Inauteriak
2024/02/14 - 15:36
Aske utzi dute Tolosako sexu erasoengatik atxilotutako bigarren gizona
37 urteko atxilotua gaur igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean aske gelditu da, bermerik eta kautelazko neurririk gabe. Halaber, 28 urteko atxilotua karguekin aske gelditu zen atzo.
2024/02/14 - 11:12
Josu Erkoreka: ''Barne ikerketa prozesu garantista da, baina ez da egun batetik bestera egiten''
Sindikatu batzuek Ertzaintzaren Tolosako jarduna defendatzeko egin dioten eskaerari buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du sindikatu horiek argi utzi beharko luketela gertatutakoari buruzko barne-ikerketa bat egitea edo mediku forentse batek txosten bat egitea nahi duten ala ez.
2024/02/14 - 09:47
Sardinaren ehorzketak amaiera eman die Bilboko aratusteei
Farolin eta Zarambolas buru dituen musikari, bertsolari, dantzari eta zirku artisten segizio batek lagundu dio Sardinari bere agurrean. Arriaga plaza Sardinaren erretzearen lekuko izan da.
2024/02/14 - 09:05
Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/13 - 21:09
Tolosak inauterietan izandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu
Protesta egin dute Tolosako zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.
2024/02/13 - 14:31
Tolosan larri zauritutako adingabeak ziurtatzen du Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuela
Villabonako 16 urteko gaztearen senideek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, hori esan zion adingabeak anbulantzian artatu zuen osasun-langileari. Halaber, azpimarratu dute gazteak ez zuela parte hartu Ertzaintzaren karga eragin zuen borrokan.
2024/02/13 - 13:21
Fidantzarik gabe behin-behinean espetxera bidali dute bi sexu-eraso egotzita Azpeitian atxilotutako gizona
Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka, bi gertakariak argitzeko. Igandean izan ziren erasoak, Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean.
2024/02/13 - 11:50
Euskal Herriko inauterietako mozorro onenak
Medikuak, hegazkineko bidaiariak, dantzariak, amish komunitate bat… mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira Euskal Herriko herrietan inauteri hauetan. Hemen ikus ditzakezu mozorro onenetako batzuk.
2024/02/13 - 09:23
Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/12 - 22:28
Adingabe bat larri zauritu dute Tolosan Ertzaintzaren karga batean
Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, agenteek istiluen kontrako materiala erabili dute eta, dirudienez, 16 urteko gazte bat zauritu dute, pilotakada baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko.
2024/02/12 - 21:38
Elkarretaratze jendetsua Azpeitian, salatutako bi sexu-erasoak gaitzesteko
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta dagoeneko atxilotu bat dago bi erasoak egotzita. Azpeitiko Udalak inauteriak bertan behera utzi ditu.
2024/02/12 - 19:41
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bi emakumeri sexu erasoak egitea leporatuta
Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez, bi sexu eraso izan ziren Azpeitiko inauterietako Elegante Egunean eta pertsona bat atxilotu dute ustez bi kasuekin zerikusia duelakoan. Udalak elkarretaratzea deitu du eta bertan behera utzi ditu gaurko deituta zituen ekitaldiak.
2024/02/12 - 14:31
'Astelenita' eguna ospatu dute Tolosan, inauterien bosgarren egunean
'Astelenita' inauteri asteko egunik aipagarrienetako bat da Tolosan. Eguraldia alde dutela, kalera atera dira musikaren erritmoan dantzatzera.
2024/02/11 - 22:12
'Markitos' epaitu eta erre dute gaur Zalduondon, Arabako landa-eremuko inauteririk zaharrenetarikoan
Markitos da herriko maltzurkeria guztien arduraduna eta horregatik, urtero moduan, herriko kaleetatik ibili ondoren epaiketa egin eta sutan erre dute. Arabako herri txikienetakoa da Zalduondo, eta bertako inauteriak Arabako zaharrenetarikoak dira.
2024/02/11 - 18:16
Mozorroen festak eta protestak bat egin dute Tolosan Zaldunita egunean
Gaur bai, mozorroz eta karrozaz bete da Tolosa, irudimena eta umorea bor-bor, baina dena ez da festa izan. Eguerdian, bi orduz, karrozak itxi, musika jaitsi eta eserialdia egin dute, orain arte erabilitako pabiloia saldu dutenez datorren urtean karrozak gordetzeko lekurik ez dutela izango salatzeko.
2024/02/11 - 12:41
Pijamak eta mozorroak ikusgai nonahi Tolosan, Zaldunita egunean
Diana jo bezain pronto, tolosarrak etxetik atera dira, pijama edo mozorroa jantzita, inauterietako egun handiaz gozatzera.
2024/02/10 - 23:13
Eguraldia ez da oztopo izan Bilbon inauterietako desfileaz gozatzeko
Irudimena eta giro ona Bilboko kaleetan, larunbat arratsalde honetan. Era guztietako proposamenak ikusi dira, baita lehiaketatik kanpo ere.
2024/02/10 - 14:36
Inauteriak ''esnatzera'' iritsi da Momo jainkosa Donostiara
Euripean heldu da Gipuzkoako hiriburura Donostiako inauterietako pertsonaia nagusia. Haizearen ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute arratsaldean egitekoa zen inauterietako desfilea.
2024/02/10 - 14:21
Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak
Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
2024/02/10 - 10:42
Hasi dira Rio de Janeiroko Inauteriak, Brasilgo festarik handiena
Sanbodromoan, sanba eskola nagusien desfileak hasi dira. Zazpi milioi lagun inguru izango dira egunotan hirian, bertakoak eta kanpotik joandakoak kontuan izanda. Munduko inauteri ospetsuenek 1.020 milioi dolarreko eragin ekonomikoa izango dute.