Bidasoa ibaian desagertutako gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
09:00etan hasi dira, berriro, Bidasoa ibaian desagertutako pertsona migratzailea bilatzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, gizona Endarlatsa inguruan ibaira erori zen apirilaren 18an, Iparraldera gurutzatu nahian ari zela.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen Uretako Atala eta Txakurren Unitatea eta Hondarribiko Gurutze Gorriko kideak ari dira bilaketa lanetan.
Ertzaintzak Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugaren ingurua arakatuko du; Gurutze Gorriak, ostera, Bidasoa ibaiaren bokalea eta Faisaien uhartea.
Atzo goizean abiatu zuten bilaketa, berarekin zihoazen bi pertsonak haren desagerpena gobernuz kanpoko erakunde bati jakinarazi ostean.
Bidasoa ibaian desagertutako bosgarren pertsona da honakoa. 2021ean hiru pertsona hil ziren, eta aurten, duela hilabete pasatxo, martxoaren erdialdean, zendu zen azkena. Ibrahim Diallo 24 urteko migratzaile senegaldarra desagertu zen, eta handik 15 egunera topatu zuten hilotza.
Zure interesekoa izan daiteke
Gero eta gehiago dira entzierroa barrutik grabatzen saiatzen diren korrikalariak
Isunak 600 eurotik 6.000 eurorainokoak izan daitezke, eta Udaltzaingoak 50 grabagailu kendu ditu lehen hiru entzierroetan. Gero eta lan gehiago dute udaltzainek lasterkariek sartzen dituzten kamera ezkutuak konfiskatzen, eta gero eta zailagoa da, betaurreko batzuk ere izan daitezkeelako.
Irun eta Hernani arteko tren-zerbitzua berriro etengo dute uztailaren 25etik aurrera, lanak direla eta
Bidaiarien "mugikortasuna bermatzeko," Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan.
Osakidetzak atzerapen-denboraren arabera ordainduko die anbulantzia-enpresei
Pazienteen elkarteek parte hartu dute osasun-garraioko kontratu berria egiten, 650 milioi euroko balioa duena.
Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"
Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.
2026ko uztailaren 9ko entzierroaren unerik onenak
Sanferminetako hirugarren entzierroan, Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira protagonista. Aurreko biak bezala, azkarra izan da (02:23) eta eroriko asko gertatu dira ibilbide osoan. Korrikalari bat adarkatu dute eta beste hamar pertsona ere zauritu dira, denak kolpeengatik.
Osteopata bat atxilotu dute Basusarrin, hainbat bezerori sexu-erasoak egitea egotzita
Haren kontsultara joan ziren gutxienez 6 emakumek aurkeztu dute gizonaren kontrako salaketa, bat bortxaketarekin lotua eta gainerakoak sexu erasoekin. Astelehenean atxilotu zuten, baina behin-behinean aske gelditu da "osasun arrazoiengatik".
Alerta laranja ezarri dute larunbaterako Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, beroagatik
Halaber, baso sute arriskuagatik alerta laranja aktibatuko dute Araban.
Emakumeak entzierroetan: kanpoan egotetik parte hartzera
2026an 51 urte bete dira emakumeek sanferminetako entzierro bat ofizialki lehen aldiz korritu zutenetik. 1974an emakumeei korrika egitea eragozten zien udal-araudia indargabetu zen, eta lehenengo korrikalariek urtebete geroago, 1975ean, parte hartu zuten ofizialki. Iruñeko Udalaren azken datuen arabera, emakumeak korrikalarien % 11 dira; aurreko urteetan, berriz, % 6 ziren.
Konstituzionalak bidea eman dio Administrazioan euskara arautzen duen Legeari. Zer ekarriko du erabakiak?
Konstituzio Auzitegiak ez du izapidetzat onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak PPren eta Voxen helegitearen harira aurkeztutako konstituzionaltasun-auzia. Horrenbestez, Administrazioak Enplegu Publikoaren Legearen azken aldaketarekin eguneratutako hizkuntza eskakizunen eredua aplikatzen jarraitu ahal izango du.
Uztailaren 10eko entzierroa
Uztailaren 10eko entzierroa zuzenean.