Inauteriak
2025/02/27 - 06:00
Mozorroen bigarren eskuko azoka inauteri jasangarriago baten alde, Tabakaleran
200 mozorrotik gora, josketa tailerrak... Hurrengo egunetan, Tabakaleran, inauteriak jasangarriak daitezen. Bertaratzen denak denetarik aurkitu ahal izango du: mozorro osoak, pieza solteak, osagarriak eta jantzi berezi eta jasangarria sortzeko zatiak.
2025/02/27 - 06:00
Gari Muñoz: ''Vicaire etxeko pailazo jantzi bat Stradivarius biolin baten parekoa da''
Errenteriako Jantziaren Zentroan Tutik Clown taldeko (Gari, Montxo eta Joxelontxo) Gari pailazo aurpegi-zuriaren sei jantzi daude ikusgai martxoaren 2ra arte. Horietako bi oso bereziak dira, goi-joskintzakoak, 50eko hamarkadan Pariseko Maison Vicaire etxean egindakoak.
2025/02/24 - 18:29
Segurtasun sailburua Tolosako alkatearekin bildu da Inauterien atarian
Bingen Zupiriak nabarmendu du Ertzaintzak herritarren segurtasuna zainduko duela Tolosako inauterietan. "Ertzainek prebentzio-lanak eta berehala jarduteko lanak egingo dituzte, edozein motatako delituak saihesteko eta pertsonen segurtasuna une oro bermatzeko", gaineratu du.
2025/02/24 - 09:10
Inauteriei ekin baino lehen, sambodromoa bedeinkatu dute Rio de Janeiron
Berez, ostiralean lehertuko da festa, baina hori baino lehen, Oxala jainkoari bedeinkapena egiten dute, aratuste baketsuak eskatzeko.
2025/02/21 - 14:45
Inauteriek Donostia "kolorez, musikaz, tradizioz eta modernitatez" beteko dute hamazazpi egunez
Judas Arrietak kartel "koloretsu eta dibertigarria" diseinatu du jaien berri emateko, eta hogeita hamar konpartsak parte hartuko dute bertan.
2025/02/19 - 18:30
Bilbon 50 ekitaldi inguru egingo dira aratusteetan, hiriko hainbat gunetan
Bilbon otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira, 50 ekitaldi ingururekin. Horien artean Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta eskarnio publikoa da ezagunenetariko bat. Aurten Josu Camara aktore eta zuzendaria eta Oihana Bartra bertsolaria izango dira Farolin eta Zaranbolas.
2025/02/13 - 14:32
Hau da 2025eko Bilboko Aratusteak irudikatzeko irabazi duen kartela
Elena Echevarria Arenillaren "Todos somos sardinas" izeneko diseinua aukeratu dute otsailaren 27tik martxoaren 4ra egingo den 2025eko Bilboko Aratusteak irudikatzeko kartel irabazle gisa.
2025/02/09 - 15:44
Inudeak eta artzainak atera dira kalera Donostian, Kresala elkartearen eskutik
200 lagunetik gora atera dira gaur. XIX. mendean artzainak menditik jaitsi eta hirian umeak zaintzen aritzen ziren inudeekin elkartzen zirenekoa gogoratu dute horrela.
2025/02/09 - 13:27
Hungariatik heldutako kaldereroek desfilatu dute Donostian, inauterien atarian
Hungariatik etorri berri, Alde Zaharra hartu dute. Kazolak, zartaginak eta mailu txikiak eskuetan zituztela, tradizioak agindu bezala, Konstituzio plazan kanpamentua jarri, aho batez Sarriegiren doinuak abestu, dantzatu eta hiria alaitzen aritu dira.
2025/02/04 - 11:33
Cadizko inauterietako epaimahaiak txirigota negazionista kanporatu du, ahal baino kide gehiago zituen eta
Araudiaren arabera, gehienez ere 12 pertsona egon daitezke aldi berean oholtzan, eta Katy Balberrek zuzendu eta Oscar Terolek aurkeztu zuen "Abre los ojos" txirigotak 13 alditan gainditu zuen kopuru hori. Publikoak zarataka galarazi zuen ikuskizunaren mezua eta musika entzutea.
2025/02/03 - 16:05
Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan
Cadizko inauterietako taldeen lehiaketa ofizialeko (COAC) publikoak galarazi egin zuen, zarataka, "Abre los ojos" chirigotaren abestiak entzutea. Oscar Terol euskal umoregileak aurkeztutako chirigotak iragarria zuen klima aldaketaren eta txertoen aurkako mezu negazionistak zabaltzeko asmoa zuela.
2025/02/03 - 11:35
Oscar Terolek aurkeztutako txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan
Publikoak zarataka galarazi zuen ikuskizunaren mezua eta musika entzutea, eta antzokitik atera zirenean ere egin zieten txistu eta ohiu.
2025/01/27 - 14:55
Inauteri sasoia, abian: Gaur, Zubietako joaldunak Iturenera joan dira
Joaldunak hasi dira joare handiak astintzen. Euren abarka, ardi larru, zintzarri, koloretako zinta eta kono itxurako zapela eta guzti eman diete hasiera inauteriei.
2025/01/26 - 17:58
Ehunka bisitari batu dira Sunbillan inauteriez gozatzera
Urtero legez, inauterien aginduz, aztoratuta dabiltza Nafarroako udalerri horretan. Festan murgilduta, karrozen desfile koloretsua egin dute eguerdian. Bihar eta etzi Ituren eta Zubietako udalerriek ospatuko dituzte inauteriak, eta joaldunen txanda izango da.
2025/01/12 - 17:01
Lehen maskarada ospatu dute asteburu honetan Zuberoan
Martxoaren 30era bitartean, 12 emanaldi eskainiko dituzte Altzai eta Lakarriko gazteek Zuberoan barna, Lakarri-Arhane-Sarrikotagainen hasi eta Altzai-Altzabeheti-Zunharretan bukatuta.
2024/11/16 - 20:00
Lehen MaskAraba ospatu dute Zalduondon
Lehen aldiz, MaskAraba jaialdia ospatu dute gaur Zalduondon. Lurraldeko inauteri tradizionalak partekatzea eta nabarmentzea du helburu auzolanean antolatutako ekimenak.
2024/11/15 - 17:53
Gehienez ere 7.100 lagun atera ahal izango dira Gasteizko inauterietako desfileetan
Jendetzaren ondorioz 3 ordu iraun zuen azken desfileak, eragin nabarmena sortuz hirian: Trafikoa eten, tranbia moztu eta segurtasun operatibo zabala behar izateaz gain, Santiago ospitaleari eragiten dio, zaratagatik eta anbulantziek zirkulatzeko eta ospitalera sartzeko dituzten zailtasunengatik.
2024/02/29 - 16:52
Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, "errebotez"
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
2024/02/21 - 14:46
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan
Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.
2024/02/15 - 11:22
Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.