Hungaria
2015/10/21 - 13:10
EBk beste bilera bat deitu du errefuxiatuen egoera aztertzeko
“Mendebaldeko Balkanetan izaten ari diren larrialdi egoera ikusita, neurriak berehala hartu behar ditugu”, adierazi du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak.
2015/10/19 - 14:40
Errefuxiatu oldea, Serbia eta Kroazia arteko mugan
Hungariak mugak itxita ditu eta Eslovakiak errefuxiatu kopuru jakin bati bakarrik uzten dio pasatzen. Hotzak egoera okertu du, gainera.
2015/09/22 - 20:49
120.000 errefuxiatu banatzeko plan berria adostu du Europar Batasunak
Akordioa "gehiengo zabalez" adostu badute ere, lau herrialdek aurka bozkatu dute: Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania.
2015/09/22 - 09:19
120.000 errefuxiaturen banaketa onartzeko enegarren saiakera
Europar Batasuneko Barne ministroek ezohiko bilera egingo dute gaur. Ekialdeko herrialdeen erreparoak gainditzeko, derrigorrezko kuotak baztertuko dituzte.
2015/09/19 - 20:48
Errefuxiatu gehienak Hungariara eta Esloveniara bidali ditu Kroaziak
Asteazkenaz geroztik, 20.000 errefuxiatu inguru heldu dira Kroaziara eta, horietako gehienak beste herrialde batzuetara eraman ondoren, 3.000 errefuxiatu inguru daude Kroaziako errefuxiatu guneetan.
2015/09/18 - 11:28
Errefuxiatuak Hungariara eramaten hasi da Kroazia
Agintariek muga itxi dute, eta ehunka errefuxiatu Hungariara eramaten hasi dira.
2015/09/17 - 12:48
Errefuxiatuak birkokatzeko prozedura onartu du Europako Parlamentuak
Talde handien babesa izan du ekimenak eta gehiengo zabalez onartu dute. Hala ere, Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania kontra daude
2015/09/16 - 21:01
Hungariako Poliziak negarra eragiteko gasa erabili du errefuxiatuen aurka
Hungariak hesi bikoitza ezarri du Serbiarekin duen mugan eta Polizia eta Armada bertara bidali ditu gerraren eta gosetearen ondorioz ihesean dauden errefuxiatuak sartzea galarazteko.
2015/09/16 - 20:32
Hungariako Poliziak gas negar-eragilea erabili du errefuxiatuen aurka
Hungariak hesi bikoitza ezarri du Serbiarekin duen mugan eta Polizia eta Armada bertara bidali ditu gerraren eta gosetearen ondorioz ihesean dauden errefuxiatuak sartzea galarazteko.
2015/09/16 - 12:01
Kroazia, Europara iristeko bide berria errefuxiatuentzat
Lehen ministroak iragarri duenez, Alemaniarako bidean, herrialdea gurutzatu nahi duten errefuxiatuei "lagundu" egingo diete.
2015/09/15 - 23:18
Austriak kontrolak ezarri ditu Hungariako mugan
Bestetik, Hungaria eta Serbia arteko muga itxita dago astelehenaz geroztik.
2015/09/15 - 17:02
Milaka errefuxiatu Serbian Hungariako muga noiz zabalduko zain
Milaka errefuxiatu daude Hungaria eta Serbiaren arteko mugan. Hungarian sartu nahi dute, handik beste herrialde batzuetara joateko. Baina, Hungariak langa luze bat jarri die eta kontrola zorroztu.
2015/09/15 - 13:36
Hungaria legedia berriarekin errefuxiatuak atxilotzen hasi da
16 errefuxiatu atxilotu dituzte segurtasun indarrek. Hungariako mugan jarritako hesia ebakitzen ari zirela harrapatu ditu Poliziak.
2015/09/15 - 10:37
Gauerditik hasita segurtasun neurriak zorroztu ditu Hungariak
3 metro eta erdiko hesia eraiki dute muga naturala 175 kilometrotan zehar ixteko, eta Hungarian sartu nahi dutenek, gune ofizialetatik egin beharko dute.
2015/09/14 - 22:36
Hungariak itxi egin die bidea Serbiatik datozen errefuxiatuei
Hungariak itxi egin die bidea Serbiatik datozen errefuxiatuei. Ez diete sartzen utzi nahi. Eta hori gutxi bada, legez kanpo Hungarian sartzen den orok 3 eta 5 urteko kartzela zigorra izan dezake.
2015/09/14 - 20:50
Hungariak muga itxi du eta siriarrei soilik aitortuko die asiloa
Migrazioari buruzko legedia berria indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago hartu du erabakia Gobernuak.
2015/09/14 - 09:14
Errefuxiatuen banaketa onartu ala ez erabaki behar du gaur EBk
Poliziari laguntzeko Hungariako mugara Armada bidaltzea erabaki du Austriak. 2.200 soldadu mugako zonaldera bidaliko dituzte errefuxiatuak kontrolatzeko eta pertsonen sarrera “ordenatua" bermatzeko.
2015/09/11 - 21:44
Hungarian iheslarienganako jarrera gogorra nabarmendu da berriro ere
Roszkeko gunean polizia errefuxiatuei janaria jaurtitzen grabatu dute. Gainera, gobernuak esan du asteartetik aurrera Hungarian legez kontra sartzen diren guztiak atxilotu egingo dituztela.
2015/09/10 - 16:05
Hungaria eta Serbia arteko muga, Europara iristeko oztopo nagusia
Herrialde hauek banatzen dituen muga da errefuxiatuek Europa Batasunera sartu ahal izateko gainditu behar duten azken oztopoa. Bertan izan gara errefuxiatuek bizi dutena ikusteko.
2015/09/09 - 00:01
Hungariako kazetari batek errefuxiatuei eraso egin die
Hungariako mugaldean, kazetari batek errefuxiatuei eraso egin die, ostikadaka, gizonei zein haurrei. Ika-mika piztu da sarean, eta kaleratu egin dute.