Inauteriak
2022/04/22 - 11:13
Rio de Janeiroko Sambodromoak ateak ireki ditu bi urteko isilunearen ostean
Sanba eskoletako danbor hotsak berriro entzun dira gaur gauean Rio de Janeiroko inauterietan, covid-19aren pandemiagatik bi urteko isilunearen ondoren.
2022/03/01 - 22:24
Sardinaren erretze eta hileta Bilbon, aratusteei agur esateko
Arriaga plazan, errukirik gabe, denak dolu zorrotzez jantzita, sardina erre dute inauteriei amaiera emateko.
2022/03/01 - 21:42
Elkarretaratzea Tolosan, 18 urteko emakume batek inauterietan jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Elkarretaratzea Tolosan, asteburuan 18 urteko emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Inauterietako azken egunean, plaza jendez gainezka egon da biktimari elkartasuna adierazteko eta eraso matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko.
2022/02/27 - 13:03
Inauteriak 2022
Mozorroz eta maskaraz bete dira Euskal Herri osoko txokoak. Bi urteko pandemia luze baten ostean, ospatzeko eta elkartzeko grinaz hartu dute festa herritarrek. Hona hemen eitb.eus-eko erabiltzaileek ateratako argazkiak.
2022/02/24 - 23:48
Momo jainkoa Donostiara iritsi da
Zanpantzarrek lagunduta iritsi da Momo alde zaharrera. Handik, kalejiran, festa giroan, Maria Kristina hotelera egin du bidea eta bertan jaso ditu hiriko giltzak. Aurten, jende pilaketak saihesteko asmoz, konpartsen desfilea bitan banatuko da. Erdigunetik bata eta Gros auzotik, bestea.
2022/02/24 - 13:47
Donostiako 2022ko inauterietako egitarau ofiziala
Kontsulta ezazu hemen Donostiako Udalak 2022ko inauterietarako prestatutako egitaraua.
2022/02/24 - 12:10
Giroa berotzen hasi da Tolosan
Tolosako inauteriak 12:00ak arte ofizialki hasten ez badira ere, goizean goizetik giro berezia dago herriko kaleetan.
2022/02/23 - 13:59
Bueltan dira Euskal Herria kolorez eta irudimenez jantziko duten inauteriak
Koloreak, irudimenak, mozorroek eta urtebeteko etenaldiak utzitako desirak zipriztinduko dituzte aurten aratusteak.
2022/02/22 - 17:39
Olatz Peon: "Herriak behar zuelako egin dugu inauteriak ospatzeko apustua"
Tolosako alkatea harro dago, Udaleko langileen eta herritarren lanari esker, hamar egunetan festak antolatzeko gai izan direlako. Beldurrik ez, baina zuhurtzia eta errespetua eskatzen dute inauteriek, Peonen esanetan.
2022/02/21 - 19:56
Zein karroza ari dira prestatzen aurtengo inauterietarako?
Faktoria Tolosako inauterietarako karrozak prestatzen ari diren pabilioian sartu da aurten kalean zer ikusiko dugun aurreratzeko
2022/02/21 - 12:43
Ohiko egitaraua itzuliko da Tolosako inauterietara, jende pilaketak ekiditeko hainbat neurrirekin
Besteak beste, ez da haur danborradarik izango, eta karrozak San Frantzisko kalean egongo dira soilik. "Lan handiko egunak izan dira", aitortu du Olatz Peon herriko alkateak.
2022/02/21 - 12:07
Inauterietan jende pilaketak ekiditeko neurriak hartuko ditu Tolosako Udalak
Olatz Peon alkateak prentsaurrean azaldu duenez, zezen-plazan normalean sortzen diren jende pilaketak ekiditeko neurriak hartuko dira. Karrozak, berriz, San Frantzisko kalean kokatuko dira denak eta distantziak areagotu egingo dira.
2022/02/20 - 17:52
Gustura haur eta helduak gaur, Bilboko Deustuko inauterietako desfilean
Denbora handirik gabe, askok asteburu honetan bertan erabaki du mozorroa erostea edo etxean duen zerbaitekin janztea. Festa ospatzeko gogoa da garrantzitsuena.
2022/02/20 - 17:35
Inudeak eta artzainak gaur Donostian, bi urteren ostean
Atzo kaldereroek animatu zituzten Donostiako kaleak. Bi urteko ospatu gabe egon eta gero, Kresala elkarteak tradizioari eutsi dio eta 180 lagun inguru ibili dira Alde Zaharreko kaleetan Konstituzio plazara iritsi arte.
2022/02/20 - 11:58
Kaldereroen konpartsek Donostiako kaleak hartu dituzte, inauterien atarian
Jai egokitua izango da, egungo egoerak eskatuta, baina inauteriak ospatuko dira eta horren aurrerapena izan dira larunbat arratsalde honetan izandako Kaldereroen Desfilea.
2022/02/18 - 20:51
Kaldereroak eta inude eta artzainak Donostiako kaleetan ibiliko dira asteburu honetan
Bi aste beranduago, kaldereroen eta inude eta artzainen konpartsek Donostiako kaleak hartuko dituzte. Jaiak asteburu honetara atzeratzea erabaki zuen Donostiako Udalak, "egoerarik onenean" ospatu ahal izateko.
2022/02/17 - 20:39
Gasteizko 2022ko inauterietako egitarau ofiziala
Kontsulta ezazu hemen Gasteizko Udalak 2022ko inauterietarako prestatutako egitaraua.
2022/02/17 - 20:00
Bilboko 2022ko aratusteetako egitarau ofiziala
Kontsulta ezazu hemen Bilboko Udalak 2022ko aratusteetarako prestatutako egitaraua.
2022/02/16 - 13:49
Kaldereroek eta inude eta artzainek kaleak hartuko dituzte asteburuan
Inauterien bueltan, konpartsek kaleak girotuko dituzte. Otsailaren 18 eta 19an, kaldereroen txanda izango da, eta hilaren 20an, inude eta artzainena. Desfileak bi aste geroago izango dira, "egoerarik onenean" ospatzeko atzeratu ostean.
2022/02/15 - 15:58
Azken egunetan, mozorro dendak lan eta lan ibili dira, eta hurrengo astean ere jende asko espero dute
Zenbait udalerrik inauteriak ospatuko dituztela iragarri duten honetan, jaiaren atarian, mozorro dendak martxa hartzen hasi dira. Saltzaileek jendea mozorrotzeko eta ondo pasatzeko gogoz ikusten dute.