Iñigo Urkullu
2024/06/02 - 14:47
Ertzaintzak 16 domina eta 35 zorion-adierazpen eman ditu segurtasun arloko merezimenduengatik
Josu Bujanda ertzainburuak omenaldia jaso du 40 urteko ibilbideagatik, eta aipamen berezia izan dute ETAk hildako 15 agenteek.
2024/05/29 - 14:40
Urkullu lehendakariak ''egunero pertsonen lan-baldintzak hobetzearen'' alde egin du
Iurretako Smurfit Kappa Nervion paper-fabrikako hondakinak kudeatzeko eta berreskuratzeko planta berriaren inaugurazioan, Iñigo Urkulluk euskal enpresari baten hitzak gogora ekarri ditu: "Pertsonei ondo ordaindu behar zaie beren lanagatik, ez modu duinean bakarrik".
2024/05/29 - 14:12
"Lan baldintzak hobetzea" izango da datozen urteetako erronketako bat, lehendakariaren ustez
Iñigo Urkullu Smurfit Kappa Nervion paper fabrikaren lantegi berria inauguratzen izan da gaur Iurretan, eta "bateragarritasun, etengabeko prestakuntza edo garapen profesionalerako aukera gehiago eskaintzen saiatzea" babestu du.
2024/05/22 - 17:44
Urkulluk eta Chivitek esan dute albiste ona dela Palestinako Estatua aitortzea
Espainiak, Norvegiak eta Irlandak maiatzaren 28an aitortuko dute Palestinako Estatua. Herrien autodeterminazio eskubidean oinarrituta, "erabaki ona" dela iritzi dio jardunean dagoen lehendakariak.
2024/05/15 - 16:25
Intelegentzia Artifizialaren ezarpena azkartzearen alde agertu da Urkullu, ''industria indartzeko''
Jarduneko lehendakariak, gainera, informazio- eta dibulgazio-lana lantzeko beharra azpimarratu du, gizarteak adimen artifiziala "mehatxutzat" hartzeari utz diezaion.
2024/05/08 - 13:17
Urduñak Otxomaioko jaietako egun handia bizi du gaur
Jai egun handia Antiguako Andre Mariaren Santutegirainoko agintarien ohiko desfilearekin hasi da, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela.
2024/04/30 - 13:47
Idoia Mendia: ''Oso harro nago egindako lanarekin''
Urkullu lehendakariak eta Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak bilera egin dute, Mendiak datozen Europako hauteskundeetarako PSOEren zerrendetan sartzeko erabakia hartu ondoren, egiteke dauden gaiak aztertzeko eta agur esateko.
2024/04/26 - 19:38
Gernikak bonbardaketaren sirena hotsak entzun ditu berriro, 87. urtemugaren egunean
Goizean hasi dira ekitaldiak, George Steer kazetari britainiarrari omenaldia eginda eta Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika sariak banatuta. Arratsaldean, sirena hotsak entzun ondoren, biktimak omendu dituzte hilerrian.
2024/04/26 - 14:32
Eusko Jaurlaritzak Gernikako klaratarren komentua erosi du, Bakearen Museoari bultzada emateko
Gernikako Juntetxearen ondoko eraikinak "memoriari lotutako guneak" bihurtuko dira horrela.
2024/04/26 - 13:56
Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkio Idoia Mendiari egindako lanagatik: ''Gobernu bakarra izan gara''
Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariari jakinarazi dio kargua utziko duela Europako hauteskundeetara aurkezteko. Javier Hurtado sailburuak bere gain hartuko ditu haren zereginak.
2024/04/25 - 16:08
''Dena oso bitxia'' dela uste du Iñigo Urkulluk
Iñigo Urkulluk uste du egoera guztiz ezohikoa dela eta zuhurtzia eskatu du. "Zentzudunena Pedro Sanchezen erabakiari itxarotea da. Seriotasuna behar dugu iritziak ematerakoan", gaineratu du lehendakariak.
2024/04/23 - 15:16
Erreleboa prestatzen hasteko agindua eman die Urkulluk sailburuei
Helburua, Jaurlaritza berriak "behar duen informazio guztia" izatea da, lanean hasi ahal izateko, Bingen Zupiria jarduneko bozeramaileak azaldu duenez.
2024/04/22 - 17:21
Lehendakari gisa bere konpromisoa bete duela eta kargua "barne bake handiarekin" utziko duela dio Urkulluk
Sailburu guztiek egindako lana eskertu du jarduneko lehendakariak, "ekaitz asko" izan baitira azken garaiotan.
2024/04/22 - 16:04
Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo
Iñigo Urkulluk Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du, eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.
2024/04/22 - 15:19
''Ekaitz ugariko aldi'' batean egindako lana eskertu die Urkulluk bere sailburuei
Hauteskundeen biharamunean nola sentitzen den galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "barne bake handia" duela. Lehendakariak ez ditu atzoko hauteskundeetako emaitzak baloratu nahi izan. "Agintaldia bukatzean zentratuta nago", adierazi du.
2024/04/21 - 12:57
Iñigo Urkullu lehendakariak Durangon eman du botoa
Lehendakaria goiztiarrenetarikoa izan da, eta 09:00ak pasata igaro da bere hauteslekutik. Parte hartzeko deia egin du, "Euskadiren ongizatea handiagoa izan dadin".
2024/04/10 - 16:26
Emozio handiko uneak izan dira Ardanza lehendakariaren hil-kaperan
Ardanza lehendakariaren hil-kaperan, Ajuria Eneko jauregian, emozio handiko uneak bizi izan dira. Agintari eta herritar askok agurtu nahi izan dute Jose Antonio Ardanza.
2024/04/10 - 16:00
Ordezkaritza politiko, instituzional eta sozial zabalak agurtu du Ardanza hil-kaperan
1.000 herritar anonimo inguru ere igaro dira hil-kaperatik, azken agurra emateko. Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da, Elorrion, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du, hori ere.
2024/04/10 - 12:35
Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Urkullu lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuak izan dira Jose Antonio Ardanzaren hil-kapera bisitatzen lehenak.
2024/04/10 - 12:16
Ardanza lehendakariaren hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Hileta-autoa 10:00ak baino lehentxeago iritsi da Ajuria Enea Jauregira. Eskaileretan familia eta Iñigo Urkullu lehendakaria zituen zain.