Konbentzio konstituzional batek nazio aniztasunaren "bidegurutzeari" bide emango lioke, Urkulluren ustez
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, konbentzio konstituzional batek, herenegun urte politikoari ekiteko agerraldian proposatu zuen baliabideak, Espainiako Estatuko nazio aniztasunaren "bidegurutzeari" irtenbidea emango lioke.
Hala nabarmendu du gaur El Pais egunkarian kaleratu duen iritzi artikulu batean ("Euskal autogobernua eta Estatuko eredu nazio anitza. Borondatea badago, akordioa posible da" du izenburutzat).
Urkulluk azaldu duenez, kultura politiko anglo-saxoian erabilitako baliabidea da, eta ez litzateke Espainiako Konstituzioa aurrez aldatu behar. Zehatz jarrita, aldebiko foro horrek "1978ko Konstituzioak ondo konpondu ez zuen lurraldetasunaren auzia" aztertu eta eguneratzeko ardura edukiko luke. Lehendakariaren hitzetan, konbentzioa ez da "formula magikoa edo oztopo gabeko bidea", baina "etorkizuneko garapenerako aukera berriak" ematen ditu; izan ere, "borondatea" baino ez da behar, horren iritzian.
Konbentzioa egiteko une egokia dela uste du Urkulluk, uztailaren 23ko hauteskunde orokorren emaitzek "Estatuko aniztasuna berretsi" baitzuten. Hori horrela, "akordio bikoitza" proposatu du. Batetik, "autogobernuari buruzko konbentzio konstituzionala deitzeko eta garatzeko oinarrien inguruko akordio bat sinatzea". Horen harira, zehaztu du oinarriok Estatuaren nazio aniztasuna aitortu beharko luketela, eta aldebikotasuna eta "berme-sistema edo erabakitzeko gaitasun itundua" barne eduki beharko lituzkeela. Bestetik, data ere proposatu du lehendakariak; urtebeteko epea planteatu du konbentzioa egiteko, eta, horren ustez, honakoak aztertu beharko lirateke bertan: "Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriaren egungo egoera eta etorkizuna", "foru-oinarriak dituzten erkidegoen autogobernua" eta "nazionalitate historikoen autogobernua".
Erreakzioak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu egin du Urkulluk konbentzio konstituzionalaren ideia planteatu izana. Euskadi Irratian eskaini duen elkarrizketa batean gogorarazi duenez, "lehendakaria proposamenak egiten ari da etengabe".
Bestalde, Felix Bolaños Espainiako Gobernuko jarduneko Presidentetza ministroak adierazi du lehendakariaren proposamena "oso legitimoa" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"