Pfizerren eta AstraZenecaren dosi bakarrarekin infekzioak % 65 murriztu dira
Pfizer-BioNTech eta AstraZeneca txertoen eraginkortasunari buruzko bi ikerketa egin dituzte Oxfordeko Unibertsitateak, Erresuma Batuko Gobernuak eta Estatistika Bulegoak elkarlanean.
Lehendabiziko analisiak erakutsi du bi txerto horien dosi bakarra hartu eta 21 egunetara kasu positiboak % 65 murriztu direla. Zehazki, beherakada % 72koa izan da positibo sintomatikoen artean, eta % 57koa asintomatikoei dagokienez.
Halaber, bigarren dosia hartu ostean, positibo berrien jaitsiera % 70ekoa da asintomatikoen kasuan eta % 90ekoa sintomatikoen artean. Onurak antzekoak dira adin talde guztietan, eta txertoak eraginkorrak dira andui britainiarraren aldaera ezberdinen aurrean.
Ikerketa honetan 373.402 pertsonak hartu dute parte eta, guztira, 1.610.562 lagin aztertu dituzte, 2020eko abenduaren 1etik 2021eko apirilaren 3ra bitartean.
Bigarren ikerketan AstraZenecaren eta Pfizer-BioNTech txertoen dosi bakarrarekin zenbat antigorputz sortzen diren aztertu dute.
Batak eta besteak eragiten dituzten erantzun immunologikoak pixka bat ezberdinak badira ere, bi txertoek ahalmen bera dute infekzioak murrizterakoan.
Aurrez covid-19arekin kutsatuta egon direnen kasuan, pertsona nagusiek, batez ere 60 urtetik gorakoek, antigorputz gutxiago sortzen dituzte dosi bakarra hartuta.
Halaber, AstraZenecaren lehenengo dosiarekin antigorputzak astiroago eta gutxiago sortzen dira. Alabaina, Pfizer-BioNTech txertoaren dosiarekin sortutako antigorputzak azkarrago desagertzen dira. Beraz, bi kasuetan antzeko maila bera lortzen da dosi bakarra hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.