Ipar Korea
2017/04/25 - 13:04
Itsaspeko nuklearra bidali dute AEBk Koreako penintsulara
Pyongyangen mehatxuei aurre egiteko helburua dute maniobra militar hauek.
2017/04/16 - 12:47
Ipar Korea misil bat jaurtitzen saiatu da
Arma programa dela eta AEBrekin bizi duen tentsioa areagotzen ari den unean egin du saiakera Piongiangek.
2017/04/15 - 11:36
Ipar Koreak arma nuklearrak erabilita eraso egiteko prest dagoela esan du
Ipar Koreako armadak armategia erakutsi du ‘Eguzkiaren Egunaren’ desfilearen ospakizunean; besteak beste, hainbat misil balistiko.
2017/04/15 - 00:19
Ipar Koreak eraso bortitza iragarri du, AEBek eraso eginez gero
Ipar Koreako Armadak agindu du "ausardiaz" eta "errukirik gabe" erantzungo duela Ameriketako Estatu Batuen edozein "probokazioren" aurrean.
2017/04/03 - 14:34
AEBk Ipar Korean bakarrik ere jardun dezakeela esan du Trumpek
“Txinak Ipar Korearekin laguntzea erabakiko du, edo ez”, esan du, baina "Txinak ez badu egoera konpontzen, AEBk egingo du”, nabarmendu du.
2017/03/19 - 16:57
Ipar Koreak beste mehatxu bat igorri dio nazioarteari
Txina eta Estatu Batuak tentsioa murrizten saiatzen ari diren bitartean, beren gatazka nagusi denak, Ipar Koreak, gaur beste mehatxu bat bidali die.
2017/03/17 - 11:33
Simulakroa Japonian, Ipar Korearen misilen beldur
30.000 biztanle dituen Oga herrian egin dute simulakroa. Helburua, balizko misil jaurtiketa baten aurrean, ebakuazioa azkar egitea da.
2017/03/07 - 15:02
Ipar Koreak berriro areagotu du nazioarteko tentsioa
Japoniako komunikabideen arabera, operazioa Washingtonek Japonian dituen base militarrei eraso egin ahal izateko entrenamendua izan da.
2017/03/06 - 10:05
Ipar Koreak lau misil balistiko jaurtiki ditu itsasora
Gutxienez lau misil balistiko jaurtiki ditu Ipar Koreak Ekialdeko Itsasora (Japoniako itsasora), Hego Koreak eta Japoniak jakitera eman dutenez.
2017/03/06 - 09:46
Ipar Koreak lau misil balistiko jaurti ditu itsasora
Japoniak, Hego Koreak eta AEBk esan dute "onartezina" dela misilak botatzea, eta ondorioak izan daitezkeela ohartarazi diote Piongiangi. EBk ere bat egin du gaitzespenarekin.
2017/02/24 - 14:21
VX agente toxikoaren arrastoak, Kim Jong Namen aurpegian
Ipar Koreako presidentearen anaia-ordea pozoituta hil zuten. Aurpegian eta begietan VX agente toxikoaren aztarnak aurkitu dituzte. Suntsipen handiko arma kimiko baten arrastoak, alegia.
2017/02/12 - 14:06
Ipar Koreak misil bat bota du, Trumpi egindako lehen desafioan
Misilak 500 kilometro egin ditu, eta Japoniako Itsasoan erori da. Hego Korearen eta AEBren arabera, helmen ertaineko misil bat da.
2016/09/09 - 09:47
Ipar Koreak egindako proba nuklear batek lurrikara bat eragin du
Hego Korearen arabera, lurrikarak 5,3ko magnitudea izan du.
2016/05/09 - 12:24
Ipar Koreak BBCko kazetari bat kanporatu du
Langileen Alderdiko VII. Kongresuaren berri ematen ari zela, hitzordua "errespetu gutxirekin" jarraitzea egotzi dio Piongiangek.
2016/03/03 - 12:30
Misil gehiago jaurtiz erantzun die Ipar Koreak NBEk ezarritako isunei
Ipar Koreako Armadak sei misil jaurti ditu bart, Wonsan hiritik; 100-150 kilometroko bidea egin dute lehergailuok, eta Ekialdeko Japoniako itsasora erori dira.
2016/02/08 - 11:07
NBEren Segurtasun Kontseiluak Ipar Korearen jaurtiketa gaitzetsi du
Halaber, 'neurri garrantzitsuak' iragarri ditu eta litekeena da Ipar Koreari zigor berriak jartzea.
2016/01/06 - 23:51
Aho batez gaitzetsi du Segurtasun Kontseiluak Ipar Korearen iragarpena
Hidrogeno-bonba nuklear batekin aurreneko proba egin duela iragarri du Ipar Koreak. Lehentxeago, nazioarteko sistemek 5 graduko lurrikara bat antzeman dute herrialdearen ipar-ekialdean.
2016/01/06 - 09:50
Ipar Koreak hidrogeno-bonbarekin proba bat egin du
Pyongyangeko erregimenak arma termonuklear batekin egiten duen lehen saioa da. Hidrogeno-bonba baten eztanda dispositibo atomiko konbentzionalena baino askoz handiagoa da.
2015/08/12 - 15:35
Ipar Koreako Erregimenak lehen ministroordea exekutatu du
Kim Jong Unen erregimenak basoak berritzeko bultzatutako politikaren aurka agertu zen. Azken hilabeteetan, zenbait goi-kargudun hil dituzte.
2015/05/20 - 11:37
Ipar Koreak dio lehergailu nuklearrak miniaturiza ditzakeela
Ipar Koreako Erregimenak hiru proba nuklear egin ditu 2006tik.