Gipuzkoako Artzain Eguna 2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elgoibarko Mausitxa, Gipuzkoako gaztarik onena

Igande honetan ospatu da Legazpin, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa, artzaintzari omenaldia egiten dion urteroko jaiaren baitan.
Gipuzkoako 35. Artzai Gazta lehiaketaren irabazleak gaur, Legazpin. Argazkia: Legazpiko Udala

Urtero irailaren lehen igandean egiten den moduan, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu dute gaur Legazpin.

10:00etatik aurrera, artzaintzarekin lotutako zein modu artisauan egiten diren bestelako produktuak dastatzeko aukera izan dute herritarrek zein bisitariek. Udalak antolatuta, gazta eta sagardo dastaketa, artzainei omenaldia, ardi erakusketa... eta beste hainbat ekitaldi izan dira.

Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa egin dute eta Elgoibarko Mausitxak eskuratu du lehen saria. Hauek izan dira irabazleak:

1. saria MAUSITXA Elgoibar

2. saria GOIENETXE Mutriku

3. saria AITOR MANTXOLA (MAKATZA) Legazpi

4. saria AITOR IZTUETA (INTZARTZU) Lazkao

5. saria BERASTEGI ELKARTEA Azpeitia

6. saria PATXI OTAEGI Beizama

Ardi-haragia prestatuz egiten den sukaldari txapelketaren 29. edizioa ere ospatu dute, eta arratsaldean, Gipuzkoako 51. Artzain Txakur Txapelketa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X