Ibaiak
2018/03/13 - 18:54
Isuri berri bat antzeman eta ikertzen ari dira Deba ibaian, Elgoibarren
URA-Uraren Euskal Agentziak laginak hartu ditu eta zonaldean kamera bat du, ibaian agertu den aparraren jarraipena egiteko.
2018/02/21 - 10:45
Zianuroa izan zen Deba ibaian, Soraluzen, ehunka arrain hil zituena
URA agentziak baieztatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailaren 12an jasotako ur laginetan zianuroa ageri zen eta datu hori pauso nabarmena da isurketaren balizko iturria zehazteko.
2018/02/20 - 10:51
Ibaiak hazita datoz hainbat puntutan
Azken orduetan ez da ia aterrunerik izan, eta uholde arriskua dela eta larrialdi plan berezia martxan da. Urumea, Urola eta Baia dira alerta berezian dauden errekak.
2017/12/23 - 12:58
Pertsona baten gorpua erreskatatu dute Bilbon, Nerbioi ibaian
10:20 aldera, gorpu bat ikusi duela jakitera eman du pertsona batek, Deustu auzoaren parean. Berehala, Bilboko suhiltzaileak eta Ertzaintza lanean jarri dira eta gorpua uretatik atera dute.
2017/12/14 - 22:55
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean
Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua.
2017/11/22 - 14:46
Larunbatean desagertu zen Caparrosoko gazte baten bila ari dira Aragoi ibaian
Bilaketa ibaiaren inguruetan kokatu dute momentuz. Sendiak ez du 26 urteko gaztearen berri izan larunbatetik.
2017/10/27 - 16:25
Bizkaitarren Ibaizabaleko ura edan ahalko dute lehorte garaietan
Etxebarriko ponpaketa estazioak ur hori hartu eta potabilizatzera eramango du. Prozesu hori larrialdi egoeretan jarriko da martxan, betiko urtegi hornitzaileek ur nahikorik ez dutenean.
2017/10/13 - 17:27
Barbadun ibaiko arroaren paisaia industriala babestu du Eusko Jaurlaritzak
Barbadun ibaiaren arroan dauden burdinoletako bat da Olabarrietakoa eta XIX. mendeko industria-iraultzaren aurretik emandako garapenaren eredu, Eusko Jaurlaritzak babestutako monumento- multzoan da.
2017/08/23 - 14:04
Cabriel ibaian, Valentzian, desagertutako umearen gorpua aurkitu dute
Larunbatean ibaira koltxoneta batekin salto egin ostean desagertu zen. Azkenekoz ikusitako lekutik 500 metrora aurkitu dute.
2017/08/11 - 21:23
Ibaira eroritako tximistaren bideoa kontrolatutako leherketa da
Asteotan biralizatutako bideo batek nahasmena eragin du. Izan ere, 2012an grabatutakoa izan arren, gaur egungoa dela hedatu da.
2017/08/07 - 19:33
Hamar egunetan euskal ibaietan lau isuri izan direla salatu du Eguzkik
Kolektibo ekologistak ohartarazi duenez, litekeena da isuri gehiago egon izana, nahiz eta erakundeek salaketak ez jakinarazi.
2017/08/07 - 13:22
Guda Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian
Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, latorrizko kaxa karratu batean zeuden armak, lurrez betetako zaku batean, San Tiburtzio presatik gertu.
2017/08/04 - 17:12
Zarrakasteluko Aragoi erreka, Espainiako Estatuko onena
Europako ingurugiro agentziak egindako ikerketaren arabera, bertako ura Espainiako garbiena da. Halere, Zarrakaztelun jende askok nahiago du igerilekura joan, erreka herritik lau kilometrora dago eta
2017/07/31 - 11:17
Cadagua ibaia bideratzeko obrak hasiko dituzte Zallan
Cadagua ibaiak arazo asko ematen ditu Zallan, sarritan gertatzen dira uholdeak. Hori ekiditeko, obrak egingo dituzte. 4 milioi euro inbertituko dituzte eta 18 hilabete iraungo dituzte lanek.
2017/07/20 - 16:52
Zadorra ibaia kutsatuta dago Agurain parean araztegia zaharkituta dagoelako
Zadorra Bizirik plataformak Araba osoko ibaien egoera kezkagarria dela dio. Arabako Foru Aldundiak eta URA Agentziak akordioa sinatu dute 74 milioi euro inbertitzeko.
2017/07/20 - 14:51
Aguraingo araztegiak egindako isurketa bat aztertzen ari da URA agentzia
Sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik gertatu da isuria. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea antzeman.
2017/06/15 - 19:24
Araztegian izandako akats batek eragin zuen Zadorrako isurketa Agurainen
Ponpaketan hutsegitea izan zen eta horren ondorioz izan ziren isurketak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an. Bi egun igaro arte ez zuten akatsa antzeman.
2017/06/12 - 19:37
Arrantza debekatu egin dute Kantabriako ibai eta erreketan
Ur eskasiagatik hartu dute erabakia. Euskal Herrian, oraingoz behintzat, ez dago horrelako arazorik.
2017/05/24 - 20:31
Gorpu bat aurkitu dute Arga ibaian, Iruñean
11:00k aldera aurkitu dute gorpua, Santa Engrazia zubiaren alboan. Foru Poliziak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatzeko eta heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
2017/04/04 - 20:51
Behi bat hilik agertu da Urumea ibaian, Donostian
ETBko kamerek behi bat hilik grabatu dute itsasoan, Donostiako Pasealeku Berriaren parean. Oraindik ez dakite zergatik agertu den hor.