapitaina pozik agertu da gaur jasotako babesarekin. Elkarrizketarako deia berretsi du, "herritar guztion" festa berreskuratzeko.
2019/09/07 - 22:45
Beste urte batez, bi desfilerekin ospatuko du Alardea Hondarribiak
Irailaren 8an ospatuko du Alardea Hondarribiak. Hondarribiko udalaren alderdi guztiek "jai zoriontsu eta baketsuak" izatea eskatu dute.
2019/08/11 - 17:14
Hondarribiko alardearen inguruan abiatutako elkarrizketa prozesua, bertan behera
Alarde parekidearen eta tradizionalaren artean bitartekari lanak egin ditu Jenny Pearce britainiarrak, elkarrizketarako oinarriak ezartzeko. Oraingoz, ez dute konponbiderik adostu.
2019/06/18 - 22:38
Alarde Fundazioarekin hitz egiteko prest agertu da Jaizkibel Konpainia
Elkarrizketak abiatzeko bi baldintza jarri ditu: bitartekaria bi aldeek adostea eta alardearen gatazkari konponbide adostua ematea.
2019/01/14 - 23:43
Isunak ezarri dizkiete Hondarribiko bi alardeetako arduradunei
Guztira, alarde mistoko eta tradizionaleko 14 lagun zigortu ditu Segurtasun Sailak, herritarren segurtasunerako legea urratzea egotzita.
2018/10/08 - 22:59
Jaizkibel konpainiak dio Alardearen arazoa berdintasunarekin lotuta dagoela
Orain arte erakundeen aldetik erantzunik ez denez egon, "bizikidetzarekin lotutako gatazka" izatetik "berdintasun arazo" izatera igaro dela salatu du emakumeak biltzen dituen taldeak.
2018/09/18 - 16:36
Victoriano Etxabe apaizak Hondarribia utziko du
Alardearen egunean izandako istiluen ondoren hartu du erabakia. Atzerapauso handia izan dela uste du, eta ez duela presiorik izan esan du, baina aldaketa eskatu dio Munilla apezpikuari.
2018/09/11 - 15:20
Erkoreka: 'Jaurlaritzak jarrera argi eta irmoa erakutsi du alarde parekidearekin'
Gobernuko bozeramaileak azaldu du Ertzaintza larunbatean grabatutako irudiak aztertzen ari dela, 'dagozkion neurriak hartzeko'.
2018/09/10 - 11:55
Alardean gertatutakoarekin 'ondo dakigu hainbat pauso atzera egin dugula'
Hondarribiak Kontxako bandera irabazi eta biharamunean, Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea, Faktorian.
2018/09/07 - 14:32
Hondarribiko alardearen atarian, ez da jarrera aldaketarik espero
Aldundiak alarde parekidearen aurkakoei plastiko beltzik ez jartzeko eskatu arren, alarde tradizionalaren aldekoek berretsi egin dute erabili egingo dituztela, euren adierazpen askatasuna delakoan.
2017/09/08 - 14:35
Betiko Alardeak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Giro oso onean, eta bertan parte hartu dutenen ilusioarekin, betiko Alardeak musikaz eta kolorez bete du hiria.
2017/09/08 - 13:03
Alarde parekideak Hondarribiko kaleak zeharkatu ditu
Urtero bezala, irailaren 8ko goizean Alarde parekideko parte-hartzaileek herria girotu dute. Aurten, Jaizkibel Konpainiak 20 urte egin ditu.
2016/09/07 - 13:14
Alardean elkarbizitza bermatzeko bidea elkarrizketa dela dio Emakundek
Elkarrizketa prozesu hori bultzatzeko deia egin die Emakundek Hondarribiko udal ordezkariei.
2016/09/07 - 12:31
Alardean elkarbizitza bermatzeko bidea elkarrizketa dela dio Emakundek
Elkarrizketa prozesua bultzatzeko deia egin die Izaskun Landaidak Hondarribiko udal ordezkariei.
2016/04/27 - 18:05
Legebiltzarrak alarde parekidearen aurkako erasoak gelditzea eskatu du
Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak eraman du gaia batzordera, eta gainerako taldeek onartu egin dituzte koalizio abertzaleak eta EAJk sartutako bi ekimenak.
2015/09/07 - 13:28
Emakunderen elkarrizketarako deia, Alardean 'berdintasuna' lortzeko
Emakumearen Euskal Erakundeak "elkarrizketarako bide bat irekitzeko" deia egin dio Udalari, Alardean "eskubide berdintasuna, errespetua eta elkarbizitza lortzeko".
2014/09/08 - 15:03
Alarde tradizionala, Hondarribiako kaleetan
Alarde tradizionalaren konpainiek Jaizkibel konpainiaren ostean egin dute desfilea, 5.000 gizonezkorekin eta 20 kantinerarekin.
2014/09/08 - 10:15
Herriaren zatiketa nabarmendu da berriz ere Hondarribiko alardean
Plastiko beltzak jarri dituzte berriro, alarde mistoaren kontra.