Indarkeria matxistaren biktimak
2024/09/13 - 10:26
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/12 - 15:53
Gizon batek 31 urteko emakume bat hil du Bilboko Santutxu auzoan
Hilketa matxista goizaldean izan da, 00:20an, bikotearen etxebizitzan. Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du, ustezko hiltzailea delakoan. Lehendakariak bere "gaitzespen irmoena" adierazi du eta Bilboko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa jardungo duela auzian.
2024/09/12 - 15:33
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Santutxu auzoan izandako emakumearen hilketa gaitzesteko
Bilboko Udalak elkarretaratzea egin du, bart Bilboko Santutxu auzoan Yanely Gonzales 31 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko. Ertzaintzak 34 urteko gizonezkoa atxilotu du, haren bikotekidea, ustezko hiltzailea delakoan.
2024/09/12 - 12:45
Lehendakariak eskatu du ''emakumeak beldurrik gabe bizi ahal izango diren etorkizunaren alde'' lan egiteko
Imanol Pradales lehendakariak bere "gaitzespenik irmoena" adierazi du gaur goizaldean Bilbon gertatu den hilketa matxistaren aurrean, eta euskal gizarteari eskatu dio atsedenik gabe lanean jarraitzeko indarkeria matxistaren desagerrarazteko.
2024/09/12 - 11:14
Gizon batek bikotekidea hil du Bilboko Santutxu auzoan
34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea (emakumea) hil du bart Bilbon, Santutxu auzoan, Larreagaburu inguruan. Ertzaintzak ustezko hiltzailea atxilotu du, eta ospitalera eraman.
2024/09/11 - 22:56
''Positiboa da kasua genero-indarkeria gisa epaitzea, biktima eta adingabeak babestuko dituelako''
Maria Paz Sa Casadok, generoa aldatu zuen ertzainak eraso zion emakumearen abokatuak, ziurtatu du bere bezeroak beldurra sentitzen duela, batez ere alaben segurtasuna dela eta. Babestu egin du aitak alabei egin beharreko bisitak bertan behera uztea eskatzeko fiskaltzaren erabakia.
2024/09/10 - 12:38
Dominique Pelicot, beste batzuek bortxatzeko emaztea drogatzea egozten dioten "egozentriko eta nartzisista"
Gaur deklaratu behar zuen, Avignongo Auzitegian egiten ari diren epaiketan, baina atzeratu egin dute ondoezik dagoelako.
2024/09/07 - 14:36
Emakume batek pairatutako hilketa saiakera gaitzesteko elkarretaratzea egin dute erakundeek Gasteizen
84 urteko gizona atxilotu egin zuten, 76 urteko bikotekideari arma zuri batez eraso egitea egotzita. Emakundek azpimarratu duenez, tratu txarrak pairatzen dituzten adinekoek zailagoa dute indarkeria identifikatzea eta laguntza eskatzea.
2024/09/06 - 23:30
Gasteizen bikotekideak sastatu duen emakumea, oso larri
Ustezko erasotzailea, 84 urteko gizon bat, atxilotua dago, epailearenera noiz eramango zain.
2024/09/06 - 21:39
Mendekotasun kimikoaren biktimaren alabak eta errainak ere abusuen biktima izan daitezkeen susmoa dute
"Bat-batean jakin nuen, nire aita zen gizonak, nire konfiantza osoa zuenak, zintzotzat nuenak, bere alaba errespetatzen zuena, nitaz harro zegoena, beti animatzen ninduenak, argazkiak atera zizkidala nik jakin gabe, biluzik", adierazi dio alabak auzitegiari.
2024/09/06 - 14:48
Maider Etxebarriak goizaldean Gasteizen izandako emakume baten hilketa saiakera gaitzetsi du
"Onartezina da emakumeak gizon batzuentzat helburu izaten jarraitzea. Horregatik, lehentasunezkoa da indarkeria matxista errotik moztea, kontzientziatzea eta aurre egitea", azpimarratu du alkateak. Halaber, babes osoa helarazi die biktimaren inguruko pertsonei.
2024/09/06 - 14:39
84 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea hiltzen saiatzea leporatuta
Ertzaintzak 84 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizen, senar-emazteen etxebizitzan, ustez bikotekidea hiltzen saiatu eta larri zauritu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2024/09/05 - 14:35
Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, "erne" jarraitzeko eskatu du Emakundek
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
2024/09/04 - 18:40
Karguekin aske utzi dute Rafa Mir futbolaria, emakume bati bi sexu eraso egitea leporatuta
Atxilotutako bigarren gizona, Mirren laguna, aske utzi dute ere; hura, baina, lesio delitu bat leporatuta.
2024/09/04 - 13:59
Sei urteko espetxea ezarri diote gizon bati Gasteizen, bikotekideari tratu txarrak eman eta sexu-abusuagatik
Defentsak eta Fiskaltzak akordioa erdietsi, eta bi aldeek onartu egin dute jarritako zigorra. Erasotzaileak alkoholarekiko duen mendekotasuna aringarritzat jo du epaileak.
2024/09/04 - 10:57
Rafa Mir futbolariak bigarren gaua igaro du atxilotuta, epailearen aurretik pasatzeko zain
Valentziako jokalaria astelehenean atxilotu zuten, 21 urteko neska bati sexu-erasoa egitea egotzita. Asteazken honetan epailearen aurrera eramango dutela espero da.
2024/09/03 - 20:05
Gizon batek bikotekidea hil du Madrilen
Gizonak autoarekin kolpatu zuen emakumea, astelehenean, eta astearte honetan hil da, ospitalean.
2024/09/03 - 18:14
Rafa Mir futbolaria atxilotu dute, sexu-erasoa leporatuta
Emakume batek salatu du futbolariak eta beste gizon batek (geroago atxilotua) sexu-erasoa egin ziotela berari eta bere lagun bati.
2024/09/03 - 16:51
Azken indarkeria matxista kasua gaitzesteko bilkura egin dute eguerdian Gasteizen
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu gizon baten aurka, ikertu gisa, iragan ostiralean, abuztuaren 30ean, emakume bati ustez egindako sexu-eraso batengatik.
2024/09/03 - 15:05
Gizonezko bat atxilotu dute Loiuko aireportuan, hegazkinean emaztea jotzeagatik
Erasoak hegazkin barruan izan ziren, aireratu aurretik. Emakumea ikerketapean dago, gizonari ukabilkadak emateagatik.