Iñigo Urkullu
2023/11/27 - 12:56
Urkulluk esan du ez duela erabaki Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren
Lehendakarigai izateko EAJren zuzendaritzak proposatu duen Imanol Pradalesek oinarrien babesa jasoko duen itxaropena agertu du Iñigo Urkulluk.
2023/11/26 - 14:15
Urkullu eta Pradales lehen aldiz elkartu dira jendaurrean lehendakarigairako proposamena publiko egin ostean
Lehendakariak eta EAJren zuzendaritzak lehendakarigai gisa proposatu duen hautagaiak elkar besarkatu dute, Andoni Ortuzar alderdiaren presidentearen eta beste kide batzuen aurrean. Pradalesek esan du "ohorea" dela zuzendaritzak bera proposatu izana.
2023/11/26 - 14:03
Iñigo Urkullu: ''Agintaldia oraindik ez da bukatu''
Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira Sukarrietan izandako ekitaldian lehendakariak adierazi duenez, "laguntza osoa" eskainiko dio Imanol Pradales EBBk proposatutako lehendakarigaiari.
2023/11/26 - 13:14
''Azken hiru legealdietan egindako lana'' eskertu dio Ortuzarrek Urkulluri
Esker oneko hitzak eskaini dizkio EAJren EBBko presidenteak lehendakariari, Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira Sukarrietan izandako ekitaldi politikoan.
2023/11/26 - 11:40
Iñigo Urkullu eta Imanol Pradalesen lehen agerraldi publikoa, EBBk lehendakarigai Pradales izendatu ostean
Besarkada beroa izan da lehendakariaren eta EBBk lehendakarigai izendatutakoaren artean Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira bertan egindako ekitaldi politikoan.
2023/11/25 - 15:09
Imanol Pradales lehendakarigai izatea proposatu die EBBk alderdikideei
Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua da. EBBk alderdia gidatuko duen "belaunaldi berri bati bidea zabaltzen" dio horrela.
2023/11/25 - 14:16
Zupiria: ''Lehendakariak esan digu alderdiari dagozkion erabakiak alderdiak komunikatu behar dituela''
Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du "azken unera arte indarrik handienarekin" lan egingo dutela EAJko sailburuek: "Konpromisoa daukagu lehendakariarekin, EAJrekin, botoa eman digutenekin eta euskal gizarte osoarekin".
2023/11/25 - 14:06
EAJk berretsi du barne prozesuari itxaron behar zaiola lehendakarigai berriaz hitz egiteko
Mireia Zarate EBBren idazkariak azpimarratu du erabakia hartu bezain laster jakinaraziko dutela. Bitartean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin duen moduan, barne prozesuekiko errespetua eskatu du.
2023/11/25 - 12:58
EAJk errespetua eskatu du, eta EH Bilduk esan du Urkulluri buruzko erabakiak barne krisia erakusten duela
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ere hauteskundeetako barne prozesuekiko errespetua eskatu dute. PPren arabera, agerian geratu da Ajuria-Enean Sabinetxeak agintzen duela. (BIDEOA, GAZTELERAZ)
2023/11/24 - 19:21
Iñigo Urkullu, hiru legealdi Jaurlaritzaren buru
Urkulluk Lehendakaritza berreskuratu zuen EAJrentzat, PSEren gobernuaren ostean. Hiru agintaldi hauetan, elkarrizketa eta suspertze ekonomikoa izan ditu ardatz, besteak beste.
2023/11/24 - 16:46
Urkullu, moderazioa eta oreka politikoa 12 urteko agintaldian
Urkulluk Lehendakaritza berreskuratu zuen EAJrentzat, PSEren Gobernuaren ostean. Hiru agintaldi hauetan, elkarrizketa eta suspertze ekonomikoa izan ditu ardatz, besteak beste.
2023/11/24 - 16:42
Iñigo Urkullu ez da EAJren lehendakarigaia izango hauteskundeetan
Euzkadi Buru Batzarrak adierazi du astelehenean emango diola hasiera EAJk EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaitzak osatzeko prozesuari. EITBk baieztatu du lehendakaria ez dela berriz hautagai izango.
2023/11/18 - 15:36
Javier de Andres: ''Amnistia Legeak bidea ematen dio Urkulluri Euskadirentzako autoderminazioa eskatzeko''
Amnistia Legearen aurka Madrilen izandako manifestazioan parte hartu du Javier de Andres Euskadiko PPko buruak, eta han azpimarratu du Amnistia Legearen proposamenak berdintasunaren eta justiziaren "urraketa" dakarrela.
2023/11/17 - 12:29
Urkulluk esan du demokrazia eta bizikidetzarentzat askoz mehatxu handiagoa dela Vox amnistia legea baino
Iñigo Urkullu lehendakariak "kale matxinadak bultzatzea" leporatu dio Voxi, eta babestu egin du PSOEk bultzatutako amnistia legearen proposamena.
2023/11/17 - 12:18
Amnistia legeak "euskal errealitate nazionala aitortzeko bide bat irekitzen du", lehendakariaren arabera
Iñigo Urkulluk azpimarratu du Eusko Legebiltzarraren % 90 amnistia legearen alde dagoela.
2023/11/17 - 12:01
Autogobernuan aurrera ''aldebakartasunetik'' egitearen alde egitea egotzi dio Iñigo Urkulluk EH Bilduri
Iñigo Urkulluk kritika horiek egin dizkio EH Bilduri Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Nerea Kortajarenak egindako galdera bati erantzunez. EH Bilduko bozeramaileak galdetu dio ea prest dagoen prozesu bat hasteko "gai nazionalari herrialde gisa" erantzuteko.
2023/11/15 - 11:38
Zainketaren aldeko euskal ituna adosteko deia egin du lehendakariak, sei lehentasun aintzat hartuta
Hauek dira etorkizuneko zainketaren aldeko euskal itunaren lehentasunak: zainketen inguruko antolaketa iraultzea, genero desberdintasunak murriztea, giza eskubideen ikuspegia ezartzea, behar bereziei heltzea, eta erantzukidetasuna bultzatzea.
2023/11/13 - 16:38
EAEko aurrekontuen ''helburu bikoitza'' nabarmendu du Urkulluk: ''Hazkunde ekonomikoa eta zerbitzu publikoak''
Barakaldoko BEC eraskustazokan gaur abiatu den Basque Open Industry-BOI ekimenaren irekiera ekitaldian hartu du parte Iñigo Urkullu lehendakariak. EAEko industria eta teknologia ekosistema erakutsiko dute bertan.
2023/11/10 - 20:43
Hezkuntza arloan terrorismoaren aurrean memoria kritikoa sustatzeko eskatu du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren inguruko hausnarketa kritikoa sustatzeko deia egin du ostiral honetan, Memoriaren Egunaren harira Bilbon egingo den ekitaldi ofizialean. Printzipio etikoak eta demokratikoak indartzea du helburu.
2023/11/10 - 12:13
Eusko Legebiltzarrak biktimak oroitu ditu Memoriaren Egunean, PP, Cs eta Vox barik
Ekitaldian Eusko Legebiltzarreko presidentea, lehendakaria, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, bozeramaileak eta legebiltzar taldeetako ordezkariak izan dira.