Ingalaterra
2021/08/10 - 19:05
Ingalaterrako Andrew printzea auzitara eraman dute, Epstein kasuarekin lotutako ustezko sexu-abusuak egotzita
Haren biktimetako batek Erresuma Batuko Andrew printzearen aurkako salaketa jarri du. Biktimak salatu duenez, Yorkeko dukeak gutxienez 3 aldiz sexu abusuak egin zizkion bera adin txikikoa zenean, eta, gainera, Jeffrey Epsteinen sexu-trafikoaren sarearen berri bazuela esan du.
2021/08/09 - 14:48
Banksyrenak diruditen hainbat marrazki azaldu dira Ingalaterra ekialdeko lau herritan
Grafitietan bikote bat markesina baten gainean dantzan ari dela ikus daiteke, edo beste batean, hiru haur zaborrez egindako txalupa batean "denok ontzi berean gaude" gaudela dioen esaldiaren azpian.
2021/07/20 - 01:02
Erresuma Batuan nahitaezkoa izango da txertatuta egotea diskoteketan eta ekitaldi handietan sartzeko
Boris Johnson lehen ministroak azpimarratu du murrizketak kentzeko une egokia dela, baina herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die.
2021/07/19 - 13:05
Barnealdeetan maskara derrigorrezko izateari utzi dio Ingalaterran, kasuak gorantz doazen unean
Ez dago mugarik barrualdeetan eta ekitaldietan bil daitezkeen pertsona kopuruari dagokionez, eta diskotekek ateak zabaldu dituzte jada.
2021/07/14 - 18:53
Ipar Irlandako gatazkako krimenak preskribatzeko legea egingo du Erresuma Batuak
"Ezkutuko amnistia" delakoan, arauaren kontra egin dute laboristek, unionistek eta Sin Fein alderdikoek. Udazkenean hasiko dira legea izapidetzen.
2021/07/12 - 22:53
Murrizketak uztailaren 19an kenduko dituela baieztatu du Johnsonek
Hala ere, toki itxietan musukoa erabiltzen segitzea gomendatu du eta, aldaera gogorrago bat zabalduz gero, neurri murriztaileak berriro ezarriko dituela ohartarazi du.
2021/07/06 - 01:42
Pandemiaren kontrako murrizketak uztailaren 19an kenduko dituzte Ingalaterran
Boris Johnsonen planaren arabera, egun horretatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoa erabiltzea edo pertsonen arteko segurtasun tartea mantentzea.
2021/06/28 - 18:40
Sute handia piztu da Londresko tren-geltoki batean
Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira. Oraingoz ez dute argitu sua nola piztu den, baina Poliziak aurreratu du ez dela eraso bat izan.
2021/06/11 - 19:38
Hasi da G7a, pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handia
Koronabirusa eta klima aldaketaren aurkako borroka izango dira eztabaidagai nagusietako batzuk, eta tartean egongo da Joe Biden AEBko presidentea, bere lehenengo bidaian.
2021/06/11 - 12:17
Herrialde txiroei covid-19aren aurkako 1.000 milioi txerto ematea onartu dezake G7ak
AEBk 500 milioi dosi hitzeman ditu eta Erresuma Batuak 100 milioi inguru, baina ez direla nahikoak salatu du Oxfamek. Munduko herrialde boteretsuenen bilkura egingo dute igandera arte Cornwallen.
2021/05/10 - 09:31
Sturgeon: "Kontua ez da erreferenduma egingo den, noiz egingo den zehaztea baizik"
Gehiengo absolututik pauso bakarrera gelditu ostean, Eskoziako ministro nagusiak independentziari buruzko errefereduma iragarri du koronabirusaren krisia gainditzen dutenerako.
2021/05/03 - 15:55
Muga berri bat izango ote du Europak Eskozian?
Eskoziako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte maiatzarn 6an, eta Erresuma Batuak arreta handiz jarraituko ditu, Sturgenonek bigarren erreferendum bat egiteko asmoa iragarri baitu.
2021/04/28 - 20:44
Pfizerren eta AstraZenecaren dosi bakarrarekin infekzioak % 65 murriztu dira
Erresuma Batuan egindako ikerketaren arabera, lehendabiziko dosia hartu eta 21 egunetara, positibo berriak % 65 murriztu dira herrialde horretan.
2021/04/12 - 14:21
Ireki dituzte pubak eta dendak Erresuma Batuan, hiru hilabetez itxita egon ostean
Txertaketak Erresuma Batuan izan duen abiadura azkarraren eta indarrean egon diren murrizketa gogorren ondorioz, birusaren intzidentziak behera egin du azken asteetan.
2021/04/10 - 12:06
Philip printzea, Edinburgoko dukea, 99 urte zituela hil da
"Edinburgoko duke senar maitatuaren heriotzaren berri eman du erreginak, atsekabe handiz", jakitera eman du Buckingham Jauregiak ohar labur batean.
2021/04/06 - 08:56
Ingalaterrak funtsezkoak ez diren saltokiak zabalduko ditu apirilaren 12an
Boris Johnson lehen ministroak neurrien malgutzea iragarri du. Datorren astelehenean hasiko den fase berri horretan, ile apaindegiak, gimnasioak eta tabernen kanpoaldeak ireki ahalko dituzte.
2021/03/20 - 19:24
Erresuma Batuko helduen % 50ek txertoaren lehen dosia jaso dute dagoeneko
Martxoaren 18ra arte, 26,2 milioi biztanlek hartu dute aurreneko injekzioa, eta bi milioi baino gehiagok baita bigarren dosia ere.
2021/03/08 - 15:09
Arrazakeria dago Britainia Handiko errege etxean, Meghan Marklek salatu duenez
Sussexeko dukesak elkarrizketa batean jakinarazi duenez, haurdun zela "kezka" egon zen semeak "eduki zezakeen azal kolorearen inguruan".
2021/02/18 - 09:15
Gazte osasuntsuak koronabirusaz kutsatuko dituzte, entsegu kliniko batean
Txertoen eraginkortasuna eta gaixotasunaren aurkako tratamenduak aztertu nahi dituzte. Erresuma Batuko gobernuak finantzatuko du ikerketa.
2021/01/05 - 15:32
Bihar hasiko da konfinamendu osoa Ingalaterran
Eskolak itxiko dira eta jendearen mugimenduak oso mugatuak izango dira. Etxetik atera ahal izango da lanera joateko eta beharrezko erosketak egiteko.