Inauteriak
2021/02/10 - 22:20
Inauteriengatik kezkatuta, udalak ardura eta zuhurtzia eskatzen ari dira
Tolosako udal-gobernuak, adibidez, bideo bat argitaratu du inauteriak bertan behera geratu direla gogoratuz eta herritarrei segurtasun-neurriak betetzeko eskatuz.
2021/02/10 - 19:56
Tolosarrak, 'ez inauteriekin' kontzientziatuta
Tolosako alkateak taberna eta jatetxeetan neurriak betetzea eskatu du Ostegun Gizen bezperan.
2021/02/02 - 23:47
Iturengo joaldunek Zubietako bisitaldia itzuli dute, formatu txikian
Iturengo talde txiki batek Zubietara bisita egin du, zintzarriak joz udaberrira deitu eta espiritu txarrak uxatzeko.
2021/02/02 - 14:50
2022an inauteriak ospatzeko, aurten elkar zaintzeko deia egin die tolosarrei Udalak
Herritarren osasuna bermatzeko neurriak errespetatzeko eskatu diete udal ordezkari guztiek tolosarrei, datorren urtean guztiok ospatu ahal izan ditzagun inauteriak.
2021/02/02 - 12:09
Tolosako Udala: ''Ez etorri Tolosara, ez da jairik izango eta''
Tolosako Udalak prentsaurrekoa eskaini du bertan behera geratu diren inauterietan herritarrei elkar zaintzeko, neurriak errespetatzeko eta elkartasunez joatzeko eskatzeko.
2021/01/29 - 15:20
Bilboko inauteriak, bertan behera
Ez da ospakizunik egongo; ez kalean, ez internet bidez. Etxetik mozorrotuta irten nahi duten pertsonei magiarekin zerikusia duten mozorroak aukeratzea proposatu die Jai Batzordeak.
2021/01/27 - 11:55
Rio de Janeiroko inauteriak bertan behera utzi dituzte
Inauteriek 2,1 milioi bisitari izan zituzten 2020an. Aurten, 2021eko otsailerako aurreikusita zeuden eta uztailera atzeratu zituzten, baina, azkenean, ez dira ospatuko.
2021/01/27 - 11:31
2021, inauteririk gabeko urtea
Covid-19ak eragindako krisi sozio-sanitarioa dela eta, Euskal Herriko herri askotan ekitaldi eta desfile tradizionalak bertan behera uztea erabaki dute.
2020/10/09 - 17:16
Gasteizko 2021eko Inauterietako desfileak bertan behera geratu dira
Jende pilaketak saihesteko eta "pertsonen osasuna babesteko" hartu du erabakia Gasteizko Udalak.
2020/10/08 - 18:04
Tolosako inauteriak bertan behera utzi dituzte, pandemia dela eta
Datorren urtean inauteriak ez ospatzea erabaki du Udalak, "jende pilaketa saihesteko eta herritarren segurtasuna eta osasuna bermatzeko".
2020/10/02 - 10:26
2021eko inauterietako desfilea bertan behera utzi dute Donostian
Karrozak, jantziak... denborarekin prestatu behar dinerez, Donostiako Udalak dagoeneko erabaki du desfilea ez dela egingo datorren urtean.
2020/02/25 - 22:08
Bilbok sardina erretzearekin eman die amaiera inauteriei
Ohitura den legez, sardinaren hiletak amaiera eman die inauteriei, gure kaleak mozorroz josi dituzten festeei.
2020/02/25 - 16:39
Donostiako Udalak Inauterietako kartela erretiratu du, plagioa delako
Maher Abed kartel lehiaketaren irabazleak Paul Fuentes mexikar diseinatzailearen irudi bat erabili zuen bere lanean.
2020/02/24 - 21:49
Arancha Gonzalez Atzerri ministroa, Tolosako Astelenita eguneko protagonista
Tolosako inauteriek aurrera jarraitzen dute giro ederrean eta eguraldia lagun. Astelenita egunean ere, jendetza ibili da. Arancha Gonzalez Atzerri ministroa ere bertan izan da.
2020/02/24 - 19:45
30 pertsona zauritu dira Alemanian, inauterietako desfile batean auto batek harrapatuta
Alemanian, gutxienez 15 pertsona zauritu dira, horien artean adingabeak, inauterietako desfile batean zeudela auto batek harrapatuta. Alemania erdialdeko Volkmarsen herrian gertatu da.
2020/02/24 - 16:17
Paul Fuentes diseinatzaileak Donostiako inauterietako kartela plagioa dela salatu du
Fuentesen esanetan, Maher Abed lehiaketaren irabazleak donostiar inauterietarako sortu duen irudia bere lan baten “kopiatu/itsatsi triste bat” da.
2020/02/24 - 09:46
Inauteritako desfile jendetsu eta koloretsua Rio de Janeiron
Milaka lagunek jarraitu dute hiriko samba eskolen desfilea "sambodromo" ospetsuan.
2020/02/23 - 16:48
Umore eta imajinazio leherketa, Tolosan
Eguraldia lagun, giro paregabean ari dira ospatzen Zaldunita eguna Tolosan.
2020/02/22 - 16:32
14 urteko adingabe bat zauritu da Espainiako Poliziaren operazio batean, Iruñean
Alde Zaharreko Jai Batzordeak salatu duenez, Espainiako Poliziak ibilgailuekin "14 urteko gaztea harrapatu zuen". Poliziaren hitzetan, ordea, "adingabeak korrika egin eta erorikoa izan zuen".
2020/02/21 - 15:17
Eibarko Udalak asteburuko egitarauari eustea erabaki du
Ermuan, bertan behera geratu da gaurko egitaraua, baina asteburukoa mantendu dute. Eibarren, kolokan daude kaldereroak.