Iñigo Urkullu
2023/09/14 - 12:53
Lehen Arretan hitzordua lortzeko itxaron denbora 48 ordutik beherakoa izateko konpromisoa hartu du Urkulluk
Lehendakariak adierazi duenez, pandemia hasi aurreko zifrak sei hilabetean berreskuratu nahi dituzte, eta, horretarako, zortzi urtean Osakidetzan 1.200 milioi euroko inbertsioa egingo dutela iragarri du.
2023/09/14 - 12:45
Eusko Jaurlaritzak beste lau transferentzia eskatuko ditu
Iñigo Urkulluk aurreratu du Pasaiako Portua, Fogasa, Paradoreak eta Osasun Eraikinen Titulartasuna transferitzeko, eta Espainiako Gobernu berria eratu bezain laster Aldebiko Batzordearen lehen bilera deitzeko eskatuko duela.
2023/09/14 - 12:12
Iñigo Urkulluk autokritika egin eta ''aldaketa eta hobekuntza behar duten eremuak'' daudela onartu du
Hobekuntza behar duten esparruen artean, lehendakariak Osakidetzako Lehen Mailako Arreta zerbitzua, erronka demografikoa, gazteen egoera eta energia berriztagarrietarako trantsizioa azpimarratu ditu.
2023/09/14 - 11:26
Urkullu lehendakaria Legebiltzarrera iritsi da legegintzaldiko politika orokorreko azken eztabaidarako
Iñigo Urkullu 09:20 aldera iritsi da Eusko Legebiltzarrera, Eusko Jaurlaritzako sailburuek babestuta.

2023/09/14 - 10:13
Albiste izango dira: Politika orokorreko eztabaida, "proces" auziko indultuak eta euskara Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/14 - 07:00
Legealdi honetako politika orokorreko azken eztabaida hartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak
09:30ean hasiko da osoko bilkura, lehendakariaren hitzaldiarekin, eta, ohi bezala, talde parlamentarioen agerraldiak eta erreplikak arratsaldean izango dira. eitb.eus atariak zuzenean emango du saioa, osorik.
2023/09/13 - 07:00
Zeintzuk izango dira urte politiko berriko arretaguneak?
Estitxu Garai, Iñaki Galdos eta Gorka Landabururekin legegintzaldi honetako azken urterako erronka berriak aztertu ditugu.
2023/09/12 - 13:49
Urkulluk Otegiri erantzun dio: "Bizikidetza ez da hau"
Iñaki Goikoetxea Urdaibaiko arraunlariak Kontxako Bandera irabazi ostean egindako adierazpenen ondotik, EH Bilduko koordinatzaileak babestu egin zituen hark esandakoak, eta eskerrak eman zizkion "beti preso politikoak gogoan izateagatik".
2023/09/11 - 12:17
Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak
Legebiltzarrean osteguneko Politika Orokorreko osoko bilkuran Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen hitzaldiaren gidalerroak ezagutu ditugu astelehen honetan. Lehendakariarentzat autogobernua giltzarri izango da legealdiko azken txanpan.
2023/09/09 - 16:56
Urkulluren Gobernuaren lorpenak eta gabeziak hizpide, Radio Euskadiko eztabaida politikoan
Ostegunean izango den Politika Orokorreko Osoko Bilkura izan dute mintzagai eusko Legebiltzarreko taldeen ordezkariek. Legealdi honetako azkena izango da, 2024an hauteskunde autonomikoak direlako.
2023/09/08 - 22:28
Gernikak Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala hartu du
Gernika-Lumok Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala hartu du Euskal Herria Museoaren lorategietan, herritar guztiei irekia eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela.
2023/09/07 - 14:37
Hezkuntzarik onena eskaintzeko ''ahalegin guztiak'' egingo dituela iragarri du Urkulluk
Lehendakariak "errealismoaren printzipioa" eta lehentasunen arteko "oreka" mantentzeko deia egin du. Gainera, araudia "indartzeko eta eguneratzeko" beharra aldarrikatu du, eta datozen hilabeteetan Euskadik "Hezkuntza Lege berria, sendoa eta adostua" izatea espero du.
2023/09/05 - 16:39
Estatuaren errealitate plurinazionala onartzeko borondatea eskatu du lehendakariak
Iñigo Urkulluk federalismoari buruzko EHUko udako ikastaro batean parte hartu du, eta ohartarazi du "zailtasun handiak" dituela "nolabaiteko naturaltasun demokratiko batekin nortasun aniztasuna eta nazio bateko kide izatearen sentimendua onartzeko".
2023/09/04 - 12:45
EAEko hauteskundeak ekainean Europakoekin batera egitea aztertzen ari da Urkullu, baina ''ezer baztertu gabe''
Lehendakariak gogoratu du duela lau urte Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailaren 12an egin zirela, eta egun horretan bukatu beharko litzatekeela legealdia.
2023/09/04 - 12:41
Legegintzaldi honetarako helburua berretsi du Urkulluk: langabezia-tasa ''% 7ko parametroetara'' jaistea
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadin dagoen "Gizarte Segurantzako afiliazio-joera errekorra" azpimarratu du astelehen honetan, eta legegintzaldi honetarako langabezia-tasa "% 7ko parametroetara" jaisteko helburua berretsi du.
2023/09/04 - 11:15
Legealdi amaiera "bederatzi hilabeteko ikasturte bat" bezala hartuko duela esan du lehendakariak
Hortaz, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Europakoekin batera ekainaren 9an egitea aurreikusten duen galdetuta, "ikusiko dugu" erantzun du. Bestalde, konbentzio konstituzionala Espainiako Gorteetan egitea proposatu du lehendakariak, erakunde eta adituen parte hartzearekin.
2023/09/04 - 10:51
Urkullu: ''Konbentzio konstituzionala Espainiako Estatuaren ordezkaritza politiko osoari zuzenduta dago''
Iñigo Urkullu lehendakariak "elkarrizketa lasairako, hausnarketa partekaturako eta adostutako itunerako bide" izatea nahi du konbentzio konstituzionala.
2023/09/04 - 09:27
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/01 - 20:17
Zer uste dute analista politikoek lehendakariak proposatutako "konbentzio konstituzioala"ri buruz?
Aner Ansorenak, Endika Nuñezek eta Jon Ansak proposamenaren testuingurua, ondorioak eta balizko etorkizuna aztertu dute.
2023/09/01 - 15:16
Iturgaizek uste du Urkulluren proposamena ''delirio nazionalistak asetzeko burutazioa'' dela
Euskadiko PPko presidenteak ohartarazi duenez, "Espainiako Konstituzioa arriskuan dago", eta "sezesionisten esku ez uzteko" eskatu du.