Iñaki Azkunaren hitzak, beti polemikaz inguratuta
Naturala, mihipekorik ez zeukana. Noizbait, bere arerio politikoek “harroputza eta populistatzat” jo dute, baina bilbotarren gehiengo zabala bere egiten jakin zuen politikaria izan zen Iñaki Azkuna.
Bilboko alkateak esaldi borobil asko utzi ditu, tartean, gaizkileei “egurra eman” behar zaiela esan zuenean, “eta labandunei gerra”. 2012. urtean ‘Munduko Alkaterik Onena’ izendatu zuten, eta saria “polizia edota suhiltzailerik” ez zuten Espainiako alkate guztiei eskaini zien. “Ia behiari erditzen ere lagundu behar dioten alkate horiei eskaini nahi diet”, gaineratu zuten.
Amaierara arte, garbi hitz egin zuen Azkunak. Bere azken agerraldian, otsailaren 13an, frankismo garaiko alkateen koadroak Udaletxetik ateratzeko eskatu zion EH Bilduk. Orduan ere, erantzun egin zuen alkateak: ‘Izorratzen bagaitu ere, historia errespetatu behar dugu”.
Gasteiz Euskadiko hiriburua izateagatik egindako isekak edota txinatar dendei lehia egiteko deiagatik ere gogoratuko dugu Azkuna. “Txinatarrek euren bazarrak zabaltzen dituzte, eta bertan jan, lo eta ugaldu egin dute”.
Ezker abertzalearekin izan duen harremana “tentsioz betea” izan da beti eta behin baino gehiagotan ezker abertzaleak ETAren atentatuen aurrean izandako jarrera gogor kritikatu du Azkunak. “Alferrik galdutako zenbat energia, amets gutxi batzuengatik zenbat gazte manipulatu dituzte; zenbat alargun eta zenbat umezurtz...”, esan zuen ETAren biktimei omentzeko ekitaldi batean.
EAJ barruan “mitxelina” eta “hezigaitza” izatea leporatu diote behin baino gehiagotan Azkunari, baina horrek beti esan du “eroso” sentitu dela jeltzaleen artean.
Bere alderdiak defendatutako autodeterminazioaren inguruko galdeketaren aurka agertu zen publikoki eta Lizarrako ituna ere gogor kritikatu zuen bere egunean. “EAJren helburua nazio eraikuntza da, baina nik Europarekin eta Estatu barruan beste nazioekin batera elkar bizi nahi dut”, adierazi zuen behin.
"Kristaua, katolikoa baino gehiago"
Azkunak "katolikoa baino gehiago, kristaua" zela esaten zuen, eta Begoñako Amari otoitz egiten zion. Dena dela, kristau izanda ere, emakumeek "baldintza batzuetan" abortatzea ulertzen zuela aitortu zuen.
Azkunak ez zuen arazorik ur sakonetan sartzeko. Adibidez, Barcenasen irregulartasunak ezagutu zirenean, politikoen alde agertu zen, eta ezagutzen zituenen % 98 "zintzoak" direla esan zuen.
Sindikatuen arteko zatiketaren aurka ere egin zuen, eta zatiketa oinarri deitutako grebek ez dituztela gobernuak "erorarazten" gogorarazi zuen. "Jendea bere onetik ateratzeko baino ez dute balio", deitoratu zuen.
Politikatik at, besteak beste Santiago Calatrava arkitektoari ere bereak eta bi esan zizkion, "diruzale" esan baitzion, Bilboko Udala auzitara eramateagatik (2007. urtean, udal agintariek pasabide bat gaineratu zioten arkitekto horrek diseinatutako zubi bati).
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.