Inauteriak
2022/02/14 - 10:19
Sagardui: ''Inauteriak gauden egoerara egokitu behar dira. Norbera babestuz eta antolatuz egoki egin litezke''
Zuhurtziaz bada ere, etorkizunari itxaropenez begiratzeko aldia zabaldu dela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Etorkizun horretan, arrisku handienekoek izango dute lehentasuna, Osakidetzak "denak tratatzen dituela ahaztu gabe".
2022/02/12 - 17:44
Udalen erabakia izango da ekitaldiak egitea, baina osasun neurriak bermatu beharko dituzte
Eusko Jaurlaritzak inauterietako jarduerak aldi baterako atzeratzeko edo bertan behera uzteko eskatu du, 100.000 biztanleko 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa duten udalerrietan. Ekitaldi handiak antolatzeko, Osasun sailburuaren gomendioa kontuan hartu beharko dute.
2022/02/11 - 12:03
Inauteriak norberak bere herrian ospatzeko deia egin du Tolosako alkateak
Aurten Tolosan inauteriak ospatuko direla baieztatu du Olatz Peon alkateak, baina onartu du segur aski neurriren bat hartu beharko dela. Datorren astelehenean Udalak eta eragileek egingo duten bileraren ondoren iragarriko dute inauterietako egitaraua.
2022/02/11 - 10:39
Olatz Peon, Tolosako alkatea: ''Txupinazoa egiteko modua izango da''
Olatz Peonek baieztatu duenez, aurten inauteriak ospatzeko aukera izango da Tolosan. Alkatea pozik agertu da eta azpimarratu du tolosarrak "batu egiten" dituela.
2022/02/11 - 09:44
Tolosako inauteriak ospatu egingo dira azkenean
Olatz Peon Tolosako alkateak berak baieztatu du, Radio Euskadin. Eusko Jaurlaritzak astelehenetik aurrera osasun-larrialdiari amaiera ematea eta gaur egun indarrean dauden murrizketa guztiak bertan behera uztea erabaki ondoren, inauteriak ospatzeko lanean hasi dira Tolosan.
2022/02/10 - 20:49
Ibon Koteron eta Gemma Martinez izango dira Bilboko inauterietako Farolin eta Zaranbolas
Musikariak eta aktoreak Bilboko inauterietako pertsonaiena egingo dute. Otsailaren 24tik martxoaren 1era luzatuko da egitaraua.
2022/02/08 - 15:26
EAEko hiriburuetako inauteriak normaltasun itxura hartzen ari dira
Donostian konpartsak eta udala aztertzen ari dira larunbat eta igandeko desfileak nola egin. Bilboko Konpartsak aratusteak ahalik eta normalen ospatzeko desiatzen daude. Gasteizen desfileak ibilbide laburragoekin egingo dituztela iragarri dute.
2022/02/08 - 13:58
Donostiako inauterietako desfilea bitan banatzea aztertzen ari dira Udala eta konpartsak
Xehetasun gehiagorik eman gabe, inauterietako bi desfile txikiago egitearen alde agertu da Eneko Goia alkatea jende pilaketa handiak saihesteko.
2022/02/03 - 09:48
Lantzeko Udalak bertan behera utzi ditu inauteriak
Ohar batean argitu dutenez, covid-19aren egoera epidemiologikoaren ondorioz, inauteriak bertan behera uztea erabaki dute, "ohiko bisitari kopuru handia saihesteko eta horrela pertsonen osasuna arriskuan ez jartzeko".
2022/01/31 - 20:01
Iturengo eta Zubietako joaldunek berrekin diote ohiturari eta Iturenerako bidea egin dute
Covid neurriei jarraituz, Ituren eta Zubietako joaldunak elkartu dira eta berrekin diote ohiturari. Joare soinuarekin, saltoka eta dantzan berriro ere. Herriko gazteek erabaki dute ateratzea, aurreko urtean bertan behera geratu baitzen. Gaur Iturenerako bidea egin dute.
2022/01/21 - 16:23
Donostiako Udalak proposatu du kaldereroak eta inudeak eta artzaiak otsailaren 19ra eta 20ra atzeratzea
Kultura zinegotzi Jon Insaustik adierazi du, helburua dela "bi jaiak egitea ahalik eta egoera onenean". Donostiako Festakek uste du, bi jaiak bi astez atzeratzen badira, eta inauteriak baino lehen egiten badira, "positiboa" izan daitekeela.
2022/01/21 - 16:14
EAEko hiriburuetan, egoerara egokituta, baina, gaur-gaurkoz, inauteriak ospatzeko asmoa dute
Gasteizen eta Bilbon dagoeneko hasi dituzte prestaketak. Donostian data atzeratuko dute, egoera epidemiologikoa hobea izango delakoan.
2022/01/21 - 16:09
Tolosako udalbatzak inauteriak ez ospatzea erabaki du
Festa ofizialik ez da izango, baina tolosar askorentzat jaiegunak izango dira. Horregatik Udalak, gaztetxoei zuzendutako egitaraua prestatuko du.
2022/01/21 - 13:48
Tolosako inauteriak, bertan behera bigarren urtez
Hala iragarri du Olatz Peon alkateak: "Ezinezkoa da, inauteri gogoz gaude eta jai giroan elkartzeko beharra ere badugu, baina osasuna lehenetsi behar da".
2022/01/21 - 07:11
Tolosako Udalak gaur erabakiko du aurtengo inauteriak egin ala ez
2021a inauteririk gabeko lehen urtea izan zen Gipuzkoako udalerri horretan, frankismoan ere mantendu eta ospatu baitziren.
2022/01/16 - 23:40
Hasi dira Maskaradak Ipar Euskal Herrian
Atharratzen umorea izan da nagusi inauterien hasieran. Ehunka pertsona bertaratu dira inauterietako ikuskizunaz gozatzera.
2021/10/25 - 22:50
Tolosak Inauteriak berreskuratuko ditu 2022an
Nolanahi ere, ospakizunen formatua oraindik ez dute erabaki, eta osasun neurriak errespetatu beharko dituztela ohartarazi du Udalak.
2021/10/06 - 15:46
Donostiak San Tomas eguna, 2022ko Danborrada eta neguko jai guztiak ospatuko ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan iragarri duenez, Udalak San Tomas jaiak, Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileak, Erregeen kabalgata, Danborrada, Kaldereroak, Iñudes eta Artzainas, eta Inauteriak "normaltasunez" antolatzeko "makineria" martxan jarri du.
2021/02/15 - 09:38
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek kontrolak ezarri dituzte Inauterietako asteburuan
Eusko Jaurlaritzak covid-19a ez hedatzea eta neurriak betetzea bermatu nahi izan du neurri horrekin.
2021/02/13 - 17:00
Musukoak egiten irakasteko tailerrak, Bilboko Euskal Museoan
Era berean, Inauterietan maskarek duten esanahia erakutsi diete ikastarora gerturatu diren gazteei. Kolore guztietako musukoak egin dituzte.