Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zerga erreforma: Gaur biharretan bukatuko da zerga erreformari zuzenketak aurkezteko epea: gaur, Gipuzkoan, eta, ostiralean, Araban. EH Bilduk dagoeneko iragarri du osoko zuzenketak aurkeztuko dituela hiru lurralde historikoetako batzar nagusietan, EAJk eta PSE-EEk bultzatu nahi duten zerga erreformaren aurka, atea itxiz gaur egun egindako proposamenaren testuari. PPk, bere aldetik, gaur azalduko du bere jarrera.
- Omenaldia Gasteizen, Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari: Pasa den igande goizaldean Gasteizko Mitika diskotekaren atarian hildako gaztea omentzeko ekitaldia egingo dute, 18:00etatik aurrera, Mendizorrotza kiroldegian. 31 urteko gizonezkoa oso ezaguna zen Arabako saskibaloi munduan. Buruan kolpe bat jaso, lurrera erori eta bihotz-biriketako geldialdiak jota hil zen.
- 2025eko inauteriak: Ostegun gizena da gaur, eta inauterien hasiera Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Esaterako, Tolosan, 12:00etako txupinazioarekin lehertuko da sei egunetako festa. EITBk ere programazio berezia eskainiko du inauterietan. Gaur, osteguna, Tolosatik egingo dute irratsaioa Gazteako "Dida" eta Radio Euskadiko "Distrito Euskadi" saioek. Igandean, 12:00etatik aurrera, karrozak ikusi ahalko dira ETB1en.