4.500 euro, Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta irabazlearen truke
Iruñeko hotel batek 4.500 euro ordaindu ditu Nafarroako ardi latxen esnearekin egindako XXXVI. gazta-lehiaketa irabazi duen gaztaren pieza erdiagatik. Aipatu lehiaketa Uharte Arakilen antolatu den Artzain Egunaren barruan egin da igande honetan.
Hain zuzen ere, Nafarroako hiriburuko Pompaelo hotela gailendu da gazta eskuratzeko enkantean, gazta-lehiaketa antolatzeko ardura duen Aralar Mendi elkarteak jakitera eman duenez. Gazta irabazlea Eulateko Felipe Agirre ekoizlearena izan da.
Haren atzetik sailkatu honako hauek, hurrenez hurren: Ricardo Remiro (Eulate), Infernuko gazta (Elizondo), Antsonea (Uztegi), Angel Linzoian (Iragi), Jose Javier Sestorain (Leitza), Maria Jesus Larretxea (Elizondo), Albi (Arruazu), Agirre anaiak (Aranaratxe) eta Victoriano Agirre (Eulate).
Zure interesekoa izan daiteke