Donostiako inauterietako konpartsen aurkezpena streaming bidez ikusi ahal izango da
Donostiako inauterietako konpartsen aurkezpena lehenengoz streaming bidez emango dute, Alfonso Gurpegui zinegotziak asteazken honetan ezagutzera eman duenez.
Gurpegik prentsaurrekoan azaldu duenez, inauterien ospakizunak hiriko zentroko eta alde zaharreko kaleak hartuko ditu otsailaren 8tik 12ra bitartean, eta auzoetan jaia hilaren 24ra arte luzatuko da.
Illunben inauterietako konpartsen aurkezpena otsailaren 8an izango da, 21:00etan, eta lehen aldiz 'www.donostiakultura.eus/festak' webgunean jarraitu ahal izango da. Bertara joateko sarrerak Victoria Eugeniako txartel-leihatiletan jarriko dituzte salgai datorren astelehenenean, otsailaren 5ean, bi euroren truke, eta egunean bertan 8 eurora egongo dira, Illunben.
Aurten bi konpartsa berri daude, Dance Factory, Juego de Tronos gaiarekin, eta Titanes, Star Wars gaiarekin. Halaber, Intxaur Txiki Konpartsako Amaia Diez Garcia 2018ko Momo jainkosa izango da. Guztira, 26 konpartsak hartuko dute parte, eta 2.142 pertsona izango dira, haien mozorroak eta dantzak erakusten hirigunean.
Gainera, 137 jarduera egongo dira kaletan, haurtxokoetan, gaztelekuetan eta kultur etxeetan. Horrez gain, Jai Jardueretako Zinegotzigoak Zirkoa eta Festan Blai antolatu ditu, LarruSKetchekin gune gazte bat, musika, opari eta lehiaketekin. Bretxa festa handi batean bilakatuko da Donostia Jaiak eta Euskera Zerbitzuaren eskutik.
kutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko