Ibaiak
2018/05/29 - 10:50
Auto bat bidetik atera eta Deba ibaira erori da, Soraluzen
Istripua atzo arratsaldean gertatu zen GI-627 errepidean. Autoan zihoazen bi lagunak erreskatatu eta Mendaroko Ospitalera eraman zituzten.
2018/05/27 - 20:15
Zauritu bat bere ibilgailua Zidakos ibaira erori ostean, Tafallan
Autoa bidetik atera da eta ibaian bukatu da. Zauritua Iruñera eraman dute, Nafarroako Ospitale Gunera.
2018/05/25 - 20:43
Kamioi bat irauli eta ezponda batetik ibaira erori da, Ermuan
Sei tona plastiko zeramatzan istripua izan duen kamioiak eta zati bat ibairaino iritsi da. Zorionez, kamioiaren gidaria onik atera da.
2018/05/11 - 17:54
Legazpin falta den 38 urteko gizon baten bila ari dira Ordizian, Oria ibaian
Asteburuan jarri zuten salaketa. Urpekariek bilatze lanak amaitu dituzte gizona azken aldiz ikusi zuten tokian, baina bilaketa operatiboa ez da eten.
2018/05/02 - 10:50
Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan
Baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertutakoa izatea.
2018/05/01 - 12:11
Henares ibaia zeharkatu nahi zuten bi haur erreskatatu dituzte
Madrilgo suhiltzaileek Henares ibaia zeharkatu nahi zuten 10 eta 12 urteko bi haur erreskatatu behar izan dituzte. Zuhaitz baten adarrari heldu diote urak eraman ez zitzan.
2018/04/27 - 13:37
81 urteko emakume bat hil da Berganzon, Jugalez ibaira erorita
Bart, gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago, pertsona batek larrialdi zerbitzura deitu zuen emakume bat 10 metroko altueratik ibaira erori zela esanez.
2018/04/23 - 16:18
123 oztopo kendu edo aldatuko dituzte Gipuzkoako ibaietan
Gipuzkoako ibaietan 750 presa edo oztopo daude eta arazo handia bihurtzen dira arrainentzat, arrautzak jartzera ibaietan gora egiten dutenean, askotan ezin dituztelako oztopo horiek gainditu.
2018/04/18 - 19:44
Bidasoa ibaiko denboraldiko lehen izokina harrapatu dute
4,750 kg eta 77,5 zm-ko izokin emea da. Harro erakutsi du Xabier Lantz 30 urteko beratarrak. Iruñeko Ansoleaga jatetxeak erosi du, 1.700 euroren truke.
2018/04/18 - 14:55
Foruzaingoa lixibiatu isuria ikertzen ari da Aragoi ibaian
Isuria atzo eguerdi aldera izan zen, Zarrakaztelu eta Figarol artean, eta eragina izaten ari da arrainengan.
2018/04/17 - 16:24
Hiru gazte erreskatatu dituzte Beran, Bidasoa ibaiko uretara erori ostean
Gazteen ontzia irauli egin da Berako Zalain auzoaren parean. Gazteetako bat bere kabuz atera da uretatik; beste hirurak suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.
2018/04/13 - 16:10
Ebro ibaiari begirik kendu gabe daude Tuteran
Erriberak urtegi erraldoi bat dirudi Ebro ibaiagatik. Hainbat lur eremu urpean daude eta inguruko herrietako kaleak erreka bihurtuta. Okerrena, gainera, etortzeko omen dago.
2018/04/13 - 11:18
Ibaien egoerak onera egin du EAEn
Jaurlaritzak larrialdi maila jaitsi du egoerak hobera egin duelako azken orduetan. Edonola ere, Segurtasun Saila gertutik ari da jarraitzen Zadorra eta Urumea ibaien arroak.
2018/04/13 - 11:02
Ebro ibaiak uholdeak sortu ditu berriro Nafarroako Erriberan
Erriberabeitian “alerta mantentzeko” eskatu du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak. Erriberako soroen egoera “tamalgarria” dela esan du Nafarroako Abeltzain eta Nekazarien Batasunak (UAGN).
2018/04/13 - 10:44
Tutera, Ebro ibaiaren uraldiaren zain
Tuterako Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Castejongo ezponda apurtu egin da, eta ondorioz, Ebro ibaiaren uhaldia goizeko 10:00etarako espero dute Tuteran.
2018/04/12 - 17:01
Ulibarriko urtegiaren isurketari begira Zadorra inguruak
Villodas herrian suhiltzaileak aritu dira herritarrak garraiatzen. Uhatetik behera, gainezka daude Zadorraren bazterrak
2018/04/12 - 12:35
Ibaizabalek gainezka egin du Galdakaon
Ibaizabal ibaia indartsu dator eta Galdakaoko Zuatzun eta Usansoloko Laminarreta kalean gainezka egin du. Zorionez, ez du etxebizitzarik kaltetu.
2018/04/12 - 12:10
Zadorra ibaiak gainezko egin du Abetxuku parean
Azken orduetako euriteen ondorioz, Zadorra ibaiak gainezka egin du Abetxuku parean, erreka ondoko hainbat gune urak azpian hartuz.
2018/04/12 - 11:16
Oria ibaia indar handiarekin dator Andoainen
Andoaingo estazioa maila horira jaitsi den arren, Oria ibaia oraindik ere indar handiarekin dator eta hainbat puntutan bere bidetik atera da.
2018/04/12 - 10:48
Arga ibaia kabitu ezinik, Iruñerrian
Leku askotan dira arazoak, baina Arga da arreta gune nagusia eta ardura handien sortu duena, ur etorririk handiena Iruña inguratzen duen meandroan pilatzekoa zelako goizeko 08:00tan.