Internet
2022/03/14 - 18:27
Gutxienez pertsona bat atxilotu dute Gipuzkoan haur-pornografiaren aurkako operazio batean
Guztira, Espainiako Poliziak hamar pertsona atxilotu ditu, 2019an abiatutako operazioan. Gainera, eduki pornografikoko 30.000 artxibo atzeman dituzte poliziek.
2022/03/14 - 13:50
Adinekoei zuzendutako ordutegi berria izango du Kutxabanken kutxa zerbitzuak bihartik aurrera
Gainera, telefono bidezko arreta zerbitzua ere egokituko dute. Hala, 08:00etatik 22:00ak arte, urteko egun guztietan, izango dute adinekoek telefonoz arreta jasotzeko aukera.
2022/03/08 - 17:31
MasMovilek eta Orangek Espainiako merkaturako itun komertzial bat abiatu dute
Bi telekomunikazio enpresek iragarri dutenez, "Espainian negozioak konbinatzeko negoziazio prozesua" hasi dute. Akordioak Orangeren kontrolpean egongo litzatekeen "salmenta eskaintza publiko" bat egiteko aukera jasotzen du.
2022/03/03 - 16:56
Igor Unanue (S21SEC): "Enpresen aurkako zibererasoak ugaritzen ari dira, askok salatzen ez badute ere"
Delitu ohikoa izaten da ordenagailuaren sarbidea blokatzea, ondoren erabiltzaileari erreskate bat exijitzeko. Kasu honetan, biktimari posta elektronikora artxibo gaiztoak bidalita hackeatzen dituzte ordenagailuak.
2022/02/28 - 15:43
Abian da berriro Bartzelonako Mobile World Congress, punta-puntako teknologiaren topagunea
17. edizioaren leloa "mugarik gabeko konektibitatea" da eta pandemia hasi zenetik, bisitariek aurrez aurrez egoteko aukera eduki dute berriro ere. Kongresu honetatik 60.000 bisitari pasako direla aurreikusten da eta 240 milioi euroko hobaria ekartzea Batzelonari.
2022/02/21 - 15:32
Adineko pertsonen arreta bermatzeko protokoloa sinatu dute banku-sektoreko elkarteek
Carlos San Juan mediku erretiratuak arreta gizatiarrago baten alde egindako aldarrikapenak biztanleriaren zati handi batek jasaten zuen bazterketa finantzarioa eztabaidaren erdigunean jarri zuen.
2022/02/21 - 15:18
Esparru digitalean euskara sustatuko dute Jaurlaritzak eta PuntuEUS Fundazioak
Proiektuak bi erronka nagusi ditu: arlo sozioekonomikoan, enpresetan .EUS domeinua indartzea, eta arlo pertsonalean, euskal herritarrei gailu elektronikoak euskarara itzultzeko aukera ematea.
2022/02/12 - 21:36
Auzitegiak ebatzi du Bizkaian ezin dela behartu Errenta aitorpena Internetez egitera
Erabiltzaile batek jarri zion salaketa Bizkaiko Foru Aldundiari. Aldundiak helegitea iragarri du, ez duelako bat egiten Auzitegiak egin duen "interpretazioarekin".
2022/02/09 - 22:29
Zeintzuk dira delitu informatiko ohikoenak?
Asko dira Interneten iruzur saiakeraren bat jasan duten pertsonak. Ertzaintzak 16.000 delitu informatiko baino gehiago ikertu zituen 2021ean, baina zeintzuk dira delitu informatiko ohikoenak?
2022/02/07 - 18:32
Metak Facebook eta Instagram Europar Batasunean ixtearekin mehatxu egin du
Sententzia judizial batek Facebook eta Instagram konpainien enpresa nagusiari Europako erabiltzaileen datuak AEBko egoitzara transferitzea eragozten dio.
2022/02/05 - 15:42
Metabertsoa, harreman sozial eta ekonomikoak garatzeko mundu birtuala
Enpresa teknologikoen azken apustua da metabertsoa: mundu birtual bat, jolasteko ez ezik, lanera joateko, kontzertuak ikusteko edota negozioak egiteko aukera ere ematen duena. Bultzatzaileen artean dago Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea, eta Nafarroan bada arlo horretan dabilen enpresa bat.
2022/02/04 - 12:39
Material sanitarioaren salmentarekin iruzur egiten zuen talde bat desegin dute Bilbon
Bizkaitik eta Madrildik jarduten zuen talde kriminal bateko lau ustezko kide atxilotu dituzte, 22.000 euro inguruko iruzurra egin izana egotzita.
2022/02/04 - 12:28
Bizkaian eta Madrilen osasun-materialarekin online iruzurrak egiten zituen erakunde bat desegin dute
Talde kriminalak web-orrien bidez eskaintzen zituen osasun-produktuak eta girotzeko gailuak, eta benetako enpresen itxura hartzen zuen. Lau pertsona atxilotu dituzte eta Madril eta Bizkaia artean modu ibiltarian ibiltzen zen beste bat ikertu dute.
2022/02/01 - 14:40
Bizkaiak internet bidezko iruzur fiskalak atzemateko plan pilotu bat jarri du abian
Interneteko jarduera ekonomikoa arakatzeko proba apartamentu turistikoen sektorearekin hasi da.
2022/01/24 - 18:02
Sare sozialen erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina jarri du martxan Zibersegurtasun Euskal Zentroak
Kanpainaren helburua da zibersegurtasunaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea, haur eta nerabeen inklusioa, aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.
2022/01/24 - 13:32
Nola indartu WhatsAppeko pribatutasuna?
Komeni da pribatutasun aukerak konfiguratzea profileko informazioa babesteko. Hemen azaltzen dizugu nola.
2022/01/21 - 16:46
Alexa, Amazonen laguntzaile birtuala, hainbat orduz erori da zenbait herrialdetan
Zerbitzua etenda egon da goizean Espainian, Alemanian, AEBn, Italian edo Indian.
2021/12/15 - 17:08
EAEko administrazioari egin beharreko ordainketak Bizum eta NireOrdainketa Wallet bidez egin daitezke jadanik
Bizum bidezko ordainketa prozesua beste finantza erakunde batzuen txartel bidezko ordainketa eragiketa baten oso antzekoa da. Euskadi da ordainketetarako aukera hau ematen duen Estatuko autonomia erkidego "aitzindarietakoa".
2021/11/29 - 18:59
Jack Dorseyk Twitter utziko du, eta Parag Agrawal kontseilari delegatu berria izango da
"Twitter uztea erabaki dut, konpainia fundatzaileak atzean uzteko prest dagoela uste dudalako", iragarri du Dorseyk. Parag Agrawalengan konfiantza "handia" duela erantsi du Dorseyk.
2021/11/11 - 12:55
Gasteizko gizonezko bat atxilotu dute artxibo pedofiloak partekatzeagatik
Adingabeak galbidean jartzearen delitua egotzi diote. "Umeen irudi pornografikoak zituzten artxibo kopurua handia" partekatzen zuen