Nola izan dezaket pasahitz seguru bat nire informazioa babesteko?
Maiatzeko lehen ostegunean, pasahitzen nazioarteko eguna ospatzen da. Pasahitz sendoa sortzea ezinbestekoa da Interneten dugun informazioa babesteko eta hirugarrenek gure datuak eskuratzea saihesteko. Hona hemen Interneteko segurtasunari buruzko gomendio batzuk:
1- Erabili pasahitz sendo bat. Pasahitza ez da laburregia izan behar, ezta hiztegiko hitzak, tokiak edo izenak ere. Gutxienez 12 karaktereko pasahitza sortzea gomendatzen da, hizkiz eta zenbakiz osatua. Security webgunean, pasahitzaren sendotasuna kalkula daiteke.
2- Ez berrerabili pasahitzik. Kontu batean baino gehiagotan pasahitz bera erabiliz gero, gaizkile batek erraz lortuko luke baimenik gabe sartzea beste kontu batzuetan. Zoritxarrez, oso ohikoa da pasahitzak errepikatzea. Kontu bakoitzerako pasahitz bat erabiltzea gomendatzen da.
3- Pasahitz seguruen administratzaile bat erabili. Gehienentzat ia ezinezkoa da hainbat pasahitz seguru gogoratzea. Horregatik, administratzaile bat erabil daiteke. Saioa hasteko kredentzialak sortzen, biltegiratzen eta automatikoki osatzen dituen aplikazioak dira. Pasahitz guztiak pasahitz seguru batekin zifratzen dira. Horretarako, tresna egokia da BitWarden.
4- Bi faktoreren autentifikazioa (2FA) gaitu. Saioa hasteko gakoa eta telefono bidezko kodea eskatuko dizkigute. Beraz, norbaitek gure pasahitza izango balu, ezin izango luke gure kontuan saioa hasi. Sistema hau erabiltzea erraza da: deskargatu autentifikazio-aplikazio bat zure telefonoan, eta, ondoren, joan zure kontuaren segurtasun-konfiguraziora eta jarraitu 2FA gaitzeko urratsak. Gailu berri batean saioa hasten duzunean, zure telefonoaren aplikazioan agertzen den kodea eskatuko zaizu.
5- Intrusio-alertak aktibatu. Webgune batek datuen filtrazio garrantzitsu bat jasaten duenean, lortutako informazioa Interneten geratzen da. Zenbait webgunek filtratutako erregistro horiek biltzen dituzte, eta zure helbide elektronikoa bilatzeko aukera ematen dizute, zerrendaren batean ote zauden egiaztatzeko. Lehenbailehen jakitea komeni da, kaltetuak izan diren kontuetako pasahitzak aldatu ahal izateko.
6- Ez gorde zure pasahitza nabigatzaileetan. Nabigatzaile moderno gehienek kredentzialak gordetzeko aukera ematen dute gune batean saioa hasten duzunean. Ez utzi hori egiten, beti ez baitaude enkriptatuta. Horren ordez, erabili pasahitzen administratzaile bat zure pasahitzak gordetzeko.
7- Ez hasi saioa beste baten gailuan, ez baitakigu garbi dagoen. Kontuz ibili bereziki gune publikoetako ordenagailuetan, ohikoagoa baita horietan filtrazioak izatea. Halakoetan, ziurtatu saio pribatua edo ezezaguna hasten duzula (Ctrl+Shift+N/Cmd+Shift+N). Horrela, nabigatzaileak ez ditu kredentzialak, cookieak eta nabigazio-historia gordeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.