Igorre
2019/11/26 - 17:25
Araluce hartzekodunen konkurtsoan sartu da
Horixe erabaki du Bilboko auzitegiak. Batz Taldeak, Araluceren jabeak, enpresa batzordearen "immobilismoa" salatu du, “arriskuan” jartzen duelako "kooperatiba bera".
2019/11/15 - 14:08
Araluce eta Cables y Alambres mantentzeko 'alternatibak' aztertzen ari da Jaurlaritza
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak aitortu du ez dela "erraza" enpresa horien egoera konpontzea, "merkatuaren menpe daudelako".
2019/11/14 - 09:54
Araluceko langileek lantegiaren itxiera gelditzeko eskatu diote Batz taldeari
Beharginek protestekin jarraitzen dute, eta joan den astean ezarritako itxiera patronala "xantaia saiakera argia" dela uste dute, konpainia ixtea ekarri duen bide-orria onar dezaten.
2019/11/13 - 15:19
Araluceko lan gatazkak Igorreko herria erdibituta dauka
Lan ikuskaritzak itxiera patronala legezkotzat ala legez kotrakotzat jotzen duen erabaki bitartean, lan batzordeak denbora gehiago eskatzen du inbertsore bat topatzeko.
2019/11/08 - 10:40
Aralucek jarduera eten du ezustean, 141 langile kanpoan utzita
Beharginek salatu dutenez, goizaldean kaleratu dituzte, eta enpresa ixtea erabaki dute. Batz taldeak konpainia likidatzeko prozesua abenduaren 31 baino lehen abiatzeko asmoa zuen.
2019/10/25 - 23:14
Igorreko lantegia itxi eta langile guztiak kaleratzeko asmoa iragarri du Batz Taldeak
Inbertitzaile bat bilatzeko epea abenduaren 31n amaitzen da. Sindikatuek epe hori luzatzea eskatu dute. Araluce lantegiko beharginek manifestazioa egin dute arratsaldean Igorren.
2019/10/17 - 16:14
Igorreko Araluce trokeleria itxi nahi dute eta 141 langileak kaleratu
Langileak lanuzteak egiten hasi dira eta manifestazioak Igorren. Alkatearen eta Diputazioaren inplikazioa ere eskatu dute, Arratia bizirik mantentzeko.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2019/04/14 - 00:26
Igorreko bizilagunek ere gogo handiz eraman dute 21. Korrikaren lekukoa
Hamaika egun luzeren ostean, bihar ezagutuko dugu zein den eskuz-esku ibili den lekukoak gordetzen duen mezua. Gauean, jende andana batu da Igorren, euskararen alde.
2019/04/13 - 14:11
Korrika 21: Hamargarren eguna iruditan
Astigarragatik Arteara joango da gaurkoan lekukoa eskuz esku, Korrikaren azkenaurreko etapan.
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/06 - 11:45
Kontrolpean hartu dituzte Igorren eta Arrietan berpiztutako suteak
Hegoaldeko haize zakarrak bi foku berpiztu ditu.
2019/03/04 - 21:43
Igorreko Basauntz auzoan bart itzali zuten sutea berzpitu da goizean
Igorren, gaur ere sua aktibo egon da. Goizaldean itzali dute, baina goizean zehar berriro ere berpiztu egin da eta suhiltzaileek itzaltzeko lanak izan dituzte.
2019/03/04 - 08:44
Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte
Azken orduotako suterik handiena Muskizkoa izan bada ere, beste hainbat piztu dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
2018/12/01 - 21:57
'Gau magikoa' Gontzal Mendibilen musikalaren aurrestreinaldia egin dute
Umeei zuzendutako lana da, Gabonetako ipuina. Gontzal Mendibilek Donostiako Easo Txiki abesbatzarekin batera kantatzen du.
2018/10/11 - 15:14
Langile bat zauritu da Igorreko zabortegian edukiontzi baten barrura jausi ostean
Hustuketa lanetan zebilen zabor-bilketako kamioiaren gidaria barrura jausi da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
2018/09/06 - 22:34
Bizkaia Zientzia Plazak zazpi ekitaldi eta 100 hizlari baino gehiago izango ditu
Naukas Bilbao jaialdiko ekitaldi nagusia izango da, irailaren 14an eta 15ean. Besteak beste, Alicia Sintes fisikariak eta Francis Mojica ikertzaileak parte hartuko dute.