Iñaki Azkuna
2019/01/15 - 22:08
Azkuna Zentroak hasi du hurrengo 5 urteetarako diseinatutako eraldaketa
Hemendik aurrera, zentroaren helburua gizarte eta kultura garaikidearen erreferente bihurtzea da. Horretarako, eraikinaren kanpoaldean ere aldaketak ikusten hasi gara.
2017/06/02 - 23:24
Bilboko Udalak 1,4 milioi eman zizkion fundazio bati, lehiaketarik gabe
Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera, 2010 eta 2014 urteen artean, Bilboko Udalak 21 kontratu eman zizkion Metropoli Fundazioari inolako lehiaketa publikorik egin gabe.
2015/12/11 - 19:18
Pintura bota dute Iñaki Azkuna eskulturaren kontra
IMQ ospitalearen arduradunek salatu dutenez, sakeleko telefonoarekin grabatu dute ekintza bandaloek. Eskultura orain dela gutxi inauguratu zuten Bilboko Deusto auzoan.
2015/10/30 - 13:58
Iñaki Azkunaren omenez estatua inauguratu dute Bilbon
IMQk Iñaki Azkunaren omenez Bilbon jarri duen eskulturaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur goizean Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.
2015/03/16 - 14:49
Bilboko alondegiak 'Azkuna Zentroa' izena hartu du
Kultur eta aisialdirako Bilboko zentroak izen hori hartuko du gaurtik aurrera, Iñaki Azkuna duela ia urtebete hildako alkatearen omenez.
2014/12/10 - 17:48
Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena jarriko diote
Ibon Areso Bilboko alkatearen iritziz, Alondegia da Azkunaren kudeaketari zuzenki lotuta dauden proiektuen artetik 'garrantitzuena eta kuttunena' eta, horregatik, erabaki dute izena aldatzea.
2014/03/25 - 12:46
Ibon Areso alkate izendatzeko Osoko Bilkura ostiralean izango da
EAJk jakinarazi duenez, urriaren 7an abiatuko dute Alkatetzarako hautagaia aukeratzeko barne prozesua.
2014/03/24 - 12:46
Jendetza eta emozioa, Iñaki Azkunaren azken agurrean
Bilboko Santiago katedrala txiki geratu da, eta Plaza Berrian nahiz Alde Zaharrean milaka herritar elkartu dira, hileta pantaila erraldoien bitartez jarraitzeko.
2014/03/24 - 08:16
Erakundeetako ordezkari nagusienek azken agurra eman diote Azkunari
Besteak beste, Asturiasko printze-printzesak, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta EAJko buruzagi nagusiak joan dira hiletara. eitb.com-ek zuzenean jarraitu du.
2014/03/23 - 12:16
Azkunaren errautsak Durangoko hilerrian gorde dituzte
Bilboko alkatearen hilotza atzo erraustu zuten Derion, eta gaur bere sorterrira eraman dituzte errautsak.
2014/03/22 - 10:01
Iñaki Azkunaren gorpua erraustu dute ekitaldi xume eta pribatu batean
Igandean, errautsak Durangora eramango dituzte eta ekitaldi pribatua egingo diote. Espainiako Errege Etxeak lore koroa bat bidali du eta Felipe printzeak hileta elizkizunean parte hartuko du.
2014/03/21 - 11:21
Iñaki Azkunaren hitzak, beti polemikaz inguratuta
Bilboko alkateak esaldi mamitsuak utzi ditu. Labanadunei "gerra" egiteko deia edota txinatarren bizimoduaren ingurukoak bi adibide baino ez dira.
2014/03/21 - 10:00
Andoni Ortuzarrek hunkituta gogoratu du Iñaki Azkuna
EBBko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, hunkituta hitz egin du Iñaki Azkunaren etxetik irtetean. Azkunaren bidea jarraitzeko deia egin du Ortuzarrek.
2014/03/21 - 09:43
EAJk 13:00etan iragarriko du nork ordezkatuko duen Azkuna
Bilboko Udalak osoko bilkura egingo du eguerdian, alkatearen heriotza dela eta.
2014/03/21 - 09:26
Mario Iceta: 'Iñakik hileta-elizkizun umila eskatu zidan'
Alkatearen hileta datorren astelehenean, martxoaren 24an, egingo dute, Bilboko Santiago katedralean.
2014/03/21 - 07:41
Azkunaren azken agurra: 'Eskerrik asko denoi, bikainak izan zarete'
Bilboko alkateak agur mezu bat utzi du hil aurretik, eta Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko Kabinetearen buruak jakinarazi du.
2014/03/21 - 00:19
EAJk eta gainerako alderdiek 'deitoratu' egin dute Azkunaren heriotza
Senitartekoei "elkartasuna" adierazi die EH Bilduk. PSE-EEk atsekabea azaldu du "uste sendoko gizon bat hil delako". PP "oso triste" azaldu da albistearen berri izan eta gero.
2014/03/20 - 22:54
Urkullu: 'Iñaki, alkate jauna, ohore handia izan da'
Bilboko alkateak "urteotan, gaixo egon arren, erakunde instituzionalarekin zuen konpromisoa eta bilbotarrei ematen zien zerbitzua" nabarmendu ditu Jaurlaritzak.
2014/03/20 - 21:48
Iñaki Azkuna hil da
Hileta astelehen eguerdian egingo dute, Santiago Katedralean. Ibon Areso, Azkunaren konfiantzako pertsona, Bilboko alkate berria.
2014/03/17 - 14:04
Areso: 'Azkuna ahul dago, baina burua ondo dauka'
"Fisikoki nahiko ahul dagoen arren, burua ondo dauka eta bere egoerak hobera egitea espero du", esan du Ibon Areso alkateordeak.