Indarkeria matxistaren biktimak
2024/09/03 - 11:06
Gizon batek 45 urteko bere bikotekidea hil du Castellon
Biktimarekiko urruntze-agindua ezarrita zuen ustezko erasotzaileak. Hilketa izan eta gutxira, gizonezkoak bere burua entregatu du Bartzelonako polizia-etxe batean eta egindakoa aitortu du.
2024/09/02 - 14:03
Kanta pederasta bat abestu zuen Avilako herri txiki bateko alkatea bota du PPk
Vita herriko jaietan, bertako alkatea den Antonio Martinek neskato bat bortxatzeari buruzko abesti bat kantatu zuen, jendaurrean. Horrek ika-mika handia eragin du, eta alderdi anitzek kargutik kentzeko eskatu dute.
2024/09/02 - 13:48
18 urteko espetxe-zigorra onartu du Iruñeko taberna batean bikotekide ohia hil zuen gizonak
Halaber, ebazpenaren arabera, 552.383 euroko kalte-ordaina eman beharko die akusatuak biktimaren lau seme-alabei.
2024/09/01 - 21:27
Gizon bat atxilotu dute Getxon, adin txikiko neska bat indarrez atxikitzen saiatzeagatik eta mehatxatzeagatik
Biktimarekin harremanetan jarri zen abuztuaren amaieran, sare sozial baten bidez, ikasturtean zehar eskola partikular batzuk adosteko. Aurrez aurre hitz egiteko geratu zirenean, garaje baten barrura indarrez sarrarazten saiatu zen. Epailearen esku utziko dute hurrengo orduetan.
2024/09/01 - 19:15
Klub bateko bi arduradun atxilotu dituzte Gasteizen, beste emakume batzuei sexu-esplotazioa egitea leporatuta
Gizakien salerosketaren prebentziozko zaintza-lanak egiten ari ziren ertzain batzuk klub horretan sartu ziren, eta bertako emakumeek bizi zituzten esplotazio-baldintzak azaldu zizkieten agenteei.
2024/08/31 - 10:46
Hiru emakumek eraso matxistak jasan zituzten Bakioko mozorroen festan, ostegunean
Gainera, biktimetako batek sustantzia kimikoren bat jaso izanaren susmoa du Udalak.
2024/08/29 - 15:01
Genero indarkeria kasuetako pegatina bereizgarriak kentzea erabaki du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Bizkaiko Abokatuen Elkartearen erabateko gaitzespena jaso zuen ekimenak. "Alferrikako neurria" zela eta "juridikoki eta etikoki gaitzesgarria" zela adierazi zuten.
2024/08/28 - 14:54
Gizon batek emaztea hil du Sevillan arma zuri batekin
Ondoren, erasotzailea bere burua zauritzen saiatu da eta ospitale batera eraman dute, atxilotuta.
2024/08/26 - 21:58
Bilboko genero indarkeria epaitegiek salatuei eta euren abokatuei pegatina bereizgarria jartzea erabaki dute
Ikertuari, haren lekukoei eta abokatuei jarriko litzaieke koloreen arabera identifikatuko lituzkeen bereizgarria, salatua eta salatzailea elkartzea eragozteko neurri gisa. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak kexa agertu du eta neurria atzera botatzeko eskatu du.
2024/08/26 - 16:27
''Salatzailea salatuarekin ez aurkitzea da koloretako bereizgarrien helburua''
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak azpimarratu duenez, ikertuak koloreen bidez identifikatuz gero funtzionarioek "nor den nor" jakingo dute. Lekukoek eta abokatuek ere eraman beharko dute koloretako bereizgarria.
2024/08/22 - 16:41
Redondok dio sexu aldaketak ez duela indarkeria matxista saihesten eta lege iruzurra dela
Ana Redondo Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak gogorarazi du sexu-aldaketa batek ezin duela legearen aplikazioa saihestu, eta transen eta LGTBIren eskubideak urratuz lege-iruzurra egiten dutenek bi delituri egin behar dietela aurre.
2024/08/21 - 23:15
Bilboko Konpartsen elkarretaratzea, Aste Nagusian salatutako eraso matxisten aurka
Bilboko Konpartsek erasoen aurkako protokoloa aktibatu dute eta txosna guztiak 00:00etan itxiko dituzte 15 minutuz.
2024/08/21 - 17:10
Elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniako Polizia ohi batek egindako hilketa matxisten kontra
Espainiako Poliziako komisario ohi batek bere bikotekide ohia eta egungo bikotea tiroz hil zituen. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
2024/08/21 - 15:35
Zerbitzutik kendu dute emakume gisa erregistratu ondoren bikotekidea eraso egiten saiatu zen ertzaina
Segurtasun Sailak zerbitzutik kendu du joan den larunbatean Donostian emaztea eta alabak sukaldeko aizto batekin mehatxatzeagatik atxilotutako ertzaina, Bingen Zupiria sailburuak jakinarazi duenez.
2024/08/20 - 21:35
Gipuzkoako Fiskaltzak indarkeria matxistaren zantzuak atzeman ditu ertzainak generoa aldatu aurretik
Donostian, bikotekideari eraso egion zion ertzainaren kasuan Fiskaltzak genero biolentzia zantzuak atzeman ditu. Kontua da biolentzia hori, ertzainak erregistroan genero aldaketa eskatu aurretik gertatu izango litzatekeela eta hortaz, Genero Indarkeriaren Auzitegiaren esku uztea eskatuko dute.
2024/08/20 - 21:13
Polizia ohi batek bikotekide ohia eta egungo bikotea hil ditu Katalunian
Gizon batek bere bikotekide ohia tiroz hil du Rubin, Bartzelonan, eta, ondoren, egungo bikotekidea ere hil du Castellbisbaleko bere etxean. Erasotzailea bere buruaz beste egin du, Mossoek jakitera eman dutenez.
2024/08/20 - 21:04
EH Bilduk "indarkeria matxista larritzat" jo du ertzain batek bikotekidearen aurka egindako erasoa
Ustezko erasotzaileak sexua aldatu zuen azaroan eta, horren harira, Izar Hernando EH Bilduko zinegotziak salatu du "trans legearen ustezko iruzurra" egin zuela ertzain horrek "Indarkeria Matxistaren kontrako legeari iskin egiten saiatzeko".
2024/08/20 - 16:31
''Ertzainaren sexu-aldaketa atzera botatzeko helbururen bat zegoela egiaztatu beharko litzateke''
Gipuzkoako fiskalburuak adierazi duenez, "legez ministerio fiskalak prozesu judizial bat aurkez dezake pertsonen egoera zibilarekin lotutako ekintza bat baliogabetzeko, baina ustezko delitu hori gertatu izanak ez du nahitaez baliogabetzea ekarri behar".
2024/08/19 - 22:18
Marta Dolado:'Agenteak genero-aldaketa eskatu zuen, eta horrek genero-indarkeriagatik inputatzea eragozten du'
Baliteke ertzainak trans legea asmo txarrez erabili izana, kondena handiago batetik libratzeko helburuarekin. Marta Dolado abokatuak adierazi duenez, hala gertatuz gero, ez litzateke aukera handirik egongo agentea genero-indarkeriagatik epaitzeko.
2024/08/19 - 21:31
Emazteari eraso egiten saiatu zen ertzainak genero aldaketa eskatu zuen azaroan
Eskaera horrek eragotzi egingo luke "genero indarkeriagatik" inputatzea. Epaileak, oraingoz, mehatxu larrien delitua egotziko dio soilik.