Idiazabal Gazta
2018/10/04 - 17:59
Gaztaren nazioarteko biltzarra abiatu dute Ordizian
Herritarrei artzaintza eta gaztagintza ezagutzera ematea du helburu nagusi. Suitzako, Kanarietako edota Bartzelonako gaztagileen alboan jardungo dute euskal artzainek.
2018/08/26 - 19:21
4.550 euro Artzain Eguneko gazta irabazlearen truke, Uharte Arakilen
Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du saria, eta gazta erdia Iruñeko hotel batek eraman du.
2018/08/26 - 17:46
Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen
Nafarroako artzain eta gaztagileek euren gaztak plazara atera dituzte, bisitari eta erosleen gozamenerako. Txakur eta ile mozte erakustaldiak ere izan dira.
2018/05/11 - 00:41
Euskal produktuak sustatzeko, ekitaldia egin dute Basque Culinary Centerren
Bertan izan dira Hilario Arbelaitz sukaldari gipuzkoarra eta Javier Diez nafarra, euren egiteko moduak erakutsiz. Eta baita bi erkidegoetako ordezkariak ere.
2018/05/06 - 16:12
Latxa Esnea Kooperatiba sortu dute 55 artzain eta gaztandegik
800.000 litro esneko produkzioa ziurtatu dezakete, eta aldi berean, prezioa ezarri, bolumena eta kalitatea kontrolatu, eta artzainei bermatu zenbat eta noiz kobratuko duten.
2018/04/04 - 17:26
Ordiziak 750 urte bete ditu
Ordiziak gaztagileak saritu ditu Artzain Egunean. 2.000 ardik herria zeharkatu dute aintzineko trashumantzia gogoratuz, milaka bisitariren aurrean
2017/11/20 - 20:28
54 euskal gazta, munduko onenen artean
Idiazabal jatori izendapenak eta Artzai Gazta elkarteak 9 urrezko domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 33 eskuratu dituzte Londresen egin den munduko lehiaketa garrantzitsuenean.
2017/10/28 - 21:51
12 urteren ostean, Mausitxako gaztagileek txapela jantzi dute berriro
Gaztarik onena egiteko sekreturik ez dagoela diote, baina eurek aurkitu diote garaile izateko puntu egokia.
2017/10/28 - 20:36
Elgoibarko Mausitxak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa
Lekarozko 'Kortaria' (Nafarroa) eta Larreako Patxi Lopez de Uralde (Araba) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Idiazabalen ospatu den Txapelketan.
2017/08/30 - 01:49
Araba eta Gipuzkoako bi gaztandegi saritu dituzte Great Taste Awardsen
Ilarduiako La Leze eta Olaberriako Aizpea dira; biak, Artzai Gazta elkarteko kideak.
2017/08/27 - 20:37
4.500 euro, Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta irabazlearen truke
Iruñeko Pompaelo hotelak eskuratu du Uharte Arakilen egin den gazta lehiaketako pieza garailea, Felipe Agirre eulatearrak landutakoa.
2017/07/21 - 16:02
Idiazabal gaztaren DNA ezagutzea posible da jada
Azti zentro teknologikoak garatutako teknikari esker, gazta egiteko erabili den esnea aztertuta jakin daiteke zein ardi mota erabili den elaborazio prozesuan.
2017/05/07 - 18:34
Euskal gaztaren azokaren lehen edizioan jende ugari bildu da
Illarduiako La Leze gaztandegiko gaztak irabazi du lehiaketa. Herritarrak izan dira epaileak. Lehen aldiz Euskal Herriko 2 gaztak izan dira elkarrekin: Idiazabal eta Ossau Iratikoa.
2017/04/19 - 16:02
Idiazabal gaztaren denboraldiari hasiera eman diote Ordizian
2.000 ardik baino gehiagok herriko kaleak zeharkatu dituzte goizean. Gipuzkoako hainbat lekutatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteaz gainera, gazta egiteko eta dastatzeko aukera izan dute.
2017/03/28 - 17:04
Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren produkzioak gora egin du
Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren produkzioak gora egin du. Iaz 1.300.000 kilo ekoiztu dira, 2015ean baino %9 gehiago.
2017/03/09 - 22:14
Asparrenako Araia Gaztategian 2.500 gazta lapurtu dituzte
2.500 gazta eraman dituzte. 35.000 euroko balioko lapurreta izan da, eta ez da lehenengoa, gainera. Abendutik hona hirutan lapurtu diete.
2017/03/09 - 18:53
Asparrenako Araia Gaztategian 2.500 gazta lapurtu dituzte
Abendutik 3 alditan sartu dira Asparrenako gaztategian, baina oraingoa, Arabako azken urteko lapurretarik handiena izan da.
2016/11/18 - 19:04
Idiazabal gaztak, munduko onenen artean
Kraftkar Noruegako gazta urdinak irabazi zuen joan den asteazkenean munduko gaztarik onenaren saria.
2016/11/17 - 15:44
Emakumeek iraultza ekarri dute artzaintza eta gaztagintzara
Ogibidea gero eta erakargarriagoa denez, gaztetzen ari da gainera. Arantzazuko Artzain Eskolan dozena bat ikasle dituzte ikastaro bakoitzeko
2016/10/29 - 19:44
La Leze gaztandegi arabarrak irabazi du 2016ko Artzai Gazta lehiaketa
Nafarroako Ricardo Remiro gaztandegiak lortu du bigarren saria, eta Gipuzkoako Mausitxarentzat izan da hirugarrena.