Ibarra
2025/03/08 - 15:39
Usurbilen kamioi batek harrapatuta hil zen txirrindularia omendu dute
Ekitaldian, astelehenean kamioi batek harrapatuta hil zen txirrindularia omentzeaz gain, ziklistek pairatzen duen segurtasun falta salatu dute. "Nahikoa da, errespetatu txirrindulariak" lelopean, 150 metroko ibilbidea egin dute bizikletan zein oinez, harrapaketa gertatu zen lekutik hurbil.
2024/01/25 - 18:27
Ibarrako enpresa baten langile bat hil da makina batek harrapatuta, Galiziako zentral hidroelektriko batean
LABek bildutako datuen arabera, Ibarrako (Gipuzkoa) Voith Hydro enpresako behargina makina batean harrapatuta hil zen asteazkenean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.
2024/01/08 - 23:05
Ondarroako bi horma-irudi, Ibarrako bat eta Baionako bat, munduko onena izateko lehian
Urtarrilaren 31n amaituko da Street Art Cities aplikazioan munduko mural hoberenaren alde bozkatzeko epea.
2023/01/26 - 15:44
Ibarran EAJko zinegotzi batek jipoitu egin dutela salatu du
Joan den larunbatean gertatu zen erasoa etxetik gertu. Salaketa igande goizean jarri zuen Koldo Cid zinegotziak. Bere esanetan EAJko zinegotzia delako jipoitu dute.
2023/01/26 - 09:43
Ibarrako zinegotzi batek jasandako erasoa gaitzetsi du EAJk
Alderdi jeltzaleak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa larunbat arratsaldean jazo zen, kalean bertan. Erasotzaileak irainak egin zizkion Juan Luis Cid 66 urteko zinegotziari eta ukabilkada eta ostiko bana eman zizkion.
2023/01/13 - 19:57
Langile baten heriotza salatu dute Zestoan, enpresako aldageletan ondoezik aurkitu ondoren
Industrias Artzubiako 51 urteko langilea ostegunean hil zen. Gainera, LABek iragan asteartean salatu zuen beste langile bat hil zela Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulego batean.
2022/10/02 - 16:54
"Irribarra" lelopean, milaka lagun ari dira Kilometroak gozatzen Ibarran
Aurtengo Kilometroak Ibarran ospatzen ari dira eguzkipean, Uzturpe ikastolak antolatuta. Oraingoan, gainera, eredu berri bat jarri dute martxan. Adibidez, edizio honetan ez dago orain arte ezagutu dugun moduko ibilbide itxirik.
2022/10/02 - 14:09
Giro apartarekin hasi da Kilometroak jaia Ibarran
Gipuzkoako ikastolen aldeko festa handia ospatzen ari dira gaur Ibarran, eta egunean zehar hainbat erakusketa, tailer edota ikuskizun izango dira bertan. Aurten ez da zirkuitorik egongo, eta lau ardatzen bueltan antolatu dira ekitaldiak: Sormena, Jolasak, Musika eta Gastronomia.
2022/10/02 - 13:03
Milaka pertsona bildu ditu 2022ko Kilometroak festak Ibarran, Gipuzkoako Ikastolen alde
Kilometroak jaiari esker lortzen duten dirua Uzturpe ikastolaren kanpo espazioa bermoldatzeko erabiliko da, besteak beste. EITBren txokoa ikastolan egongo da eta "Go!azen: Karaokea" ikuskizuna izango da bertan.
2022/09/10 - 15:36
N-1 errepidea erabat itxiko dute Tolosan gaur gauean
Errepidea bi noranzkoetan egongo da moztuta, irailaren 11ko 00:00etatik 06:00etara. Itxierak 1,3 kilometroko tarte bati eragingo dio. Ahal den neurrian, puntu horretatik egiten diren joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatu dute.
2022/04/15 - 19:44
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta Ibarran (Gipuzkoa)
Biktimak 54 urte zituen eta gurpildun aulkian zihoan. Berarekin zihoana arin zauritu da istripuan.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2021/07/28 - 21:28
Ibarran eta Ordizian laborategiak zituen Espainiako narkotrafiko sare "aktiboena" desegin dute
Operazioan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak zortzi pertsona atxilotu dituzte, horien artean,'Charlines' delakoen gaizkile aliatu "historikoa".
2019/10/11 - 12:05
A-15 autobia itxita egongo da gaur gauean, tuneletan lanak egingo dituztelako
Andoainerako noranzkoan eta Iruñerako noranzkoan izango da itxita, 22:00etatik 08:00ak arte.
2019/07/25 - 12:59
Gipuzkoan atxilotutako 3 ustezko jihadistak gaur eramango dituzte epailearen aurrera
Asteartean hartu zituzten atxilo Urnietan, Ibarran eta Urretxun doktrinamendua eta terrorismoa goratzea egotzita.
2019/07/23 - 16:53
Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Gipuzkoan
Polizia operazioaren baitan 27 urteko hiru gizon atxilotu eta horien etxebizitzak miatu dituzte Ibarran, Urnietan eta Urretxun.
2019/07/12 - 21:40
Fudike galdategiko langile baten minbizia gaixotasun profesional bezala aitortu dute
Behargina 2018ko abuztuan hil zen. Langileak 17 urte eman zituen Fudike enpresan, Tolosako lantegian zein Ibarrako fabrikan.
2019/01/09 - 12:56
71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Ibarran
Lehen ikerketen arabera, litekeena da kea edo gasa arnastuta hil izana. Dena den, autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.
2019/01/02 - 10:47
Bi familia etxetik atera dituzte Ibarran, sute baten ondorioz
Ez da inor zauritu. Hala ere, kalte materialak nabarmenak dira etxebizitzetako batean eta eraikinaren estalkian.
2017/05/22 - 11:36
Zortzi etxebizitza jendez hustu dituzte Ibarran, lantegi bateko suteagatik
Gertaera 07:25 aldera jazo da, karrozeriak konpontzeko lantegi batean, Otarreaga kalean.