Idiazabal Gazta
2021/10/11 - 11:01
Otatza gazta da Euskal Herriko Artzai Gaztarik onena
Ordiziako Joseba Insaustirentzat izan da txapelketako sari potoloa. Aurten, gazta ketua saritu dute epaimahaikideek, eta 30 lehiakideren artean aukeratu dute irabazlea. Bigarren postuan Infernuko Gazta sailkatu da, Kortariarena, eta hirugarrengoa Eneko Goiburuk eraman du.
2021/09/18 - 22:35
Elkarrizketa esklusiboa Ivan Redondorekin, Idiazabal Gaztaren ohorezko kofrade izendatu dutenean
ETB Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aholkulariarekin egon da Ordizian, kargua utzi eta bi hilabetez kameretatik urrun egon ostean, eta zenbait gairen inguruan hitz egin digu.
2021/05/15 - 17:09
Lanaland, ardi latxaren artilea erabilgarri bihurtzeko proiektu sorta
Balizatzeko zintak diseinatzeko, 3D inprimagailuentzako haria egiteko, "muturreko" baldintzetan lan egiteko jantziak betetzeko eta ongarri bezala erabiltzeko balia daiteke.
2021/05/05 - 15:55
Idiazabal Gazta berria aurkeztu dute Ordizian
Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta mozketa ekitaldia egin dute goizean Ordizian. Jakitea elkarteak izan du gazta ebakitzeko ohorea Oiangu parkean egindako ekitaldian.
2020/09/22 - 23:19
Helikopteroz joan dira gazta bat erostera
Ordiziako gazta txapelketako irabazleak bisita berezia jaso zuen. Bezeroak helikopteroz iritsi zaizkio.
2020/09/11 - 20:41
Patxi Lopez de Uralde Larreako (Araba) gaztagileak lortu du garaipena Ordizian
Ondoren, gazta irabazlearen erdia Donostiako Tecnomoto dendako Alberto Fernandezek bereganatu du enkantean, 9.200 euro ordainduta.
2020/05/27 - 23:21
'La Leze' eta 'Goine' gaztandegiek erregulartasun eta kalitate saria jaso dute
Hilabeteko atzerapenarekin gaur egin da Ordizian Idiazabal gazta berriaren mozketa. Unai Campo Bilboko Porrue jatetxeko sukaldariak egin du mozketa.
2020/05/08 - 11:12
Agourrek eta Latxa Esneak akordioa itxi dute, COVID-19aren krisiari aurre egiteko
Heletako gaztandegiaren eta Hegoaldeko ardi latxen artzainek osatutako kooperatibak adostutakoari esker, osasun krisiaren ondorioei aurre egin ahal izango diete ardi esnearen ekoizleek.
2019/11/26 - 20:01
Gipuzkoako gaztandegi bateko gaztak baztertu dituzte listeria atzeman ostean
Saltokietatik kendu dituzte eta gaztandegian daudenak atxiki dituzte bakteria izan dezaketelako, nahiz eta ez duten aurkitu listeriosi kasurik kontsumitzaileen artean.
2019/10/23 - 18:55
63 domina irabazi dituzte Euskal Herriko 31 gaztandegik
Nazioarteko gazta lehiaketa garrantzitsuenean arrakasta handia izan dute Idiazabal Jatorri Izeneko eta Artzai Gazta elkarteko gaztandegiek.
2019/10/08 - 20:15
Aguraingo azokak, Euskal Herriko azoka zaharrenak, 624 urte bete ditu
Urriko feria edo Arrosarioko jaietako feria ospatu dute Agurainen. Euskal Herriko azorarik zaharrena da Aguraingoa, 14. mendean sortu zen, duela 624 urte.
2019/09/11 - 17:18
Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa
Bigarren urtez jarraian Julen Arburuak lortu du garaipena, eta Donostiako Beti Jai Berria jatetxeak 9.000 euro ordaindu du gazta erdiaren truke. Guztira 47 gazta aurkeztu dira.
2019/09/07 - 16:15
Idiazabal gaztaren ibilbideak gero eta turista gehiago erakartzen ditu
Duela bost urte, GR-283 edo Idiazabal gaztaren ibilbidea martxan jarri zutenetik. Jatorri desberdineko 500 lagunetik gora erreserbatu dute ibilbidea.
2019/09/05 - 17:09
Dena prest Ordiziako ardi gazta lehiaketarako
Datorren asteazkenean ospatuko da ardi latxaren gazta lehiaketa. Enkantean lorten den dirua, herriko adinekoen egoitzara zuzenduko da
2019/09/01 - 19:56
Elgoibarko Mausitxa, Gipuzkoako gaztarik onena
Igande honetan ospatu da Legazpin, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa, artzaintzari omenaldia egiten dion urteroko jaiaren baitan.
2019/08/21 - 11:30
Getariako gaztandegi batean izandako suteak kalte handiak eragin ditu
18:30ak aldera jasotako suak 15 ardi hil eta milaka kilo gazta erre ditu.
2019/08/21 - 10:59
Sute batek Getariako gaztandegi bat kiskali du
Suaren eraginez 15 ardi hil eta milaka gazta galdu dira. Askizu auzoko gaztandegiko sutea itzaltzeko lanetan 25 suhiltzailek hartu dute parte.
2019/05/05 - 17:43
Jendetza batu da Idiazabalen, gaztaren egunean
Gazta dastaketak, lehiaketak eta omenaldiak izan dira, eta, nola ez, protagonista nagusia Idiazabalgo gazta izan da.
2019/05/02 - 19:32
Turismo gastronomikoaren munduko foroa, Donostian
Gastronomia turismoaren batzarra ari dira egiten Donostian. 84 herrialdeetatik etorritako 700 bat aditu egongo dira gaur biharretan sektorea arakatzen.
2018/10/07 - 16:00
Arantxa eta Felix, euskal artzain gazteen belaunaldi berria
XXI. mendeko gaztagileak dira. Berrikuntzan oinarritu dira lanari ekiteko, baina arbasoek egiten zuten bezalako gaztak eginez.