Iñigo Urkullu
2023/08/31 - 22:27
Erkidegoetako presidente gehienek Urkulluk proposatutako eztabaidan parte hartu nahi dute
Batzuk begi onez ikusi dute, desparekotasunak ekiditen diren bitartean. Kataluniako Generalitateak, berriz, errespetua erakutsi du baina euren bidea "amnistia eta autodeterminazioa" direla esan du Laura Vilagrak.
2023/08/31 - 13:44
Felix Bolaños, Urkullu lehendakariaren proposamenari buruz: ''Oso proposamen legitimoa iruditzen zait''
Espainiako Gobernuko Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroak adierazi du "oso positibotzat" dituela "adostasun-puntuak bilatzeko" egiten diren proposamen guztiak.
2023/08/31 - 09:44
Konbentzio konstituzional batek nazio aniztasunaren "bidegurutzeari" bide emango lioke, Urkulluren ustez
Lehendakariak 2018an proposatu zuen kontzeptu bat, kultura anglo-saxoian erabilia, berreskuratu du 'El Pais' egunkarian kaleratu duten artikulu batean. Urtebeteko epean aldebiko foro bat deitzea proposatu du Konstituzioa aztertu eta lurraldetasun eredua eguneratzeko.
2023/08/30 - 15:08
Feijook dio gaur arratsaldean hitz egingo duela Urkullurekin
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak esan du atzo lehendakariak mezu bat bidali ziola hitz egiteko, baina ez zela konturatu. Barkamena eskatu diola aitortu ostean, arratsaldean hitz egingo dutela adierazi du.
2023/08/29 - 15:05
Urkullu, Rubiales auziaz: ''Erabat onartezina, desegokia eta justifikaezina da''
Lehen Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du orain arte Espainiako Futbol Federazioko presidenteak erakutsitako jarrerak eta jokabideak ez dutela lekurik gizonak eta emakumeak berdin errespetatu behar diren gizarte batean.
2023/08/29 - 14:50
Iñigo Urkullu, hauteskunde aurrerapenari buruz: ''Ez dago momentu honetan nire buruan''
EAJren lehendakarigaia berriro izango ote den galdetuta, Iñigo Urkulluk adierazi du alderdiak araututa duela hautagaiak proposatzeko modua. "Ez da unea eta ez dagokit horri buruz hitz egitea", adierazi du.
2023/08/29 - 14:50
Urkullu lehendakaria: ''Atzo Feijook idatzi egin zidan gure artean solaskidetza bat izan dezagun''
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, prest dago Alberto Nuñez Feijoorekin hitz egiteko. Dena dela, zehaztu du ez dela batzarra izango eta telefonoz hitz egingo dutela.
2023/08/29 - 14:14
Autogobernu gehiago izateko "estatu eredu berri bat" adosteko "aukera" baliatzeko deia egin du Urkulluk
Legegintzaldiaren azken txanparako dituen lan ildo nagusiak aurreratu ditu lehendakariak. Besteak beste, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza "hobetzen jarraitzea" eta enplegua sortzea aipatu ditu. Gainera, "Euskadik bere etxebizitza politika sustatzen" jarraituko duela nabarmendu du.
2023/08/29 - 13:19
Eusko Jaurlaritzak urte politikoa abiatu du Donostian Gobernu Kontseiluaren lehen bilera eginda
Miramar Jauregiko bileran, zerbitzu publikoen, enpleguaren eta estatu ereduaren arloko hurrengo jarduera-ildoak izan dituzte hizpide.
2023/08/29 - 09:59
Eusko Jaurlaritzak gaur ekingo dio urte politiko berriari Donostiako Miramar Jauregian
Lehendakariak eta sailburuek lan-urte berrirako helburuak aztertuko dituzte Gobernu Kontseiluaren bileran. Legegintzaldia azken txanpan sartuko da, 2024an egingo baitira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
2023/08/09 - 21:33
Urkulluren ustez, etxebizitza legeak "aurreikusi ezin diren" ondorioak izango ditu autogobernuarentzat
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, ostera, gogorarazi dio lehendakariari Euskadin Estatu osoko alokairuko etxebizitzen % 25 inguru sustatzen badira "euskal sozialistek bultzatutako eta EAJk arbuiatutako Etxebizitza Legeari esker" dela.
2023/08/08 - 22:55
Urkulluk gaitzesgarritzat jo du Sortuk ETAko kide bati omenaldia egin izana
Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.
2023/08/01 - 16:25
San Inazioren omenezko elizkizunean izan da lehendakaria
Eusko Jaurlaritzako zenbait sailbururekin izan da Iñigo Urkullu lehendakaria Loiolako santutegian, Azpeitian, San Inazioren omenezko elizkizunetan, Arantxa Tapia, Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui, besteak beste.
2023/07/28 - 16:09
Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ''gizartearekin hartutako konpromisoak'' betetzen jarraitzen du
EHUko Medikuntza fakultatearen eraikin berriaren lanetan egin ditu Iñigo Urkulluk adierazpenok.
2023/07/26 - 14:48
Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoak burutzea du hurrengo ikasturteko ''helburu nagusia''
Bingen Zupiriak Gobernu bileraren ostean esan duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du hartutako konpromisoak bete direla, eta "aurrean duen urterako eginkizun horiek burutu" nahi dituela.
2023/07/23 - 13:21
Iñigo Urkulluk ''erantzukizuna'' eskatu du, ''gaur eredu soziala eta instituzionala jokoan daudelako''
Botoa Durangon eman ostean, Urkullu lehendakariak esan du Euskadik ere "asko" duela jokoan hauteskunde hauetan, "bai egungo eta bai etorkizuneko autogobernuarren garapenean ere".

2023/07/19 - 22:27
Ardatz Atlantikoak atzerapenik ez izatea eskatu dio lehendakariak Garraio komisarioari
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Alain Rousset Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko presidentea Adina Valean Europako Garraio komisarioarekin bildu dira gaur arratsaldean.

2023/07/19 - 18:38
Frantziak bere konpromisoak bete ditzan "ahal duen guztia" egiten ari dela ziurtatu du Europako Batzordeak
Bestalde, Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek eskerrak eman dizkiote Europari Bordele-Hendaia-Gasteiz interkonexioa 2030ean amaituta egon dadin "emandako laguntzagatik".

2023/07/19 - 09:49
Albiste izango dira: Ardatz Atlantikoa, lehen urratsa Garoña eraisteko eta Confebaskeko presidente berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/07/18 - 14:05
Urkulluk Atlantikoko igarobideaz duen kezka helaraziko dio asteazkenean Europako Garraio komisarioari
Lehendakaria eta Alain Rousset euroeskualdeko eta Akitania Berriko presidentea Adina Valeanekin bilduko dira bihar bideokonferentzia bidez, Iberiar penintsula eta Frantziako hego-mendebaldea lotuko dituen Atlantikoko igarobidearekin lotutako aurrerapenak aztertzeko.