Iñigo Urkullu

2023/05/11 - 13:29
Iñigo Urkullu: ''Eskubidea dute zerrendetan aurkezteko, baina ez da erabaki zuzena''
EH Bilduk terrorismoaren biktimekiko duen "errespetu, begirune eta sentsibilitate falta" kritikatu du Iñigo Urkulluk, ETAko kide izateagatik zigortutako 44 hautagai bere hauteskunde zerrendetan sartzeagatik.

2023/05/11 - 12:16
Iñigo Urkullu: ''Nire agenda beti prest dago Euskadiren aldeko gaiak jorratzeko''
Sanchez eta bera hitzordua ixteko agendak gurutzatzen ari direla baieztatu du lehendakariak, bilera bat eskatuz apirilaren 14an bidali zion azken gutunari Sanchezek erantzun ostean. "Presidenteak erantzun dit agendak egokitu beharko genituzkeela bilera baterako", adierazi du Urkulluk.
2023/05/10 - 16:24
Lehendakaria eta Sanchez transferentzien batzordeaz eta Ardatz Atlantikoaz hitz egiteko bilduko dira
Oraindik ez dago bilerarako datarik, baina Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak baieztatu duenez, biek partekatu dituzte agendak biltzeko.

2023/05/05 - 15:28
Lehendakariak espero du "inork oztoporik ez jartzea" hezkuntza legea onartzeko
Jaurlaritzak joan den astean onartutako proiektua defendatu du Legebiltzarrean, eta Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Vox taldeen kritikei erantzunez esan duenez, "egitasmoak ez du arrakalarik sortu".

2023/05/05 - 13:14
Urkulluk, Iriarteri: ''Jaurlaritzak ateak zabalik ditu herri akordioetara iristeko''
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak herri akordioen beharraz egindako galderari erantzunez, lehendakariak adierazi du "eskertzekoak" direla koalizioak 2021eko aurrekontuetan eta aurtengo Hezkuntza Legean egindako ekarpenak, baina beste aukera batzuk galdu izana deitoratu du.

2023/05/03 - 14:58
Urkullu lehendakariak eragindako minaren aitortza eskatu dio ETAri
"Bakea eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraiki nahi dugu eta bizitakotik ikasi", adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Eldu enpresan egindako agerraldian.
2023/05/02 - 10:11
Albiste izango dira: Nafarroako Lehortearen Mahaia, eguraldi epela eta lehorra eta Bermeo Tuna Forumen itxiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/30 - 13:44
LABek konfrontazioa defendatu du lan baldintzak hobetzeko, eta Maiatzaren Lehenean parte hartzeko deia egin du
Aranburuk "ekoizpen eta kontsumo eredua eraldatzea" eskatu du, "zaintza, enplegua eta aberastasuna banatuz" eta "euskal Estatu baterantz aurrera eginez".

2023/04/26 - 10:00
Urkulluk eskertu egin du ministroa omenaldira joatea, baina "egindako mina" aitortzeko eskatu dio Estatuari
Lehendakariaren ustez, Estatuak "biktimei zor die" aitorpen hori egitea. Espainiako Gobernuak ministro bat bidaliko du gaur, lehen aldiz, Gernikako bonbardaketa oroitzeko ekitaldira.

2023/04/21 - 16:15
Estatuari Euskadiren eskumenetan ''sukalderaino'' sartzen uztea leporatu dio Urkulluk EH Bilduri
Aitzakiak alde batera utzi eta Espainiako Etxebizitza Legeak jasotzen dituen neurriak EAEn abian jartzeko tresnak erabiltzea eskatu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek lehendakariari.

2023/04/21 - 14:06
Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"
Lehendakariarentzat "ulertezina da ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.
2023/04/21 - 13:57
Iñigo Urkullu: ''Akordioak ez dizkio alokairuari mugak jartzen''
Lehendakariak adierazi duenez, behin legea onartuta, Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek aztertu egingo dute. Euskadiren eskumenak inbaditzen direla uste badute, legea errekurritzeko aukera aztertuko da, eta ezetz esaten badute, Eusko Jaurlaritzak ikusiko du nola aplika daitekeen Euskadin.
2023/04/21 - 13:20
Iñigo Urkullu: ''Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen''
Iñigo Urkullu lehendakariak EH Bilduri galdetu dio ea hain zaila den ulertzea "bidegabea izateaz gain, biktimentzat iraingarria eta mingarria dela hildakoak eta haien hiltzaileak plano berean agertzea".

2023/04/21 - 12:22
Urkullu lehendakariak ukatu egin du Osakidetza desegiten ari direla
Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari egotzi dio Jaurlaritzak ez duela irtenbiderik jarri mahai gainean Osakidetzako "profesionalen suminarekin" amaitzeko.

2023/04/21 - 09:27
Albiste izango dira: Langabezia datuak, Kontrol saioa Legebiltzarrean eta Giza Eskubideen 20. Zinemaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/04/14 - 17:07
Jaurlaritza gustura, Europako Parlamentuak ‘euskal Y’ eta Frantziaren arteko loturari emandako babesagatik
Gainera, Korridore Atlantiarraren mapetan Bilbo eta Santanderren arteko lotura jaso du Bruselak.
2023/04/12 - 20:12
Makroeskualde Atlantikoa sortzearen alde daudela adierazi dio Frantziako enbaxadoreak lehendakariari
Urkullu Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin elkartuko da, Arku Atlantikoaren interkonexioak aztertzeko. Frantziako Garraio ministroarekin bilera bat errazteko konpromisoa hartu du Jean-Michel Casak. Era berean, João Mira-Gomes Portugalgo enbaxadorea proiektua babesteko prest agertu da.

2023/04/12 - 19:46
Lehendakaria Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin elkartu da Madrilen
Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin martxoan izan zuen bileran adostutakoa azaltzea dute helburu bilera hauek.

2023/04/12 - 09:47
Albiste izango dira: Arku Atlantikoaren interkonexioak, Gamarrako hilketa eta Ordiziako Artzain Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/04/12 - 07:00
Urkulluk AHTaren interkonexioak aztertuko ditu gaur Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin
Lehen bilera 14:00etan izango da, Jean-Michel Casa Frantziako enbaxadorearekin, eta bigarrena 17:00etan, João Mira-Gomes Portugalgo enbaxadorearekin. Bi kasuetan, estatu horiek Madrilen dituzten enbaxadetan egingo dira batzarrak.