Iñigo Urkullu
2024/02/14 - 14:00
Urkullu lehendakariak ''jauzia ematera'' animatu ditu ekintzaileak
Iñigo Urkullu lehendakariak "jauzi egiteko" eta porrotari beldurrik ez izateko egiteko deia egin die ekiteko asmoa duten pertsona guztiei, euskal erakundeen babesa izango dutelako.
2024/02/09 - 16:06
Urkulluk babesa adierazi die EAEko nekazariei, eta lehen sektorea "estrategikoa" dela aldarrikatu du
Lehendakariaren arabera, sektoreak badaki euskal erakundeak zer egiten ari diren horren alde, Nekazaritza Politika Bateratuaren alorrean bereziki.
2024/02/02 - 12:33
Lehendakaria, Guggenheim Urdaibai proiektuaz: "Ez dut ez baieztatu, ez ezeztatu, ez ezer zalantzan jarri"
Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritza eta bera Busturialdea eskualdeari eta Urdaibairi "benetako bultzada" ematearen aldekoak dira, "aukera berriak sortzeko".
2024/02/02 - 12:15
Urdaibaiko Guggenheim Museoaren inguruan ez duela ''ezer zalantzan jarri'' adierazi du Iñigo Urkulluk
Urkulluk azpimarratu du bera eta berak zuzentzen duen gobernua Urdaibairi eta Busturialdeari "benetako bultzada" ematearen aldekoak direla, Bizkaiko eskualdean "aukera berriak sortzeko".
2024/02/02 - 11:40
Urkullu lehendakariak adierazi du hauteskundeak ez direla aurreratuko
Lehendakariak adierazi duenez, hauteskundeen data erabakitzeko hiru irizpide jarraituko ditu: "konprometitutako gobernu-programa betetzea, hurrengo Eusko Jaurlaritzari eta hurrengo lehendakariari ahalik eta legaturik onena uztea, eta euskal gizartearen interes orokorra defendatzea".
2024/01/31 - 19:59
Aragonesek eta Urkulluk babesa eman diote EBn autodeterminazioa defendatzen duen proposamen bati
Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak babesa eman diote gaur Europar Batasunean autodeterminazio eskubidea sustatzeko ekimenari.
2024/01/31 - 13:28
Iñigo Urkullu: ''Juntsek onartu zuen legearen edukia eta gero iritziz aldatu du''
Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Espainiako Gobernuaren "egonkortasunak" eta "gobernagarritasunak" kezkatzen dutela, Juntsek Amnistia Legeari ezezko botoa eman ostean.
2024/01/31 - 12:10
Iñigo Urkullu eta Pere Aragones Bruselan bildu dira, autodeterminazioaren inguruko foro baten atarian
Bi buruzagiak Bruselan bildu dira, Europako autodeterminazioaren aldeko eurodiputatu talde batek antolatutako eztabaidan parte hartu aurretik.
2024/01/31 - 10:13
Albiste izango dira: Errugbi Txapeldun Liga Bilbon, Amnistia Legearen biharamuna, eta autodeterminazio foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/30 - 20:43
Lehendakariarentzat ''kezkagarria'' da Kongresuak Amnistia Legea onartu ez izana
Bruselatik egindako lehen balorazio batean, Iñigo Urkullu "kezkatuta" agertu da gaur Kongresuan gertatutakoarekin. Ohartarazi duenez, amnistiaren legearentzat ez ezik, "Espainiako gobernugarritasunarentzat ere kezkagarria da".
2024/01/29 - 22:09
Migratzaileei egiten zaien harrera azaldu eta euskararen ofizialtasunean ''pausoak'' eskatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakaria Margaritis Schinas EBko Bizi Estiloaren Sustapenerako presidenteordearekin bildu da, eta besteak beste, migratzaileei harrera egiteko EAEn dagoen sarearen nondik norakoak azaldu dizkio, baita euskararen ofizialtasunean "pausoak" eskatu ere.
2024/01/29 - 13:51
Urkulluk Makroeskualde Atlantikoa, autodeterminazioa eta euskararen ofizialtasuna defendatuko ditu Bruselan
Lehendakariak bisita ofiziala egingo du astelehen honetatik asteazkenera, eta Europar Batasuneko agintariekin biltzeaz gain, autodeterminazioari buruzko foro batean parte hartuko du.
2024/01/27 - 14:02
Txalo zaparrada jaso du Urkulluk EAJk larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean
Urte hauetan egindako lana eskertu dio Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "alderdi osoaren izenean", larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean, eta Imanol Pradales lehendakarigai izateko izendapena berretsi dute.
2024/01/23 - 14:00
Makroeskualde atlantikoa bultzatu eta inmigrazioari buruzko euskal agenda aurkeztuko du Urkulluk Bruselan
Gainera, Europako Batzordearen babesa bilatuko du lehendakariak EBn euskararen ofizialtasuna lortzeko bidean, eta autodeterminazioari buruzko eztabaida batean hartuko du parte Parlamentuan.
2024/01/22 - 19:34
Jaurlaritzak eta Aldundiak bi urteko epean erabakiko dute Urdaibaiko Guggenheimari argi berdea eman edo ez
Lehendakariak aurreratu du museoaren Patronatuak "hausnarketa epea" behar duela. Urdaibain museoaren aldekoa ote den zuzenean galdetuta ere, Urkulluk erantzun du: "Ez da erraza jarrera zehatz bat izatea proiektua eta kudeaketa ezagutzen ez ditugunean".
2024/01/15 - 12:11
Urkulluk esan du herritarren ''arazo guztiak'' ezin dituela ''aurrekontu publikoak bere bizkar hartu''
Azken hiru legealdiotan bere gobernuak egin duen "kudeaketa serioa" nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "ezinezko gauzak" agintzen dituztenei "arduragabe" jokatzea egotzi die. Kezka agertu du, besteak beste, Euskadik azken urtetotan erakutsi duen irudiarekin: "2012tik, 2.700 greba".
2024/01/11 - 17:05
Kongresuan gertatutakoaz ''kezka'' adierazi du Urkulluk eta migrazio eskumena eskatu dio Espainiako Gobernuari
Iñigo Urkullu lehendakariak bere "kezka" adierazi du atzoko Senatuko eztabaidaren ondoren, eta gogoratu egin du migrazio eskumenaren eskualdaketa mahai gainean dutela Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak.
2024/01/11 - 11:11
Jaurlaritzak jaiotza-baimenak 20 astera luzatzea aztertuko du, Espainiako Gobernuak iragarritakoari jarraiki
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak azaldu duenez, neurria "mahai gainean" dute, eta Bustinduy ministroak iragarritako proiektua "zertan den eta zein irismen duen" ezagutzen dutenean, Jaurlaritzak bere dekretuan jasotzerik duen aztertuko dute.
2024/01/05 - 16:20
Legegintzaldia amaitu aurretik ''esku bete lan'' dagoela esan du Urkullu lehendakariak
20. urtez, opil solidarioa banatu dute gaur goizean Bilbon, eta bertan parte hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hauteskunde egunaz galdetuta, legegintzaldiak bukatu aurretik oraindik egiteko lan asko dagoela erantzun du.
2023/12/31 - 18:24
Oposizioak uste du Urkullu lehendakaria "autokonplazientea" izan dela urte amaierako bere azken mezuan
EH Bilduren ustez, lehendakariak "herritarrekin konektatzeko aukera galdu du"; PSE-EEk "aldaketa askoren mugarrian" gaudela esan du, eta aldaketa horiek "emakumezko lehendakari batek burutu" beharko lituzkeela aldarrikatu du Podemos Euskadik.