IMQ
2025/01/13 - 20:14
Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo pizzeria baten jabeak
Madrilgo 46. Instrukzioko epailearen aurrean deklaratuko du asteartean, hilaren 14an, Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxearen jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren sute horretan, bi euskal herritar, tartean.
2023/04/24 - 22:37
Bilbo Udalak ikuskapen prebentiboa egingo du Burro Canaglia jatetxean
Udaletik azaldu dute jatetxeak behar bezala dituela baimen eta instalazio guztiak. Facuak "premiazko" ikuskapena eskatu du.
2023/04/24 - 15:06
Minutuko isilunea Zorrozaurreko IMQ klinikan, Madrilgo sutean hildako erizaina omentzeko
Madrilgo Burro Canaglia Bar & Resto jatetxean izandako sutean hildako emakumea erizain gisa ari zen lanean Zorrozaurreko IMQn, Bilbon. Haren omenez, lankideek minutu bateko isilunea egin dute.
2021/12/23 - 18:15
IMQ Analisi Klinikoak enpresan hiru eguneko greba, 20 urtetik gora lan-hitzarmenik gabe daudela salatzeko
Lehendabiziko lanuztea ostegun honetan egin dute eta % 70eko jarraipena izan du, ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez. IMQ-k 100 langile eta 30 zentro dauzka Bizkaian.
2021/05/25 - 21:11
MIR azterketa gainditu dutenak, plazak telematikoki hautatzeko sistema berriaren aurka
Orain arte ez bezala, plazak itsu-itsuan, telematikoki aukeratu beharko dituzte. Ezin izango dute ikusi gainerako hautagaiek aukeratzen dutena.
2021/02/22 - 17:14
Osasun Publikoko langileen % 67,6k jaso dute txertoaren lehen dosia EAEn
Bestalde, sanitarioen % 27,9k bukatu dute txertaketa prozesua. Zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta beharginen kasuan, % 87,6k hartu dituzte bi dosiak.
2021/02/17 - 15:19
Osasun pribatuko lehen lerroko langileen txertaketa hasi da gaur
ZIUetako, larrialdietako eta covid gaixoekin lanean dabiltzan guneetako langileekin hasi dute txertaketa. Pozik agertu dira langileak, baina berandu iritsi dela uste dute.
2021/02/01 - 13:30
Klinika pribatuetako osasun langileak lehen fasean txertatzea eskatu du SATSEk
Txertoak jartzerakoan "berdintasun, elkarrekikotasun eta gardentasun printzipioen arabera" jokatzeko galde egin dute Quiron Poliklinika Gipuzkoatik eta Bilboko IMQ Zorrotzaurre ospitaletik.
2020/04/06 - 22:06
IMQko langileek "segurtasuna eta babesa" eta testak eskatu dituzte langileentzat
Elkarretaratzeak IMQko erizain laguntzaile baten heriotzaren berri izan eta bi egunera izan dira.
2020/04/06 - 15:00
Gaurko txaloak koronabirusagatik hildako erizainaren omenez izango dira Barakaldon
Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen erizain laguntzailea larunbatean hil zen. Udalak babesa eta "animoak" adierazi dizkie haren lagun, lankide eta senideei.
2020/04/06 - 01:06
Langile guztiei testak egitea eta babes neurri egokiak eskatu dizkiote IMQ Taldeari
Larunbatean langile bat hil zen COVID-19 eta lehenagotik zituen beste patologia batzuengatik, eta enpresa batzordeak heriotza hori salatu du.
2020/04/04 - 15:11
Osasun arloko bigarren langile bat hil da EAEn
Osasun arlo pribatuko profesional batek COVID-19an positibo eman zuen eta, beste patologia bat dela medio, Gurutzetako Erietxean egon zen ospitaleratuta. Martxoan Osakidetzako erizain bat hil zen.
2014/09/16 - 13:32
IMQk Mutualiaren prebentzio zerbitzua erosi du
Erakunde berriak IMQ Prevención izango du izena, eta EAEko konpainia handiena izango da lan-osasunean eta lan-arriskuen prebentzioan.