Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Publikoko langileen % 67,6k jaso dute txertoaren lehen dosia EAEn

Bestalde, sanitarioen % 27,9k bukatu dute txertaketa prozesua. Zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta beharginen kasuan, % 87,6k hartu dituzte bi dosiak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Euskadin 45 200 pertsona daude immunizatuta, txertoaren bi dosiak jasota

Covid-19ari aurre egiteko txertoaren 115.829 dosi jarri dituzte Euskadin. Osakidetzako langileei dagokionez, % 67,6k jaso du lehen dosia, eta horietatik % 27,9k bigarrena ere. Osasun pribatuan, ordea, langileen % 13,5ek hartu dute lehen dosia, eta inork ez du bigarrena jaso.

Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako Txertaketa Txostenenean jasotako datuak dira horiek.

Argitalpen horren arabera, gaur arte 195.560 txerto bidali dituzte EAEra, Pfizer etxeak gehienak: guztira, 149.760. AstaZenecak, berriz, 37.900 bidali ditu eta Modernak 7.900.

Aurreikusitakoaren arabera, aste honetan 27.310 dosi erabiliko dituzte (16.830 Pfizer, 10.000 AstraZeneca eta 480 Moderna). Osakidetzak, baina, 44.136 txerto gorde ditu, bigarren dosia bermatze aldera.

Arrisku taldean dauden erresidentzietako egoiliarren % 87,6k bi dosiak jaso dituzte dagoeneko, eta % 96,3k bakarra.

Esan bezala, kopuru hori txikiagoa da Osakidetzako beharginen artean, % 27,9k soilik bukatu baitute prozesu osoa.

Orotara, 45.208 pertsona daude immunizatuta EAEn; 44.531 Pfizerren txertoari esker eta 677 Moderna etxearen dosiei esker.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X