Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bilboko hilketa matxista: Yanely Gonzalesen, bikotekideak Bilbon eraildako 31 urteko emakumearen, senideek, lagunek, mugimendu feministak eta Santutxuko bizilagunek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur hilketa salatzeko. Biktimaren gertukoek eta Emakume Migratu Feministak deituta, bilkura egongo da 17:00etan, udaletxearen aurrean. Bi ordu geroago, 19:00etan, Santutxuko bizilagunek eta mugimendu feministak beste elkarretaratze bat deitu dute auzoan.
- Gazteak eta lana: Iñigo Juez Euskadiko Enpresari Gazteen Federazioko (Ajebask) presidentearen adierazpenek ika-mika eragin dute. Izan ere, adierazi duenez, azken bi urteetan gero eta gehiago dira "lan egiteak ez diela merezi" dioten gazteak. Horren ustez, "esku hartzeko unea da". Juez bera Radio Euskadin elkarrizketatuko dute gaur, eta eragile sozialen erreakzioa ere espero da. Igor Arroyo LABeko idazkari nagusia, esaterako, Radio Vitorian dago.
- Euskaltegien matrikulazio kanpaina, abian: Gaur, ostiralarekin, da hastekoa euskaltegien matrikulazio kanpaina. 24/25 ikasturtean, berrikuntza gisa, doakoak izango dira A1 eta C1 maila eskuratzeko eskolak. Jaurlaritzak ia lau milioi euro bideratuko ditu euskara ikasteko erraztasunak emateko. Interesadunek (denek A1aren kasuan, eta 16-18 urtekoek, C1arenean) matrikula besterik ez dute ordaindu beharko, eta maila lortuz gero, kopuru hori berreskuratu egingo dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko Lehen Auzialdiko Auzitegiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Testuinguru horretan, hiru atxilotuak -adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat- behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute auzibidean zehar deitzen dituzten guztietan. Halaber, 17 urteko gazte bat ikertzen ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.
Mena Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira bertan sua itzaltzeko lanean, tartean aireko sei baliabide.
Ertzaintzak laguntza eskatu die beste polizia indar batzuei Azpeitiko hilketaren harira
Ikertzaileek zaintza-kameren grabazioak eskatu dizkiete azken orduotan inguruko hainbat establezimenduri, gertakariak izan ziren kaleko irudiak aztertzeko. Ikerketak aurrera jarraitzen du, hiltzailea lehenbailehen aurkitzeko asmoz.