Inauteriak
2018/01/31 - 20:30
Donostiako inauterietako konpartsen aurkezpena streaming bidez ikusi ahal izango da
Illunben inauterietako konpartsen aurkezpena otsailaren 8an izango da, 21:00etan, eta lehen aldiz 'www.donostiakultura.eus/festak' webgunean jarraitu ahal izango da.
2018/01/31 - 12:48
Nafarroako Kazetarien Elkargoak eta Elkarteak Iturengo erasoak salatu dituzte
ETBko, NavTVko eta idatzizko hainbat komunikabidetako profesional batzuek erasoak, irainak eta mehatxuak jasan zituzten Inauterietan, lanean ari zirela.
2018/01/29 - 22:26
ETBko kameralari bati eraso egin diote Iturengo inauterietan
ETBko Erredakzio Kontseiluak "informazio askatasunaren aurkako" erasoa gaitzetsi du, eta "lankideari erabateko babesa eta elkartasuna" agertu dio.
2018/01/29 - 21:21
ETBko kamerari bati eraso egin diote Iturengo ihauterietan
Tamalez, festa hau ilundu egin du iaztik datorren polemikak, izan ere, baso-animalia hilak erabiltzen dituzte, eta horrek jarrera ezberdinak eragin ditu pertsonen artean.
2018/01/28 - 17:00
Jai giro paregabean hasi dira Inauteriak Sunbillan eta Leitzan
Hasi dira Inauteriak Nafarroan, Sunbillako eta Leitzako jaiekin. Otsailean zehar, Nafarroako 30 herri baino gahiagotan ospatuko dituzte Inauteriak.
2018/01/28 - 14:46
Abian dira 2018 Inauteriak Sunbillan eta Leitzan
Astelehenetik aurrera Foru Erkidegoko beste hainbat herritan ekingo diote festari, Ituren eta Zubietan, besteak beste. Kultura Interesko Ondasun bilakatu dira Inauteriak.
2018/01/27 - 18:00
Animaliekiko bortizkeria inauterietan ere legez kanpokoa dela gogorarazi du Poliziak
Ituren eta Zubietan hildako animaliak erakutsi zituztela eta, hainbat salaketa jaso zituen iaz Foruzaingoak bere Twitter eta Facebook kontuetan. Aurten adi egongo direla ohartarazi dute.
2018/01/15 - 14:25
Sanferminetako bortxaketaren biktimaren aldeko pasodoblea txalotu dute sare sozialek
'Las Irrepetibles' konpartsak biktimari errua botatzen diotenak kritikatu ditu, eta emakumeek nahi bezala jantzi eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dute. Kadizko Inauterietan abestu dute.
2018/01/15 - 13:59
Sanferminetako bortxaketaren biktimaren aldeko pasodoblea
'Las Irrepetibles' konpartsak biktimari errua botatzen diotenak kritikatu ditu, eta emakumeek nahi bezala jantzi eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu dute. Kadizko Inauterietan abestu dute.
2018/01/15 - 11:43
2018ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak aukeratu dituzte Bilbon
Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa online Bilboko Udalaren eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez edota Euskal Museoan, bertara joanda.
2017/11/29 - 16:26
Zuberoako Maskaradak urtarrilaren 7an hasiko dira 2018an
Guztira, hamasei saio egingo dituzte apirilaren 22ra arte, Muskildin hasi eta bukatuta.
2017/02/28 - 11:38
Gasteizko inauterietan eraso homofobo bat izan dela salatu dute
Gazte batzuek bikote bat iraindu zuten, lehenengo, eta eraso egin zioten, gero.
2017/02/28 - 09:40
Sardina-ehorzketarekin agurtu ditu inauteriak Donostiak
Liejako Sorgin Gorriek (Belgika) parte hartu dute haurtengo sardina-ehorzketan. Momo jainkosa ere bertan izan da.
2017/02/27 - 10:22
Karroza batek zortzi lagun harrapatu ditu Sanbodromoan
Sanba eskola bateko kideek arazoak izan dituzte karroza erraldoia mugitzeko eta azkenean 8 pertsona harrapatu dituzte.
2017/02/26 - 15:21
Inauterien egun handietako bat dute igandea Tolosan
Goizean goiz diana jo, mozorroa jantzi eta karrozen desfilea egin dute. Festa giro aparta dute gaur bertan.
2017/02/26 - 13:44
Sambak eta sentsualitateak gainezka egin dute Sao Paulon
12 eskoletako 2.000 eta 3.000 bitarteko dantzariek euren karrozak aurkeztu dituzte atzoko desfilean. Gaur goizalde partean bere desfile ezaguna egingo du Rio de Janeirok.
2017/02/26 - 12:57
Pijamaz eta zapatilaz bete da gaur Tolosa
Urtero bezala, inauterietako igande honetan etxeko janzkera Tolosako kaleetara eraman dute ehunka herritarrek jaiaz gozatzeko.
2017/02/25 - 22:32
Euskadik galdutako autogobernua erreskatatu du 'Andoni Jones'ek
Andoni Ortuzar jeltzaleak Indiana Jones zinema-pertsonaiaren mozorroa jantzi du, inauteriak direla eta, urtero Bilbon EAJk egiten duen antzerki-emanaldi txikian.
2017/02/25 - 19:48
Musika eta koloredun mozorroak, Bilboko inauterien desfilean ikusgai
Astarloa, Colon Larreategui eta Berastegui kaleetatik igaro da desfilea, berriro ere Kale Nagusian amaitzeko.
2017/02/25 - 15:07
Momo Jainkosari ongietorria eman diote Donostian
Gipuzkoako hiriburuan gaur mozorroak nonahi ikus daitezke. Izan ere, Momo Jainkosaren bila gerturatu dira ehunka herritar Kontxako Pasealekura.