Ibaiak
2022/05/27 - 14:25
Gorpu bat aurkitu dute Galdakaon, Ibaizabal ibaiaren inguruan
Ostiral honetako 10:45ean aurkitu dute, eta Ertzaintza bertan dago, gorpua altxatzeko zain.
2022/05/01 - 14:31
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian
Pedro Iglesias irundarrak harrapatu du denboraldiko lehen izokina Bidasoa ibaian. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.
2022/05/01 - 13:38
Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan
"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.
2022/04/28 - 17:42
Abenduan desagertutako herritar batena izan daitekeen hilotz bat topatu dute Ega Ibaian, Lizarran
Foruzaingoak eta Errioxako Guardia Zibilaren GEAS urpekarien unitateko kideek Lizarratik behera kilometro bat ingurura topatu dute gorpua. Iruñeko Medikuntza Institutura eraman dute, identifikatzera.
2022/04/28 - 13:20
Bidasoa ibaian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Antza denez, Endarlatsa inguruan ibaira erori zen apirilaren 18an, Iparraldera gurutzatu nahian ari zela. Asteazkenean ekin zieten bilaketa lanei, berarekin zihoazen bi pertsonak haren desagerpena gobernuz kanpoko erakunde bati jakinarazi ostean.
2022/04/27 - 17:44
Apirilaren 18an Bidasoa ibaira jausitako pertsona migratzaile gazte baten bila ari dira
Duela bederatzi egun muga igarotzeko saiakeran Endarlatsa inguruan ibaira erori zela uste dute. Haren bila ari dira orain Ertzaintza eta Gurutze Gorria.
2022/04/27 - 12:52
Apirilaren 18an Bidasoa ibaian desagertutako gazte migratzaile baten bila ari dira
Duela bederatzi egun, muga igarotzeko saiakeran, Endarlatsa inguruan ibaira jausi zela uste dute. Haren bila ari dira orain Ertzaintza eta Gurutze Gorria.
2022/04/21 - 11:12
Azken orduetako euriteek ibaien maila igoarazi dute Gipuzkoan eta Lapurdin
Urumea ibaia maila horira igaro da goizaldean, bi puntutan. Lapurdin, bestalde, Errobiren eta Ugaranaren ubideak dira kezka iturri. Arratsalderako atertuko du, iragarpenen arabera.
2022/03/15 - 12:32
Bidasoa ibaian desagertutako pertsonaren bila ari da laugarren egunez Gurutze Gorria
Ibaiaren bokalea miatuko dute gaurkoan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina ez du jada bilaketa lanetan parte hartzen.
2022/03/13 - 01:07
Eguna argitzean ekingo diete berriro Bidasoa ibaian ustez desagertu den pertsona bilatzeko lanei
Ustez desagertu den pertsona migratzaile baten bila aritu dira erreskate taldeak arratsalde osoan, Santiago zubiaren inguruetan. Bi lagunek Lapurdin sartzea lortu dute eta hirugarren batek lortu ez duen susmoaren aurrean.
2022/01/23 - 15:43
Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte ehunka boluntariok
Iruñerrian Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte igande honetan ehunka boluntariok; azken hilabeteotan bi uholde izan ondoren, ibai bazterra zaborrez josita gelditu baita. Klimaren Aldeko Aliantzak deituta, politikari nafarrei lege ausartagoak onartzeko eskatu diete.
2022/01/22 - 18:13
Asteazkenean Ibaizabal ibaian hilda agertu zen gaztearen heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Bizkaiko Foru Aldundiak gaztea Galdakaoko Vivero zentroan bizi zela baieztatu du, baina ez zegoen Aldundiaren zaintzapean. Izan ere, oraindik ez zeukaten gaztea adingabea zela frogatzen zuen ziurtagiririk. Asteazkenean, itota agertu zen Ibaizabal ibaian, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2022/01/10 - 18:45
Hainbat ibaik gainezka egin dute eta zenbait errepide moztuta geratu dira, euri-jasaren ondorioz
Alerta meteorologikoa eguerdian amaitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta arratsaldean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskalmeten arabera, datozen orduetan euri gutxiago izango dugu.
2022/01/10 - 15:46
Ibaien hazkundeak ez du kalte handirik eragin Bizkaian
Bizkaian, berriro ere Cadagua ibaiak bereganatu du arreta, baina kalte material handirik ez du eragin.
2022/01/10 - 15:37
Kilimon ibaiak gainezka egin du eta kalteak eragin ditu berriz Mendaroko Garagartza auzoan
Duela hilabeteko uholdeen kalteak peritatu gabe dituzte oraindik eta berriz ere urari aurre egin behar izan diote Mendaroko bizilagun hauek. Atzo arratsaldean hasi zen betetzen Kilimon ibaia eta gauean une larriak bizi izan dituzte.
2022/01/10 - 15:31
Arazoak eragin dituzte euri jasek Nafarroan, baina ez duela hilabete adinako uholderik
Nafarroako iparraldean abisu horia dago ezarrita prezipitazioengatik. Atzokoa izan da azken berrogei urteetako laugarren egun euritsuena.
2022/01/10 - 13:14
Ibaien emariak gora egin du azken orduko euriteen eraginez
Azken orduetako euriteen ondorioz Euskal Herriko ibai gehienen emariak gora egin du eta uholde txikiaak izan dira.
2022/01/10 - 10:28
Oria ibaiak uholde txikiak eragin ditu Zubietan
Azken orduetako euriteen ondorioz, Oria ibaiak gainezka egin du Zubietan. Oraingoz, urak errepide batzuek ixtea eragin du.
2022/01/10 - 10:05
Butroe ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan
Azken orduetan izandako euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungian, eta, ondorioz, BI-2120 errepidea itxi behar izan dute Plentziarako noranzkoan. Marurin, Gatikarako bidegurutzearen parean, urak lurrak hartu ditu.
2022/01/08 - 13:49
Abenduan Nafarroan desagertutako 42 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Gizona Lizarran zegoela ikusi zuten azken aldiz.