Igeldo
2023/10/09 - 17:33
Igeldo toki-erakunde txikia izango da "martxoaren amaieratik aurrera"
Administrazioa Donostiako auzo horren alde deszentralizatzeko egitura bat da, eta litekeena da datorren udaberriaren hasieran eratzea.
2022/10/13 - 15:43
Emakume bat hil da Igeldotik gertu, Donostian, uretatik atera ostean
Emakumea konorterik gabe eraman dute Donostiako portura, eta osasun zerbitzuak suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2021/01/03 - 20:40
Luizi batek Igeldoko itsasargirako eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxi ditu
Lur-jausia "ziurrenik, azken egunetako euriteengatik" izan da.
2019/01/05 - 09:57
12 pertsona etxetik atera dituzte Oñatin, sute baten ondorioz
Bestalde, 51 urteko emakume bat zauritu da Igeldon, kea arnastuta. Kasu honetan, gertakaria baserri batean jazo da. Dirudienez, galdara batek matxura izan du.
2016/08/29 - 22:01
Abelburu batek pertsona bat hil eta beste bat zauritu du Orion
Gipuzkoako udalerriaren eta Igeldoren artean dagoen Kukuarri inguruan gertatu da ezbeharra.
2016/01/27 - 14:58
2013an Foru dekretuak onartu zuen segregazioa bertan bera geratu da
Igeldo Donostiatik bereizi ahal izateko , populazio txikiegia du , gutxienenz 2.500 bizilagun behar direla dio Euskadiko Auzitegi Gorenak. Herri galdeketa zilegi dela dio ebazpenak baina ez loteslea .
2015/12/19 - 19:15
Igeldoko sutea itzali, eta Igantzikoa kontrolpean dute
Haizeak sua itzaltzeko lanak zaildu baditu ere, Igeldokoa itzali dute jada, baina Donostiako suhiltzaile-talde bat geratu da, eta gauean ere bertan jarraituko du, badaezpada.
2014/05/31 - 16:45
Igeldo mendiko funikularra eta ikuskizun parkea, kultur ondasun
Parkearen zenbait elementuren balioari eustea da helburua, bereziki 80 urtetik gora dituzten atrakzioetan. Parkearen jabeen zein langileen ustez, izendapena bisitarien onerako izango da.
2014/02/13 - 11:31
Urquijok dio Igeldoren desanexioa 'legearen barruan' egin behar dela
Espainiako Gobernuaren ordezkariaren arabera, "zuzena" da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Donostiako auzoaren desanexioa behin-behinean bertan behera uzteko hartutako erabakia.
2014/02/12 - 21:48
Igeldo herri izateko foru dekretua eten du Auzitegi Nagusiak
Gipuzkoako Aldundiak onartu du desanexioa bertan behera geratu dela momentuz baina, helegitea iragarri du.
2014/02/12 - 15:23
Igeldoko desanexioa behin-behinean baliorik gabe utzi du epaileak
Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak autoaren aurkako helegitea aurkeztuko duela esan du, "igeldotarren nahia balioesteko".
2013/12/24 - 00:13
Igeldon bezala galdeketa egiten uztea eskatu du Usansolo Herriak
Plataformako ordezkariek ikatza utzi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan, Bilboko Kale Nagusian. 30 bat kidek elkarretaratzea egin dute.
2013/12/23 - 20:16
Igeldoren erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eskatu du EH Bilduk
Errekurtsorik ez jartzeko eskatu dio koalizioak EAJri. “Igeldoren desanexioa onartzea herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea da”, gaineratu du.
2013/12/21 - 16:09
Manifestazioa egin dute Donostian Igeldoren izendapena ospatzeko
Martxak hiriburuko kaleak zeharkatu ditu, trikitixa eta panderetaren soinuekin alaituta, 'Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde' lelopean.
2013/12/19 - 21:27
Donostiako Udaleko oposizioak alde egin du udalbalzatik
Igeldoko desanexioaren harira sortu den zurrunbilo politikoa, baretzetik urrun dago. Erabakia errekurritzeko eskaera aztertu nahi zuen oposizioak osoko bilkuran, baina alkateak ez die utzi.
2013/12/19 - 17:44
Igeldori buruzko eztabaida debekatu, eta oposizioak bilkura utzi du
EAJ, PSE-EE eta PPko zinegotziek osoko bilkura utzi dute Juan Karlos Izagirre alkateak oposizioko taldeek aurkeztutako proposamena gai-zerrendan ez sartzea erabaki duenean.
2013/12/18 - 21:47
Zein da donostiarren iritzia Igeldo udalerri izateari buruz?
Donostiatik banatuta udalerri moduan lehen eguna izan du Igeldok. Indarrean sartu da Aldundiaren erabakia, baina Donostiako udalean sortutako lurrikara baretzetik urrun dago.
2013/11/09 - 21:51
Igeldoarren gehiengo zabalak desanexioaren alde bozkatu du
Parte-hartzea % 72,1ekoa izan da, eta herri-galdeketan botoa eman duten igeldoarren % 61,38k alde bozkatu dute, eta % 36,73k, berriz, kontra.
2013/11/07 - 12:50
Diputazioa burujabea da Igeldon galdeketa egiteko, Garitanoren arabera
Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakinarazi duenez, galdeketan herritarren erdiek baino gehiagok parte hartzen badute, eta gehiengoa 'argia' bada, desanexio prozesua abiatuko du Aldundiak.
2013/09/02 - 17:28
Kutxa Kultur, bigarren urtez Igeldoko jolasparkean
Hiriaren ikur den gunean joko dute dozenaka taldek asteburuan. Kartelburu nazioarteko izen erakargarriak arituko dira: Crystal Fighters eta Dinosaur Jr.