Indarkeria matxistaren biktimak
2024/11/19 - 18:44
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Pasaian bikotekidea hiltzen saiatzeagatik atxilotutako gizonari
Gainera, epaitegiak debekatu egin dio akusatuari biktimarekin komunikatzea edo harengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea.
2024/11/19 - 12:59
Intxaurrondon egindako sexu erasoagatik atxilotutako gizonak beste delitu batzuk egiteagatik aurrekariak ditu
26 urteko gizona pasa den larunbatean kartzelan sartu zuten, epailearen aurretik igaro ostean.
2024/11/19 - 11:46
Pelicoten semeek lehen aldiz deklaratu dute: ''Deabrua bera zara''
Dominique Pelicot eta beste 50 akusaturen aurkako epaiketa azken txanpan sartu da, eta hiru seme-alaben hitzak entzun ditu epaileak. Astearte honetan Gisèle eta Dominique Pelicoten azken deklarazioa izango da.
2024/11/18 - 16:57
Emakume bat hiltzeko saiakera gaitzesteko elkarretatzea egin dute Pasaian
Ertzainak bikotearen etxera sartu zirenean, 35 urteko gizonak esku batean labana bat zuen eta bestearekin bikotekidea lepotik helduta zuen. Emakumeak zauriak zituen eskuetan eta Donostia Ospitalera eraman zuten. Erasotzailea, berriz, ertzain-etxera eraman zuten.
2024/11/17 - 18:12
35 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, bikotekidea labana batekin hiltzen saiatzeagatik
Bikotearen etxera agenteak bertaratu direnean, laban batekin aurkitu dute erasotzailea, eta bikotekidea lepotik helduta. Emakumea Donostiako Ospitalera eraman dute, eta erasotzailea bertan atxilotu.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 20:46
Errejonek dio Mouliaaren salaketa "faltsua" dela
Epaileari auzia berriro irekitzeko eskatu dio diputatu ohiak, eta deklaratzen uzteko, "benetan gertatutakoa azaltzeko", "linbo prozesala" saihestuz. Aktoreak, aldiz, berretsi du kontatu duen guztia "zehatz-mehatz gertatu zena" dela.
2024/11/14 - 17:51
Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu A25erako, "Ez bazara konponbidea, arazoa zara" lelopean
Mugimendu Feministako bozeramaileen hitzetan, "indarkeria ugari dira, baina, erroa, bakarra". "Ez gatoz ezer berria esatera, urteak daramatzagu kontu berdinak aldarrikatzen, eta, zoritxarrez, aldaketak oso motel datoz", deitoratu du mugimenduak. "Ardurak hartzeko unea da", aldarrikatu dute.
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/11 - 13:57
''Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko''
Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek kanpaina bateratua egingo dute, herritarrei dei egiteko, indarkeria matxista denon artean geldiarazteko, eta gero eta ugariagoak den indarkeria ukatzen duten mezuei aurre egiteko.
2024/11/11 - 13:48
Indarkeria matxista ukatzen duten mezuen aurrean, herritarrei batzeko deia
A25eko kanpaina aurkeztu dute gaur EAEko erakunde nagusiek. Bereziki gazteen artean indarkeria matxista ukatzen duten mezuak ugaritzen ari direla eta, gai hori izango da aurtengo kanpainaren ardatza.
2024/11/08 - 12:15
Gizon batek bikotekide ohia hil du Baionan (Pontevedra)
36 urte zituen biktimak, eta VioGen babes sistemaren baitan zegoen. Haren gorpua ustezko hiltzailearen etxe parean topatu dute, eta gizonak ihes egin du.
2024/10/31 - 20:08
8 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizko pub baten jabeari adingabe bati sexu-abusuak egiteagatik
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostegun honetan jakitera eman duenez, zigortuak baimenik gabe grabatu zituen adingabe horri egindako abusuak eta beste adingabe bat inplikatuta egon zen beste sexu-ekintza batzuk.
2024/10/31 - 16:48
Bi urteko zigorra Iruñeko gizon bati, 16 urtez azpiko alabari sexu eraso jarraituak egiteagatik
56 urteko iruindarra zaintzapean aske izango da espetxetik atera eta hurrengo bost urteetan; ezingo da bost urtez biktimarekin komunikatu ez harengana 300 metro baino gutxiagora gerturatu. Horrez gain, tarte horretan galduko ditu guraso-ahala, zaintza, tutoretza edo harrerarako gaitasunak.
2024/10/31 - 08:20
Tolosako kirol elkarte batek entrenatzaile bat apartatu du, hainbat sexu-jazarpen kasurekin lotura duelakoan
"Kirol jardueratik kanpoko eremuetan gertatu dira jazarpenak, oro har, klubeko nahiz klubaz kanpoko emakumeekin", Tolosako Udalak zehaztu duenez.
2024/10/29 - 12:20
Beste emakume batek bigarren salaketa bat aurkeztu du Iñigo Errejonen aurka sexu-erasoagatik
Aida Nizar da salaketa jarri duen emakumea, Espainiako telebista kate pribatu bateko lehiakide ohia eta kolaboratzailea. Horrekin, dagoeneko bi dira Errejonen aurka Polizia Nazionalaren aurrean aurkeztutako salaketak, sexu-erasoa egotzita.
2024/10/28 - 20:35
Yolanda Diazek aitortu du Sumar ''berandu'' iritsi dela Iñigo Errejonen kasuan, eta barkamena eskatu du
Yolanda Diazek azpimarratu du "irmo" jokatu zutela gertaeren berri izan zutenean. Presidenteordea ez dago ados Errejonek bere kargu guztiei uko egingo diela iragartzeko "aldebakarrez" zabaldu zuen komunikatuarekin, eta "matxismotzat" jo du.
2024/10/28 - 19:05
''Mouliaak jasan duen lintxamenduak atzera eraginarazi diezaieke Errejon salatu behar zuten bi emakumeei''
Cristina Fallaras kazetariak ohartarazi duenez, Iñigo Errejonen kasua "icebergaren punta" baino ez da, hilabeteak baitaramatza botere-esparru guztiak nahasten dituzten kontakizunak jasotzen, alderdi politikoetatik hasi eta ikastetxe, institutu eta unibertsitateetara arte.
2024/10/28 - 13:45
Mas Madrid: ''Errejon erasotzailea zela jakin izan bagenu, zuzenean komisaldegira joango ginatekeen''
Iñigo Errejonek "arazo pertsonalak" zituela bazekitela aitortu du astelehen honetan Monica Garcia Mas Madrideko buruak eta Espainiako Osasun ministroak, baina "beste mota batekoa" zelakoan, laguntza psikologikoa aholkatu zioten.
2024/10/28 - 13:33
Podemos: ''Errejonen aurkako salaketaren berri eman genion 2023an Yolanda Diazi''
Hori baieztatu du Pablo Fernandez Podemoseko Antolakuntza idazkariak komunikabideen aurrean egindako prentsaurrekoan, baina Yolanda Diazen erantzuna zein izan zen argitzeari uko egin dio.