Ingurumena
2024/03/15 - 12:44
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
2024/03/11 - 14:10
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean presa bat eraitsi ostean
Bost metroko altuerarekin, azpiegitura oztopo gaindiezina zen arrain-espezie guztientzat, aingirarentzat izan ezik.
2024/03/11 - 12:33
Izokina sekula iritsi gabeko lekuetara ailegatu da Nafarroan, Iparraldean uharka zahar bat eraitsi ostean
1775a baino lehen Ugaranen eraikitako presagain bat da, arrain gehienentzat oztopo gaindiezina zena.
2024/03/06 - 13:31
Nerbioiko ur-jauzia ostadarraren koloreekin apaindu da
Eguraldi onaren laguntzaz, Nerbioiko ur-jauziak ohiko itxura aldatu eta ostadarraren koloreengatik aldatu du.
2024/03/06 - 11:59
Bilboko eta Porstmoutheko portuek itsas korridore berdeak eta digitalak garatzeko hitzarmena sinatu dute
Akordio horren helburua da portu-eragiketa multimodal jasangarri eta bizkorrak eskaintzea, eta bi portuen arteko bateragarritasuna erraztea, aurrerapen teknologikoei edo hedatutako azpiegiturei dagokienez, besteak beste.
2024/03/02 - 13:27
Nerbioiko ur jauzia, airetik ikusita
Nerbioi ibaiak 222 metroko jauzia egiten du sorburutik behera (Penintsula osoko jauzi altuena da, eta Europako bigarrena). Araba eta Burgos artean du sorburua, eta Delikan egiten ditu lehen metroak. Azken euriteak direla eta, ur emari handia darama egunotan.
2024/02/29 - 15:16
Vidartek, Guggenheimari buruz, Urtasuni erantzun dio erabat jasangarria dela ''oraindik proiektu den museoa''
Bilboko Guggenheim museoaren zuzendari Juan Ignacio Vidarteren hitzetan, "dagoena hobetzea" ekarriko luke proiektuak, eta "azkenean aurrera ateratzen bada, eragin oso positiboa izango du Urdaibaiko biosfera erreserban".
2024/02/28 - 15:40
Urtasunek uste du Urdaibaiko Guggenheim Museoa zabaltzeak "arazo larriak" sortuko dituela ingurumenean
Kultura ministroak adierazi duenez, Guggenheim Museoa Urdaibaiko erreserba naturalera zabaltzeak, ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspuntutik, "arazo larriak sortzen ditu", baina euskal erakundeek horri buruz hartzen duten erabakia errespatatuko duela gaineratu du.
2024/02/28 - 13:19
Urtasunek ingurumen eta hirigintza ''arazo larriak'' ikusten ditu Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuan
Espainiako Kultura ministroaren iritziz, "kultura eta ingurumena eskutik helduta doaz beti". Horixe da PPren Euskadiko presidente Javier de Andresi erantzun diona. Diru publikoaren erabilera "modu horretan" administratzea egotzi dio De Andresek, 40 milioi euro bideratuko baititu Gobernuak horretara.
2024/02/27 - 21:53
Bilboko Guggenheim museoaren kontrako pintura bota dute, Urdaibako proiektuaz protestan
Futuro Vegetal klimaren inguruko taldeak Guggenheimen aurkako ekintza egin du, Urdaibain museo berria eraikitzeko proiektuaren inguruan protestatzeko eta larrialdi klimatikoan erakundeei ardura eskatzeko.
2024/02/27 - 14:21
Eusko Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibai eskualdea suspertzeko Plan Estrategikoa egitea onartu du
Plan horrek bost ardatz izango ditu, eta inguruko eragile sozial eta ekonomiko nagusiekin partekatutako hausnarketa eta diagnostiko batetik abiatuta egingo da.
2024/02/25 - 20:09
Antzuolako bizilagunek protesta egin dute Trekutzeko parke eolikoaren proiektuaren aurka
Antzula eta Urretxu artean 200 metro inguruko bi haize-errota altxatzea aurreikusten du Cilda Energy SLU enpresak.
2024/02/23 - 08:32
Moda jasangarria, goraldi betean
Ehungintza da munduan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat. Hasi materialen ekoizpenetik eta hondakinak deuseztatzeraino, industria horrek eragin nabarmena du ingurumenean. Gero eta marka gehiagok egiten dute moda jasangarriaren aldeko apostua. Horietako batekin izan gara.
2024/02/23 - 06:35
Maia Curuchet (SKFK): ''Garrantzitsua da jantzi bat konpostagarria izateko zuntz bakarrez egina egotea''
Erosten ditugun jantzi gehienek zuntzak nahastuta izaten dituzte, erosoagoak edo arinagoak izan daitezen. Baina horrek ingurumenari kalte egiten dio. Maia Curuchet SKFK-ko zuzendari sortzaile eta moda jasangarriaren erreferenteak % 100 jasangarriak diren jantziak ekoizteko gakoak azaldu ditu.
2024/02/21 - 20:07
Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du
PSOEk eta Sumarrek legez besteko proposamena adostu dute Kongresuko Batzordean. Era berean, Espainiako Gobernuak jet pribatuak murrizteko eta kerosenoa zergapetzeko Europako marko legala aztertuko du.
2024/02/17 - 22:05
Ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak negu epelaren ondorioz
Azkenaldiko tenperaturak direla eta, ohi baino lehenago hasi dira loratzen Etxauri inguruko almendrondoak. Neguko izotzak harrapatzen ez baditu, bi aste iraungo du loraldiak. Paisaia ederra ikus daiteke egunotan inguru horretan.
2024/02/14 - 19:19
Suari eusten dioten zuhaitzak, balio handiko natura-ondarea
Txileko tragediaren erdian, sugarrek erre ezin izan duten gune bat dago. Han daude suari eutsi dioten zuhaitzak. Hurbilago, Iruñeko Takonera parkean, zuhaitz horietako batzuk ere badaude.
2024/02/10 - 22:36
Riposte Alimentaire mugimenduko ekintzaileek zopa bota diote Moneten koadro bati, Lyonen
Claude Moneten 'Udaberria' margolana Lyongo Arte Ederren Museoan dago. Ekintzaileek adierazi dutenez, "udaberri hau izango da geratzen zaigun bakarra erreakzionatzen ez badugu". "Zer margotuko dute biharko gure artistek? Zerekin egingo dugu amets udaberririk ez badago?", galdetu dute.
2024/02/08 - 16:15
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen kontrako protesta egin du EH Bizirik sareak
Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin du Euskal Herria Bizirik sare ekologistak. Zentral eoliko eta fotoboltaikoak eraikiko dituzten enpresa handien interesen alde egindako legea dela salatu dute. CO2 isurketak murriztu ordez, merkantilizatu egingo direla ohartarazi dute.
2024/02/08 - 09:10
2024ko urtarrila izan zen inoizko hilabete beroena erregistroak daudenetik
Planeta osoko batez besteko tenperatura 13,14 °C-koa izan zen, 2020ko urtarrilean ezarritako markaren gainetik 0,12 °C.