Prostituzioan aritzera behartzen zituzten lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu eta lau emakume askatu ditu gizakien salerosketaren aurka Araban eta Gipuzkoan egindako operazio batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, agenteek gizon bat atzeman dute Errenterian, eta bi emakume Donostian eta Gasteizen. Bien bitartean, zenbait GKEek biktimak artatu dituzte, Emakunderen protokoloari jarraiki.
Ikerketa apirilean hasi zen. Orduan, zenbait emakumek salatu zuten prostituzioan aritzera behartzen zituztela etxebizitzetan eta festa pribatuetan. Gainera, arduradunek agiriak eta dirua atxiki zizkietela eta irteerak mugatuta zituztela ere salatu zuten.
Operazioaren baitan, Ertzaintzak bi etxebizita eta ile-apaindegi bat arakatu ditu Arabako hiriburuan, eta etxebizitza bat eta lonja bat Gipuzkoakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda